ZE ONDO PASATU GENUEN BEC-EN!
2010-12-24
2010-12-13
2010-12-10
2010-12-08
XABIER LETE GOGOAN
Xabier Lete Bergaretxe (1944, Oiartzun) idazle, poeta eta kantaria hil da, Donostia Ospitalean, abenduaren 4an. Atzo gauetik sedatuta zeukaten medikuek, haren egoerak okerrera egin baitzuen. 66 urte zituen.
Ez Dok Amairuren sortzaileetako bat izan zen, eta hainbat kantu gogoangarriren egilea.
Hemen dugu bere kantu ezagunenetariko bat "Xalbadorren heriotza"
2010-12-03
HIZKUNTZAREN ZOZKETA
Hizkuntzaren zozketa 2010ko Urriaren 21ean izan zen, zozketa egiteko papertxo bat bete behar izan genuen bakoitzak. Papelean izena, abizena, adina eta telefonoa ipini behar zen, gero papera kutxa batera bota eta Udaletxera eraman zituzten. Abenduaren 3an, irabazleei NOR GARA GU ZER GARA GU jolasa ekarri diete.
Irabazleak hauexek dira: Danel Elezgarai eta Naia Calvo.
BERRITXUKO GAZTEAK PRAKTIKAK EGITEN
Aurtengo ikasturtean lau gazte etorri dira praktikak egitera : Iñaki , Alazne, Maite eta Judith. Iñaki 5. eta 6. mailakoekin , Alazne 3.eta 4.mailakoekin , Maite 3 urtekoekin eta Judith 4 urtekoekin daude. Gu oso pozik gaude beraiekin.
EUSKARAREN EGUNA
Gaur 2010eko abenduaren 3an, Euskararen eguna dela eta, Satorzuloko gaztetxekoek, ekintza batzuk eta txokolate beroa eskeiniko digute arratsaldeko 4:30 etan.
DENOK GAUDE GONBIDATUTA.
ZORIONAK EUSKARA!
DENOK GAUDE GONBIDATUTA.
ZORIONAK EUSKARA!
LEHEN HEZKUNTZA GUZTIA PINERA
Lehen hezkuntza guztia PINera, Umeen Gabonetako Parkera, joango da Abenduaren 22an, gabonetako oporraldia hasten den egunean. Goizeko 9:30 irtengo gara eta arratsaldeko 16:00etan itzuliko gara. Pina BECen dago eta BEC Bilbon dago. EZ DA DIRURIK ERAMAN BEHAR.
.
GUK EUSKARAZ ENTZUN ETA ABESTU
GUK EUSKARAZ
Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez? (Bis)
Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen, (Bis)
eta zuek denok
ur gazi bat atera zenuten
handik nekez (Bis)
Guk euskaraz…
Orain zuen birtutez
zuen indarrez (Bis)
euskara
itsaso urdin
eta zabal bat
izanen da
eta guria da (Bis)
2010-12-02
MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA
2010eko azaroaren 19an, ostirala, Urdaibai biosfera erreserbara joan ginen 3. 4. 5. eta 6.mailako guztiok. Txatxarramendi uhartean artadi bat ikusi genuen ,bertan itxas animaliak ikusi genituen , berez itsasontzian ibili behar ginen baina , korrentea gaitik ez ginen ibili. Baina horren ordez dunak nola sortzen diren azaldu zigun bertako irakasleak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)