Zoritxarrez, Lomce legea Espainiako diputatuen kongresoan aprobatu zuten
urriaren 11an,ostiralean, PP-ko botoekin.
Izan ere, PP-k pasaden hauteskundeetan
gehiengo osoa atera zuen, hau da, haiek bakarrik Gobernatzen dute
Espainian beste partidu politiko laguntzarik gabe. Gehiengo osoa izatea,
oso txarra da nire ustez zeren Lomce bezalako legeak aprobatu ditzake
gobernuak nahiz eta jende asko haren aurka egon.
Lomce legearekin,
Gobernuak antzinako hezkuntzara bueltatu nahi du, eta nire ustez,
gizarteak aurrera egin behar du.
Hala ere, eta egindako inkesta batzuen arabera, jende askok ez dauka lege honi buruzko informazio gehiegirik.
Informazio eza ez dadin izan gure arazoa, hona hemen gure herrian antolatu den batzarraren berri:
Urriaren 25ean
Lomceri buruzko batzarra egongo da.
NON: Eskolako jantokian
NOIZ: Goizeko 11:00etan
Nahi duenak etorri ahal du.
LOMCE heskuntza sistema aldatuko duen legea da
Opciones