LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-05-14

ITALIAKO GIROA 2015

Alberto Contador, lider berria. Argazkia: EFEJan Polanc (Lampre-Merida) esloveniarrak irabazi du Giroko bosgarren etapa (152 kilometro, La Spezia eta Abetone gaina artean) eta Alberto Contador (Tinkoff) da lasterketako lider berria.
Garaipen handia eskuratu du esloveniarrak Chavanelen eta Aruren aurretik. Contador laugarren sailkatu da eta lidergoa erdietsi du.
Axel Domont (Ag2r La Mondiale), Serghei Tvetcov (Androni Sidermec ), Silvan Dillier (BMC), Sylvain Chavanel (IAM) eta Jan Polanc (Lampre Merida) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia eta indartsuenak Polanc eta Chavanel izan dira. Azkenean, 23 urteko esloveniar gaztea nagusitu da. Chavanel bigarren helmugaratu da eta Aru hirugarren. Mikel Landa seigarren izan da eta sailkapen nagusian zortzigarren postuan kokatuta dago.
Tropelan Fabio Aruren Astana eta Alberto Contadorren Tinkoff aritu dira lehian. Pintokoak liderraren elastikoa kendu dio Simon Clarkeri (Orica-GreenEdge).
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da Montecatini Terme eta Castiglione Della Pescaia artean (183 kilometro). Jardunaldia esprinterrentzako aproposa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario