LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-11-11

SATURRARANERA IRTEERA

 
2011ko azaroaren 10ean, Saturraranera joan ginen kosta aztertzera lehen hezkuntzako denok.
Bertan, lehenengo taldeetan banatu ginen, ondoren, ikerketari ekin genion. Gune desberdinetan uraren egoera aztertu genuen. Jasotako datuen arabera ura nahiko ondo dago.
Hondartzaren itxurari dagokionez, oso zikina zegoen azken egunotako eguraldiaren ondorioz.
Beraz, hondartzatik irtetzerakoan, ahal izan genituen plastikozko zabor gehienak batu genituen.
Eskolara iritsi eta gero, denon emaitzak bateratu genituen eta galdeketa bete genuen Bilbora bidaltzeko.
Eguraldi oso ona egin zuen eta denok oso ondo pasatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario