2011-12-23
2011-12-22
2011-12-21
LANAREN ONDOREN JOLASTERA
Ikusgai ditugu Bilbon gaur gure umeak pasatu dituzten une batzuk. Ezin esan aspertuta ibili direnik.
HH2 gelakoak
KAIXO! Gu urte 2ko gelakoak gara, eta bideo honekin, gure gela aurkeztu nahi dizuegu. Zuen gustokoa izango delakoan gaude. Hurrengoan, salto gelan nola jolasten dugun erakutsiko dizuegu. Bitartean, ondo izan!
2011-12-15
UDAZKENA
Oraingoan, hiru urtekoek egindako lan polit bat ikus dezakezue.
Ez ikusi bakarrik, ENTZUN ere egin dezakezue.
ZE ARTISTAK GURE IKASLEAK!
Ez ikusi bakarrik, ENTZUN ere egin dezakezue.
ZE ARTISTAK GURE IKASLEAK!
2011-12-07
BERRITXUTIK DURANGORA
Abenduaren 5ean, 5. eta 6. mailakoek Durangoko 46. liburu eta disko azokara joan ginen. Bertan, salgai zegoen materiala ikusi eta liburuxka batzuk erosi ondoren, eskolara bueltatu ginen bazkaltzeko.
Gustura ibili ginen eta hurrengo urtean ere gustatuko litzaiguke joatea.
2011-11-30
EUSKARAREN EGUNA
Abenduak 2, Euskaraen eguna ospatuko dA Berritxuko gaztetxean. Jolas batzuk egongo dira 5 urtetik gorakoentzat arratsaldeko 5:30etan
.Euskaren Nazioarteko eguna abenduaren 3 izaten da,Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Hau, abenduaren 3an hil zen eta kondairak dioenez, hil aurreko (1552an) azken hitzak euskaraz izan ziren.
Honegatik,1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisa.1995ean Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak.
DURANGOKO AZOKARA DOAZ 5. ETA 6. MAILAKOAK
9:10ean gutxi gorabehera joango gara bizkaibusean eta bazkaltzeko etorriko
gara. Bertan aukera izango dugu liburuak erosteko.Jendeak nahi badu azokara joan, abenduaren
4, 5, 6, 7 eta 8an egongo da zabalik.Lehenengo aldiz goaz eskolatik eta so pozik gaude.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu ondorengo loturan http://durangokoazoka.com/ .
ANIMATU. DENOK EUSKARAREN ALDE!
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu ondorengo loturan http://durangokoazoka.com/ .
ANIMATU. DENOK EUSKARAREN ALDE!
BERRIRRO ATZERATU DUTE IRUJO-OLAIZOLA II.a FINALA
Berriro atzeratu dute Lehen Mailako lau t'erdiko txapelketako finala. Lehengo igandean ziren jokatzekoak Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola Olaizola II.a, baina honen egoera fisikoagatik abenduaren 4ra atzeratu zuten. Olaizola II.a atzo berriz ere probatu egin zen, Bilboko Bizkaia frontoian —pilotariak ez zuen deus esan gero—, eta, Asegarce eta Aspe gauean finala atzeratu edo ez aztertzen hasi ziren. Gaur goizean jakin da: atzerapena berriro.
Dena dela, Bizkaiko Foru Aldundiak eman du albistea jendaurrean. Asegarcek eta Aspek diote oharra idazten ari direla. Dataren berririk ez dago oraindik.Olaizola II.a Oinatz Bengoetxearekin entrenatu zen atzo goizean. Esana zuen azken entrenamendua izango zela eta han sentitzen zuenaren arabera erabakiko zuela hurrengo egunetan zer egin. Pilotariak, baina, ez zuen adierazpenik egin. Ez zuen bere sasoia eta minari buruz hitz egin, ezta Asegarceko prentsa zerbitzuarekin ere.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)