LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-05-29

LH-1 OLIMPIADAK

Lehengo astean LH-1ekoak olimpiadak egin zituzten, Txanelan Greziako gaia lantzen ari direla eta beraiek asmatu zuten olimpiadak.
Herri-kirolak antolatu zituzten: txingak, soka-tira, boloak eta txokor batzen jolasak. 
Amaitzeko domina bat lortu zuten.
Oso ondo pasatu zuten.



LH.1 ERROMA LANTZEN

LH-1ekoak Txanelako gaia lantzen ari direla eta hainbat gauza berri ikasi dute; Erromatarrak latinez egiten zutela hizketan, Erromako dirua Denari dela eta oso eraikitziale onak zirela ere ikasi dute.

Baita Ubidea, Koliseuna, galtza eta antzokiak lehenbizi erromatarrak egin zituztela.

Erromatarren gaia amaitzeko,denak batera koliseum bat eraiki
dute.

2015-05-28

LH4KOEK BELERO BAT EGIN DUTE

LH4koek bi  belero egin dituzte plastilinarekin,kortxoekin eta papelarekin.Ondoren ontzi batean ura ipini dute ta gero beleroa uretan jarri ta pajitarekin futz egin dute ikusteko ia aurrera joaten den,eta joan egin da.


UDAL FOROA 2015

Datorren ostialean,maiatzak 29, HH4tik LH6ra udaletxera goaz,  gure Agenda 21 proiektuan hartutako  konproisoak eta udalari egin nahi dizkiogun eskaerak adieraztera.
Agenda 21 Nazio Batuek garapen iraunkorra eusteko sortutako programa da. Plan hau aurrera eramateko, akzio guztiak mundu eta nazio mailan bultzatu behar dira NBEko entitateen bitartez, gobernu eta estatuen bitartez eta talde partikular garrantzitsuen bitartez, ingurumenaren gain eragin egiten duten arlo guztietan. Gehiago ...
Urtero bezala, ondorioak esan ondoren  hamaiketako goxoa eskaintzea espero dugu

BAJUA EDO BATERIA JOTZEN IKASI NAHI DUZU?

Datorren ostiralean Bajua eta Bateria ezagutu nahi badozuz, zure zain egongo dira musika eskolakoak Satorzulo gaztetxean.

IBAIALDE 2015

Hurrengo astean, ekainaren 2an, Ibaialde egitera goaz, Berritxutik pasatzen den Artibai ibaira. Bertara, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak goaz. Han, proba batzuk egingo ditugu: temperatura hartu, garbitasuna, abiadura etab. Bertako, animaliak eta landareak ere aztertuko ditugu.

Komenigarria da hurrengo gauza hauek ekartzea:

* Uretako zapatilak ( katiuzkak )
* Aldatzeko arropak ( prakak, mudak )

LH2KOEK IRRATSAIOA EGIN DUTE

LH2koek irratsaio bat egin dute 16 minutukoa. Ikasle  bakoitza zati bat osatu du, musika eta txisteak kontatu dituzte.
Komunikatzeko erak landu dituzte eta ikusi dute  azken urteetan oso azkar joan dela teknologia aurreratzen, baina badaude hor batzuk denboran eusten dutela aurrerapen horri eta nahiz eta aparatu berriak asmatu , hor mantentzen direla. Horietako bat irratia da , nork ez du inoiz entzun irratirik? , ziur kotxean zoaztenean irratia entzuten duzuela , beraz, guk, irrati saio bat egitea pentsatu dugu
Kostatuta baina ondo pasatu dugu, ea zuek ere ondo pasatzen duzuen gure irratsaioa entzuten.



NOIZARTE???

Hemen jaso dugu egun hauetan sare sozialetan zabaldu den euskararen aldeko aldarrikapena. Medikuntza burutu duten ikasle euskaldunen eskutik.
Gure ustez, euskal unibertsitateetan euskaraz ikastea egokiena da,  Esukal Herrian euskaraz, hitz, ikasi...behar delako edo behintzat ahalegindu. Euskal Unibertsiatean euskaraz ez jakitea oso gaizki iruditzen zaigu.
Hori dela eta bat gatoz gazte hauen aldarrikapenaz eta zabaltzea gustatuko litzaiguke

ZEGAMA AIZKORRI,ZUZENEAN IGANDE HONETAN

Igande honetan Zegama Aizkorri mendi lasterketako laugarren edizio jokatuko da. Probak Europako lasterkari onenak izendatuko ditu eta, gainera, Munduko Koparako puntuagarri izango da.
Zegama Aizkorri 42,195 kilometroko ibilbidea izango du eta parte-hartzaileek pilatutako 2.736 metroko malda positiboa gainditu beharko dute.Aitxuri (1151 metro) mendia izango da gailurrik altuena.

BURUZ BURUKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK

Larunbatean eta igandean jokatuko dira buruz buruko txapelketako finalerdiak Oguetan eta Labriten. 
Olaizola II.a, artxiboko. Argazkia: EITBAimar Olaizolak eta Irujok jokatuko dute norgeiagoka hau Oguetan eta beste norgeiagokako protagonistak Bengoetxea VI eta Urrutikoetxea izango dira. Bigarren partidu hau Labriten jokatuko da.

HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK

BERRIATUA: BILDUK SEI ORDEZKARI LORTU DITU, ETA EAJK HIRU, HERRI PLATAFORMA BAKO DEIALDIAN.

338 botogaz, Ion Arriola buru duen hautagaitza nagusitu da .EAJk gora egin du: 89 bototik 214 edukitzera pasa da .Herri plataformaren bidetik lanean jarraitzeko asmoa  dauka bilduk. 
338 bozka lortu ditu Bilduk; eta, horrenbestez, sei zinegotzi; EAJk 214 boto eskuratu ditu, eta hiru zinegotzi edukiko ditu legealdi berrian.
Jon Arriola izango da, hortaz, Berriatuko alkatea hurrengo lau urteotan. Aurretik ez da zinegotzia izan, eta gainontzeko bostak ere ez, baina nabarmendu du herrigintzan jardun izan dutela beti hautagaiek. Argi dauka Arriolak aurrera begira zer egin behar den. «Herri plataformak egindako lanagaz jarraitzeko asmoagaz sartuko gara udalean. Herri guztiarentzako lan egitea da nahia, herri plataformak egiten zuen legez. Bilduren gobernuak edukiko ditu bere ekarpen propioak, jakina, baina, aurrekoen lana geure egiten dugu, aurretik egin izan dugun legez.

2015-05-21

ESKOLAKO KONPOSTATIK HERRIKORA


Orain dela urte bat LH5-6.mailako ikasleak eskolako konposta egiten hasi ginen.
Orainarte eskolan sortu izan den zabor organikoa gure konpostara botatzen egon gara,baina hasi berri den herriko konpostako proiektura pasatu gara gu ere.



PROZEDURA: Lehenengo temperatura hartzen dugu, ondoren gure eskolako hondakin organikoak botatzen ditugu eta txerri-bustenarekin ondo nahastu.Azkenik hondakin organiko lehorra botatzen diogu.

Experientzia interesgarria izan da, batez ere ikusirik zenbat kilo zabor organiko bota ditugun, hain oingarri gutxi egiteko.





LH4-KO ESPERIMENTUAK

Astelehena maiatzak 18, LH4koek esperimentu bat egin zuten.


Ontzi bi ipini zituzten, ontzi bietan algodoia jarri eta algodoiaren gainean hasiak. Ontzi bateri ura bota zioten eta besteari ez.

 Ura bota zioten ontziari, bere hasiak landare itxura hartzen doaz.

ASTE BAT EDO BI PASA ONDOREN HASIAK LANDARE BIHURTUKO DIRA!!!

HH3KOEN KARETAK

Aste honetan, HH3koak etxeko abereak lantzen ibili dira, hori dela eta,
animalien karetak egin dituzte, bakoitzak bere animali gogokoarena.


EPILEPSIAK NEURONA BERRIEN SORKUNTZA MURRIZTEN

Epilepsiak neurona berriak sortzea oztopatzen duela frogatu dute Achucarro neurozientzien ikerketarako euskal ikerketa-zentroko ikertzaileek. Saguetan ikusi dute, epilepsiak eragiten duen hiperaktibitate neuronalaren ondorioz, hipokanpoko zelula ama neuralek neurona berriak sortzeari uzten diotela. Cell Stem Cell aldizkarian argitaratu dute lana.
Ugaztun gehienen garunean hipokanpoko zelula ama neuralek neurona berriak sortzen jarraitzen dute, helduaroan ere. Neurona berri horiek garuneko neurona-sarearen parte bihurtzen dira, eta neurona-sarea berritzen eta aldatzen joateko gaitasun hori garrantzitsua da memoria-sorkuntzarako eta ikasketarako.

ZESTASK XXVII SAN GREGORIO TXAPELKETA

Arbek eta Zabalak irabazi dute Berriatuko 27. San Gregorio saria
Partida «oso gogorra» jokatu ostean, nagusi mailan Arbe eta Zabala markina-xemeindarrek irabazi dute Berriatuko Felix Aldazabal VII. memoriala.
Partida oso gorabeheratsua izan zen. Antxon eta Suso, esaterako, ia partida osoa aurretik ibili ziren, baina partida bukaeran markina-xemeindarrak jokoan sartu eta sei tanto elkarren jarrain lortu ostean, txapela eskuratzea lortu zuten.
Mendibarren frontoian batutakoek beste hiru partida interesgarriez gozatzeko aukera ere izan zuten. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Ibaik eta Mandiolak, «nahikoa erraz» hartu zituzten mendean Gaizka eta Ibarluzea I. Irabazleek hasieratik hamar bat tantoko abantaila lortu zuten, eta hari eutsi zioten azkenera arte.
Kadeteetan, ostera, lehia «oso estua» izan zen. Bi bikoteek maila ona erakutsi zuten kantxan, eta tanto bakarragatik lortu zuten txapela irabazleek. Ibarluzea IIak eta Manzisidorrek 30-29 irabazi zioten Mazari eta Segurolari.Azkenik, txikien mailan Olabarriak eta Danelek «erraz» irabazi zuten Lekuberen eta Gorkaren aurkako buruz buruzkoa. 30-20 irabazi zuten txikiek.

LABORAL KUTXAK PLAYOFETARAKO TXARTELA ZIURTATU DU

Laboral Kutxa-Real Madril. Argazkia: EFELaboral Kutxa titulurako playoffetarako sailkatu da fase erregularreko azkenaurreko jardunaldian Pablo Lasoren Real Madrili irabazita (94-81).
Pablo Lasoren taldeak erraz mugitu du baloia hasierako zortzi minutuetan, baina San Emeteriok bizkar gainean hartu du taldea eta lehen laurdena 26-19 amaitu da. Hirukoei esker suspertu da Baskonia.
Markagailuko aldea handitu du Laboral Kutxak bigarren laurdenean eta neurketako bigarren zatiari hamalau puntuko aldearekin egin dio aurre (49-35). Navarroren gizonak sendotasunez eta intentsitatez aritu dira atzean.
Zuriek markagailuan hurbiltzeko xedez egin dute lan hirugarren laurdenean (71-61). Azken laurdenaren hasieran seira jarri da Real Madril (73-67), baina Baskoniak ez du playoffetarako txartela lortzeko aukera galdu nahi izan eta hala erakutsi du.
Fernando San Emeterio eta Rudy Fernandez izan dira partidako jokalari onenak (26 puntu eta 27ko balorazioa).

2015-05-15

ZABORRAK:KONTENEDORE URDINA ETA KONTENEDORE HORIA

Hondakinen sailkapena dela eta, inkesta bat osatu dugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok. Inkesta horren emaitzetan adierazi da, ezjakinagatik edo alferkeriagatik, batzuetan ez ditugula zaborrak ondo sailkatzen, beraz hemn dugu berriro ere berziklatze prozesuaren hasierako urratsen azalpentxo batzuk


2015-05-14

EUSKAL ESKOLA PUBBLIKOA

Jaku Jata abestia Jaku Jata abestia aurkeztu dugu, ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko dugun 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa:

IV PIANOAZ BLAI

Zapatuan, maiatzak 16, Bilboko "Juan Crisostomo de Arriaga" kontserbatorioan Pianoaz Blai jaialdia ospatuko da.
Goizean zehar 3 txanda izango dira 10:00tan hasita eta bazkalordurako tartea hartuta, arratsaldean beste 3 txanda izango dira 16:00tan hasita.

Txanda bakoitza gutxigorabehera ordu1 bat eta 15 minutokoa izango da. Amaitu ondoren diplomak emango dira pianista guztiei.

 Urte honetan inoiz baino pianista gehiago aurkeztuko dira, 144 hain zuzen ere.

Bertan izango dira Berriatuko 3 pianista: Ohiana Garcia, Neskutz Aldazabal eta Udane Bilbao


ANIMATU PIANISTA HAUEK IKUSTERA!!!





AUTO LASTERKETAK AURKEZTUKO DITU SPORTECH-EK MARKINA-XEMEINEN

Autoa Lea-Artibai Rallyan parte hartzen.Open del Norte de Montaña Sportech eta Open de Ralleyes de Alsfaldo  Sportech txapelketak aurkeztuko dituzte barikuan, maiatzak 15, Markina-Xemein Kareaga industrigunean  Automobil munduari lotutako ekitaldi bereziagaz. Autoentzako kirol osagaien Sportech enpresak antolatu du ekitaldia, mundu guztiari zabalik egongo da. 

Arratsaldeko18:00etan hasiko da  ekitaldia Karting eraskutaldi bategaz, eta nahi duten guztiek kartetan ibiltzeko aukera izango dute. Ondoren 19:00etan, Txus Jaio, Ander Arana eta Iban Tarsicio pilotuekin egoteko aukera ere egongo da. 
Nahi baduzue informazio gehiago hemon klik hemen

BERGARAKO PILOTA JAIALDIA

Resultado de imagen de xala eta rezusta
Gaurko pilota emankizuna Bergaratik egingo du Euskal Telebistak, 22:00etan hasita. Bertan, Buruz Buruko Txapelketako hiru partida jokatuko dira: lehen mailako Xala-Rezusta eta promozioko Tolosa-Irribarria eta Merino I-Jaka

MTB MARTXA BERRITXUN

Maiatzaren 16an mountai bike martxa egongo da Berriatuan. Izena ematea goizeko 9:00etan izango herriko plazan eta 5 euro balioko du.
Irteera 9:30etan izango da eta ibilbide luzeak 35 km edukiko ditu, motzak berriz 24km.
Hamaitzeko hamaiketakoa denentzat eta  dutxak ere bai.

ANIMA ZAITEZTE!!!

NIRE LEHENENGO EMANALDIA 2015

Aurten ere, urtero bezala, "Nire Lehenengo Emanaldia" ospatuko du gaur, Maiatzaren 14a osteguna, Tarine Udal Musika Eskolak, Mendibarren frontoian 19:30etan. Oraingo honetan, musika
eskolako gazteenak estrenatuko dira beraien instrumentuak jotzen.

GONBIDATUTA ZAUDETE EMANALDIRA!!!


GONBIDATUTA ZAUDETE!!!


LAU LAGUN HIL DIRA HEGAZKIN MILITAR BAT ERORITA, SEVILLAN

Lau lagun hil dira hegazkin militar batek Sevillan izandako istripuan, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez. Halaber, beste bi pertsona larri zauritu dira.
Hegazkina Airbus 400M modelokoa da, lagunak eta merkantziak eramateko hegazkin militarra, hain zuzen ere, eta ezbeharra Sevillako aireportutik milia batera gertatu da.
Emilio de Llera Justizia eta Barne kontseilari andaluzak azaldu duenez, A400 hegazki militar horretan sei lagun zihoazen: pilotua, kopilotua, mekanikari bat eta hiri ingeniari bat.
Teknikoak ikertzen ari dira zerk eragin duen istripu hau.

ITALIAKO GIROA 2015

Alberto Contador, lider berria. Argazkia: EFEJan Polanc (Lampre-Merida) esloveniarrak irabazi du Giroko bosgarren etapa (152 kilometro, La Spezia eta Abetone gaina artean) eta Alberto Contador (Tinkoff) da lasterketako lider berria.
Garaipen handia eskuratu du esloveniarrak Chavanelen eta Aruren aurretik. Contador laugarren sailkatu da eta lidergoa erdietsi du.
Axel Domont (Ag2r La Mondiale), Serghei Tvetcov (Androni Sidermec ), Silvan Dillier (BMC), Sylvain Chavanel (IAM) eta Jan Polanc (Lampre Merida) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia eta indartsuenak Polanc eta Chavanel izan dira. Azkenean, 23 urteko esloveniar gaztea nagusitu da. Chavanel bigarren helmugaratu da eta Aru hirugarren. Mikel Landa seigarren izan da eta sailkapen nagusian zortzigarren postuan kokatuta dago.
Tropelan Fabio Aruren Astana eta Alberto Contadorren Tinkoff aritu dira lehian. Pintokoak liderraren elastikoa kendu dio Simon Clarkeri (Orica-GreenEdge).
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da Montecatini Terme eta Castiglione Della Pescaia artean (183 kilometro). Jardunaldia esprinterrentzako aproposa izango da.

