LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-05-07

SAN GREGORIO JAIAK

Jende asko batu da Berriatuko plazan egindako pintxo dastaketan. 2.000 pintxo inguru banatu dituzte antolatzaileek. Pintxorik onena Goixalde elkarteak egindakoa izan da

Kaxero Gaupasero oraindik herrira jaitsi ez bada ere, jai giroan sartuta dabiltza Berriatuan. 
Eguna ilun hasi bazen ere, eguraldia lagun, jende asko batu zen pintxo dastaketan. Berriatuarrez gain, inguruko herrietako bizilagunak ere joan ziren Azoka Egunera.
Denetariko produktuak erosteko aukera zegoen, hori bai, guztia bertokoa. Eta pintxoak dastatzeko aukera ere ez zuten galdu nahi izan askok.
Azokak ateak ireki zituenean jende askorik ez bazebilen ere, minutuek aurrera egin ahala, Berriatuko plaza betetzen hasi zen. Jendetzarik handiena, batez ere, eguerdi inguruko orduetan batu zen. Giroa berotzen, gainera, Tarine musika eskolako Trikipand taldea aritu zen.
Jai giroak ez zuen etenik eduki, eta, arratsalde partean, bazkari herrikoia, jolasak eta sokatira txapelketa egin ziren.
Eguna 4pelau, Skaleak eta Auskan taldeen kontzertuekin amaitu zuten. Domekan, ostera, mus eta briska txapelketa egin zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario