LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-02-28

3. eta 4. mailakoek edur panpina egin zuten.
Prozedura:  Lehenengo periodikoarekin egin zuten gorputza eta burua, baina gorputza handia eta burua gorputza baino txikiagoa.Gero zelorekin pegatu zuten eta eskuak ziketzeko paperarekin egindako zati txikiak kola urarekin nahastuta pegatu. Ondoren ziketu zenean,  pintura zuriarekin pintatu zuten eta ostean sudurra egin zuten periodiko orri laurdenarekin. Periodiko zati txikiak kolarekin pegatu sudurraren inguruan eta sudurra laranjarekin pintatu. Azkenean begiak eta ahoa permanentearekin pintatu, botoiak tapoiekin egin, bufanda tela zatiarekin eta txapela papel pinotxorekin egin zuten.







2013-02-27

KUTXA ESPAZIORA GOAZ!!!

Lehen Hezkuntza guztia eta 4 eta 5 urteko gelakoek., Kutxa Ezpaziora goaz Martxoak 5 asteartean.
Goizeko 9-etan irtengo gara.
Denok ikusiko dugu  erakusketa iraunkorra, ondoren zikloka bakoitzak tailer bat egingo du:
4-5 urtekoak: "Xanpa ur tantaren bidaia"
LH 1.ziklokoek "Kartoizkosuziriaren sekretua"
LH 2.ziklokoek "Uraren mila aurpegi"
LH 3. ziklokoek " Urtaroak".
Irteera honetarako 5.50€ ekarri behar dira, baita jantokikoak ez direnak bokadiloa eta ura

TXOTX

Martxoak hamaseian (zapatua), sagardotegixen bazkarixe da. Apuntetako listak tabernetan eta gaztetxin egongodi.
Juteko autobuse egongoda: 12:30xetan eta etorteko goixaldeko 5:00 etan.
Informazioa hemendik atera dugu:BERRIATUA BIZI

2013-02-20

HH2KOAK PINGUI -PINGUINOA DANTZATZEN

Hh2ko umeak Pingu-Pinguinoa abesten egon dira.Negua lantzen egon direnez, ikasi dute Pingui-Pinguinoa abestia dantzan egiten. Horrenbeste gustatzen zaie, eta hain ondo egiten dutenez  askotan egoten dira dantzatzen.
Hemen duzue bideoa:

1.MAILAKOEN ANTZERKIA

1.Mailakoak lehen gizakiari buruz ikasten egon dira, eta antzerki bat egitea pentsatu zuten. Antzerkia prestatzen orain dela bi aste hasi ziren. Gela kobazulo baten bihurtuz. Antzerkia egiterako orduan urduri egon zirela esan ziguten.  , eta esan zuten  beste antzerki bat egiteko prest  daudela.Oso ondo pasatu zuten antzerkia egiten.
¡¡¡¡¡ OSO POLITA IZAN ZEN!!!!!

2.MAILAKOEN ARBEL DIGITALA

2.mailakoek arbel digital berria daukate cikautxok donatuta. Oso pozik daude zeren gauza asko ahal dituzte egin.
Adibidez: Txanela proiektuarekin lantzen ari garen gaiari buruzko hainbat informazio aurkitu, aztertu eta komenigarria bada erabili, ikusmen zein entzumenezko ariketak egiterakoan askoz hobeto ikusi eta entzuten dugu.
Ikasle batzuk diotenez, "honekin hobeto ikasten da".
Mila esker cikautxori eskola guztiaren partez, baita guraso elkartekoei eskaera hau bideratzearren.



HAMAR GOYA SARI JASO DITU PABLO GERREN "BLANCANIEVES" FILMAK


Goya zinema sarietako garaile nagusia izan da bart gauean Pablo Berger zinema zuzendari bilbotarrarenBlancanieves filma. Hamar sari lortu ditu orotara, film onenaren saria tartean. Horrez gain, emakumezko aktore —Maribel Verduri—, jatorrizko gidoi, emakumezko errebelazio aktore, argazki, jatorrizko musika, makillaje, jatorrizko kanta, jantzien diseinu eta zuzendaritza artistiko onenaren sariak eskuratu ditu filmak.
Saria jasotzean eginiko adierazpenetan, Bergerrek zinema librearen aldeko aldarria egin du. Faborito zenBlancanieves, hemezortzi sari jasotzeko hautagaitzak baitzituen.
Bergerren filmak Donostiako Zinemaldian hasi zuen gaur arteko bide arrakastatsua, joan den irailean. Orduan oso harrera ona izan zuen filmak, eta ez zen esku-hutsik joan sariei dagokienez. Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Blancanieves-ek, eta emakumezko aktore onenenarena Macarena Garciak.
Lo imposible izan da beste film sarituetako bat. Lau Goya eskuratu ditu.

LOMCE

LOMCE aurreproiektua ezartzea Euskal Herriko hezkuntzari eraso egitea dela salatu dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek 

Azken urte eta hilabeteetan hezkuntza komunitatea eta euskal jendartea, orohar, izugarrizko erasoak pairatzen ari da. Espainiar Estatuko gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inposaturiko dekretuen bidez eta toki eta modu ezberdinetan ezartzen ari diren murrizketak direla eta, hezkuntzako langileak, ikasleak, gurasoak eta jendarte osoa hezkuntza kalitatearen kaltetzea eta funtsezko ditugun zerbitzu publikoen suntsiketa pairatzen ari gara.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko prest ez daudela esateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Erreforma proiektu hau inposatzailea, zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzote eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak jartzea eskatzen diete.

Honekin lotuta Berriatuko eskoako irakasleak ere murrizketen kontra daudela adierazteko inauterietan honela etorri ziren:

 


ADINGABEAK BIDEOJOKOAK ERABILTZEARI BURUZKO GURASOENTZAKO GIDALIBURU LABURPENA

Gure blogean gurasoen atalean Adingabekoek Bideojokoak Erabiltzeri Buruzko Gurasoentzako gidaliburu l dago. Bertan gutxu gorabehera: Adingabeak bideojokoetan sartzeko arauak, autorregulazioa, dependentzia eta mendekotasuna, edukiekin lotutako arazoak... agertzen dira.
                                                            AURKIBIDEA 
ESPARRU ARAUTZAILEA
1.- Adingabeak bideojokoetan sartzeko arauak
2.- Autorregulazioa
BIDEOJOKOEN ARRISKUAK
3.- Dependentzia eta mendekotasuna
4.- Edukiekin lotutako arazoak
5.-Mehatxuak pribatutasunri
6.-Ziberbull Ying
7.-Grooming
8.-Arrisku teknologikoa
GURASOENTZAKO AHOLKUAK
9.-Erabilera ohiturekin lotuta
10.-Erosketarekin lotuta
11.-Tresnak
INDUSTRIARENTZAKO ETA BOTERE PUBLIKOENTZAKO GOMENDIOAK
12.-Industrirentzako
13.- Botere publikoentzako

2013-02-13

ASTEROIDE BAT LURRETIK GERTU IGAROKO DA

Astroak 2012 DA14 du izena, eta hilaren 15eko iluntzean hurbilduko da gehien gure planetara, 30.000 kmra.
Asteroide batek Lurraren orbita zeharkatuko du datorren astean. Zehazki, otsailaren 15eko iluntzean, 20:27an ( Euskal Herriko ordua), izango da gure planetatik gertuen; 30.000 kmra egongo dela eta 22.104 km orduko abiadura erlatiboan igaroko dela uste dute.
Astroak 2012  DA14 du izena, eta iazko otsailaren 22ko gauean detektatu zuten aurrenekoz, Mallorcako Astronomia Behatokian (Herrialde Katalanak). Gutxi gorabeherako kalkuluen arabera, 44 mko diametroa duela uste dute. Handia izanagaitik, ez da hura begi hutsez ikusterik izango; teleskopikoak eta prismatikoak baliatu beharko dira, horrenbestez. Izan ere, 7 puntuko magnitudea dauka asteroideak; distiraren adierazle da, kasu honetan, magnitudea, eta giza begiak ezin ditu ikusi seitik gorako puntuazioa duten elementuek.