AGUSTIN HANDARRI OMENAALDIA AIAN

ÑAKI OLIDENEK IRABAZI DU AIAKO BIZI ITURRI SARIA

Iñaki Oliden ostiraleko saioan. (Egilea: Leire Elizburu Mendikute)
Asteburuan Bizi Iturri idi dema sariketa jokatu zen Aiako probalekuan eta Iñaki Oliden oriotarrarentzat izan zen txapela, bere idi pareak 58 luze eta 2,30 metro egin baitzituen ostiraleko saioan. Bigarren sailkatua ere eskualdekoa izan zen, Arzadun aiarra hain zuzen ere, honen idi pareak 54 luze, 6 zinta eta 75 zentimetro egin zituen. Proba bukatu ondoren Juan Arrillaga Arruti aiarrari eta Berriatuko Agustin Haundiari omenaldia egin zieten Aiako probalekuan bertan, itzai lanetan egindako lanagatik.
Juan Arrillaga, Iñaki Oliden eta Agustin Handia. (Egilea: Leire Elizburu Mendikute)
SAILKAPENA
1.- Iñaki Oliden (Orio) 58 luze eta 2,30 metro
2.- Arzadun (Aia) 54 luze, 6 zinta eta 0,75 metro
3.- Iñaki Lopategi (Mungia) 54 luze, zinta bat eta 1,58 metro
4.- Oliden (Orio) 52 luze, zinta bat eta 1,66 metro
5.- Gaztelu Iturgintza (Zaldibia) 50 luze, 3 zinta eta 0,82 metro
6.- Erlete (Itziar) 49 luze, 2 zinta eta 2,15 metro

2015-05-08

LH-2KO IRTEERA

Martitzenean, LH-2 ko ikasleak, 2 irakasleekin Beheko kalera joan ziren.Txanelako gaian lantzeko, bizidunak eta bizigabeak ikustera.


Eskolatik, urepel plazara joan ziren, gero, urepel zaharra ikusi eta azkenik bolineneko errotera.
Hamaiketakoa, urepel plazan jan zuten. Hiru zapaburu aurkitu zituzten eta orain beren gelan daude.

Hamaiketan irten ziren eta 1:30h luze egin da gero 12:30tan itzuli ziren.


OSO-OSO ONDO PASATU ZUTEN!!!!!! 



2015-05-07

URA LANTZEN

LH-4ko ikasleek urari buruzko bi esperimentu egin dituzte.Bat uraren propietateak eta bestea ura disolbatzaile. Hemen dituzue ekoiztu dituzten bideoak


EGUZKI SISTEMA




LH2. mailakoek unibertsoa lantzen aritu dira azkenaldi honetan. 
Hau da kontatu digutena:
Unibertso gaia landu genuenean eguzki sistema sabaian eskegitzea pentsatu genuen , baina barrakoian , nola egin?. 
Orduan bideoan ikusten den bezala kutxa edo eguzki sistema txikitxo bat egitea pentsatu eta martxan hasi ginen . Kartoiak lortu, puxikak erosi planetak eta eguzkia egiteko, dena antolatu eta martxan hasi ginen. Eta hor duzue gure lana . Egin ondoren erreza ematen du, baina gure denbora behar izan dugu dena amaitzeko.

LH 5-6 ESPERIMENTUAK EGIN DUTE


 Aste honetan LH 5 eta 6. mailakoek hiru esperimentu egin dute. Lehenengo esperimentuan ura eta gatza nahastuta egin dute. Bertan ura eta gatza nahastu eta eguzkitan utzi dute. Horrekin ura urtzea eta gatza geratzea nahi dute. 

Bigarren esperimentuan ura eta azukrea lapiko batean utzi eta berotzen egon denean nahastu egin dute, azukre dena urtu harte.


Horrekin ere azukrea urtzea eta bakarrik ura geratzea nahi dute.
Hirugarren esperimentua azukrea erretzea izan da. Azukrea erretakoan karameloa geratu da.

EZ DA ANIMALIARIK ERABILTZEN DUEN ZIRKORIK IZANGO TOLOSAN

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean ikuskizuna eskaintzeko asmoa zuen Parisko zirkoak Tolosan. Animaliak ikuskizunean erabiltzeko asmoz ekarri dituela ikusita, baimena kendu dio Tolosako Udalak.

Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, baimena eskatzera etorri zen zirkoko arduradunari “behin eta berriz galdetu zitzaion ea animaliarik ba al zekarren eta ezezkoa erantzun zuen”,Tolosaldeko atariak jaso duenez. Horrenbestez udalak baimena eman zion Zirkoari Tolosan ikuskizunak egiteko. Hori horrela ez dela ikusita, baimena kendu diete eta ondorengoa argudiatu dute: “Udalak argi du animalien aurkako jarrerak dituzten ikuskizunak ez dituela baimenduko, are gutxiago tratu txarrak ematen zaizkienetan”.
MUSIKA IKASI NAHI

Maiatzak  15 arte apuntatzeko aukera
anima zaitez.

SAN GREGORIO JAIAK

Jende asko batu da Berriatuko plazan egindako pintxo dastaketan. 2.000 pintxo inguru banatu dituzte antolatzaileek. Pintxorik onena Goixalde elkarteak egindakoa izan da

Kaxero Gaupasero oraindik herrira jaitsi ez bada ere, jai giroan sartuta dabiltza Berriatuan. 
Eguna ilun hasi bazen ere, eguraldia lagun, jende asko batu zen pintxo dastaketan. Berriatuarrez gain, inguruko herrietako bizilagunak ere joan ziren Azoka Egunera.
Denetariko produktuak erosteko aukera zegoen, hori bai, guztia bertokoa. Eta pintxoak dastatzeko aukera ere ez zuten galdu nahi izan askok.
Azokak ateak ireki zituenean jende askorik ez bazebilen ere, minutuek aurrera egin ahala, Berriatuko plaza betetzen hasi zen. Jendetzarik handiena, batez ere, eguerdi inguruko orduetan batu zen. Giroa berotzen, gainera, Tarine musika eskolako Trikipand taldea aritu zen.
Jai giroak ez zuen etenik eduki, eta, arratsalde partean, bazkari herrikoia, jolasak eta sokatira txapelketa egin ziren.
Eguna 4pelau, Skaleak eta Auskan taldeen kontzertuekin amaitu zuten. Domekan, ostera, mus eta briska txapelketa egin zituzten.

HH3 MUSIKAN

HH3koek musikan, instrumentuekin ibili dira. Tresna desberdinekin musikaren ezaugarri desberdinak esperimentatu dituzte.

Guzti hau, Iratxe, musikako andereñoarekin egin  dute

SAN GREGORIOAK BIGARREN ASTEBURUA

EGITARAUA:
  • Maitzak 8, Kaxero Gaupasero eguna
    19:00. Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinazoa, Goikolau kultur elkartearen eskutik, eta Tarine udal musika eskolako txarangak animatuta.
    Ostean. Txosnen zabalduera, eta txorizo egosia eta sagardo jana jaiak indartsu hasteko.
    22:00 Play back txapelketa.
    Ostean. Erromeria Jimi Laboa taldearen eskutik.
Maitzak 9.
09:30. Mahaiak ipini, tresnak hartu eta paella egitera.
12:00. Meza nagusia.
  • 14:00. Paella txapelketa.
Ostean. Herri bazkaria.
Egun guztian zehar. Jainekin txarangak alaituko ditu kaleak.
23:00. Herriko plazan kontzertuak: Norte apache, Vendetta eta Honat.
  • Maitzak 10.
    12:00. Meza nagusia.
    Ostean. Herriko Sarats taldearen dantza emanaldia.
    15:30. Afizionatu mailako XXXIV. Txirrindulari lasterketa San Gregorio saria.
Zapatuan Gababus zerbitzua egongo da eskualdeko herrietatik, 3 euroren truke. Esaterako, Aulestitik 21:35ean irtengo da, eta Lekeitiotik 21:50ean. Bueltan, 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean irtengo da autobusa Berriatutik, Mendexa, Lekeitio, Aulesti eta Ondarroara itzultzeko. Markina-Xemeinera doazenek, berriz, 02:15ean, 04:15ean eta 05:45ean edukiko dute autobus zerbitzua.
Edade guztietarako!!!

AMAREN EGUNA

Aitarentzako alkondara-postala egin genItuen.










Orain amaren txanda heldu da eta beste gauza dotore bat egiten ikasi dugu: “borlak “eta gainera bihotz formakoak. Ez da erraza izan baina oso gustura egin dugu . Ez dakigu oso dotore gelditu diren, baina guk behintzat, maitasunez egin dugu lana , gure ama maitearentzat .

Gainera borlak egiten gela guztia gorri-gorri utzi genuen.