ABRA SARIKETAN KANTATUKO DU BARIKUAN NEREA IBARZABALEK

Nerea Ibarzabal Markina-Xemeingo bertsolari gazteak parte hartuko du barikuan Algortan jokatuko den Abra sariketan. 21:00etan hasiko da bertsolari gazteen sariketa, Abian kultur elkartean.
Ibarzabalegaz batera Peio Arondo, Gorka Maiz, Iker Gorosterrazu, Maddi Sarasua eta Paula Amilburu arituko dira kantuan. Aurkezle beharretan Beñat Vidal arituko da.
Abra sariketa Algortako Bertso Eskolak, ALBEk, antolatzen du. Helburua bertsolari gazteei plaza berriak zabaltzea da.

BERRI TXARRAK TALDEA, BARRIRO ONDARROAN

Euskal talde ospetsuak martxoaren 23an eskainiko du kontzertua, Ondarroako Kafe Antzokian. Sarrerak salgai daude, gaurtik aurrera, Kafe Antzokian, Zurrumurrun, Musikaze eta Kulturalive webguneetan. Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu; txarteldegian 15.Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Berri Txarrak taldeaz gain, Korumba taldeak be kontzertua eskainiko du.

2013-02-06

JON KEPA GURE GELAN

Jon Kepa Berriatuako suhiltzaile bat 5.eta 6. mailakoen gelara gonbidatu genuen.Jon Kepak  Miribilla suhiltzaile parkean egiten du lana.Bera eskolako guraso bat ere bada, Ainhizeren aita. Une honetan Jon Kepa Mutrikun urpekari  ikastaroa egiten ari da.

 Gutxi gora behera 2000 esku-hartze egin dituzte2012an. Berak txikitan ez zuen nahi izan suhiltzailea baina bere tiak animatu zuen lan honetara.
.
  Aholku batzuk eman zizkigun horien artean hauek:  Norbaitek zauri handia egiten bazuen lehenengo 112ra deitu eta ondoren jertse batekin edo zerbait garbiarekin estaltzeko eta fuerte eusteko anbulantzia etorri arte.Bere parkean izan den esku hartze arriskutzuena kamioi istripu bat izan zela.
Berari asko gustatzen zaio bere lana.





SANTA AGEDA

Ereineun 2013ko otsailaren 4a, astelehena, eguraldi txarra egin arren  kantatzera irten ginen.

   Goizean bakarrik lehen eskuntzakoak  mailakoak, goiko kaletik joan ginen. 11:30etan umekin ere joan ginen beheko kaletik kantatzera . 12:30etan amaitu genuen. Zuzendariak Udane Bilbao eta Maddi Basterretxea izan ziren.
.

INAUTERIAK

Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, kalejirak  eginez, edota besterik gabe jai.giroa murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez.
Guk gure ekolan otsailak 12an ospatuko ditugu  baina aurreko egunean ez da egongo klaserik. Herrian ordea 10an izango da jaia.

Eskolan goizean klasean egoten gara mahai jokoetan jolasten eta 10:00 inguruan kalejira egiten dugu gure eskolako patioan. Arratsaldean jolasak egiten ditugu: aulki jokoa, soka tira, txokor batzen eta txokolatea ere emango digute.

Herriko egitaraua

TXITXIBURDUNTZI EGUNA


Bihar 2013ko otsailaren 7an, osteguna, txitxiburduntzi ospatuko dugu arratsaldean gure eskolan. Maila guztietako umeak batuko gara eskolako jolastokian. Bakoitzak ekarri behar du: txorizoa, txistorra edo saltxitxak sutan erreteko baita hauei laguntzeko ogia eta ura ere.

HEZUR HAUTSIAK LOTZEKO KOLA BERRIA


Hezurren haustura zailetan igeltso gisa joka dezakeen kola bat aurkitu dute zientzialari suediarrek; teknika horrek nabarmen hobetu lezake gaixoen suspertze-aldia. Estokolmoko Teknologia Errege Institutuaren (Stockholm’s Royal Institute of Technology) ikerlarien ustez, behin betiko bukatuko da metalezko torlojuak eta xaflak erabiltzea, eta kirurgia azkarragoa, errazagoa eta seguruagoa lortuko da. Gehiago jakin nahi baduzu KLIK HEMEN.

1.000 SARRERA GEHIAGO EUSKARAZKO WIKIPEDIAN

1.000 sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan. Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimen honetan Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez. Gogoratu behar da lehendik zeuden 100.000 sarrerari 2011ko abenduan beste 11.000 sarrera gehitu zitzaizkiola. Horiek guztiak nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan.