Goiko Lau taldeak eta Iñaki Mendizabal berritxuarrak Senegaldarren bizimodua dokumentatzen ari dira gero herriari erakusteko. Tartean, belaunaldi berriak herritarrekin zelan konpotzen diren, zelan integratzen diren herrian...
Argazkiak atera nahi dituzte ikasleei eskolan, herriari erakusteko eta dokumentatzeko. Horretarako bakarrik.
Hori dela eta baimena bidaltzen ari dira ikasle bakoitzari.
Mostrando entradas con la etiqueta HERRIKO BERRIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HERRIKO BERRIAK. Mostrar todas las entradas
2016-02-18
2016-01-28
MOZORRO EZ SEXISTAK
Gaur egungo sexu zatiketa birproduzitzen dituzten mozorroak identifikatzen dira mozorro sexista gisa. Mozorro sexistek, sexuari lotutako genero rolak eta estereotipatuak errepikatzen dituzte. Haurra pertsona moduan gaitasun finko batzuk soilik bultzatzen dituztenak dira, haurraren osotasuna kontutan izan gabe. Jantzi honen helburua atentzioa deitzea izaten da, helburu artistiko edo
bestelakoekin.
bestelakoekin.
2016-01-22
JOSEBA TAPIAK IKASTAROA EMANGO DU BERRIATUKO TARINE MUSIKA ESKOLAN
Erritmoa oinetan izenburupean, Joseba Tapia trikitilari ospetsuak 14 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa emango du Berriatuko Tarine udal musika eskolan. Ikastaroan lau saiotan banatuta egongo da eta otsailaren 20an izango da lehenengo saioa. Izena emateko epea otsailaren 15ean amaitzen dela iragarri dute Tarineko ordezkariek.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, musika eskolara deitu (94-613 98 89) edo idatzi ahal da (berriatumusikes@telefonica.net).
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, musika eskolara deitu (94-613 98 89) edo idatzi ahal da (berriatumusikes@telefonica.net).
2015-12-10
22 AZPIKOEN MUNDUKO ZESTA-PUNTA TXAPELKETA JOKATUKO DUTE GANDIAGAK ETA IRIONDOK
Abenduaren 17tik 21era jokatuko dute norgehiagoka Markina-Xemeingo eta Etxebarriko pilotariek.
Lea-Artibaiko bi pilotarik jokatuko dute abenduaren 17tik 21era Acapulcon (Mexiko) jokatuko den 22 azpikoen mailako IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketa. Roberto Lekue Berriatuko eskolako arduraduna eta Espainiako selekzioko hautatzailea izango dute gidari. Garaipenagaz itzultzea dute helburu.
Abenduaren 17an hasiko dira partidekin, eta egunero jokatuko dutela jakitera eman du Roberto Lekuek. «Bi set jokatuko dituzte 15 tantura, eta berdinketa balego hirugarren set-a jolastuko dute, azken hori 10 tantukoa izango da», zehaztu du.

Zesta-puntako bikotekako txapelketa.
Lea-Artibaiko bi pilotarik jokatuko dute abenduaren 17tik 21era Acapulcon (Mexiko) jokatuko den 22 azpikoen mailako IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketa. Roberto Lekue Berriatuko eskolako arduraduna eta Espainiako selekzioko hautatzailea izango dute gidari. Garaipenagaz itzultzea dute helburu.
Abenduaren 17an hasiko dira partidekin, eta egunero jokatuko dutela jakitera eman du Roberto Lekuek. «Bi set jokatuko dituzte 15 tantura, eta berdinketa balego hirugarren set-a jolastuko dute, azken hori 10 tantukoa izango da», zehaztu du.
Zesta-puntako bikotekako txapelketa.
BARIKUAN HASITA JABEKUNTZA ESKOLAK EMANGO DITUZTE BERRIATUAN
Hiru ikastaro landuko dituzte hilabete honetan eta urtarrilean zehar. Berrriatuko udalak eta Berritxuko neskak emakumeen sareak elkarlanean antolatu dituzte Jabekuntza eskolak.
Guztiak soinketa gelan egingo dituzte, eta parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxean izena eman behar dute. Bertaratzerik ez dutenek honako telefono zenbakira deituta apuntatu daitezke: 946 137 030.
Guztiak soinketa gelan egingo dituzte, eta parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxean izena eman behar dute. Bertaratzerik ez dutenek honako telefono zenbakira deituta apuntatu daitezke: 946 137 030.
Bizkaiko Jabekuntza eskolen topaketa egin zuten Ondarroan iazko ekainean.
2015-12-03
LEIRE BEREIKUA BERRIATUARRAK JASO DU BELDUR BARIK LEHIAKETAKO SARIA
Berriatuarrak Beldur Barik lehiaketako 18-26 urte bitartekoen ataleko lehenengo saria jaso du 40 golpe lanagatik. Berriatuarrak harrituta eta pozik hartu du saria, eta aurrera begira ere horrelako lan gehiago egiteko bultzada jaso duela azaldu du.
Leire Bereikuak azaldu duenez, estreinakoz parte hartu du lehiaketan. aurten, lehiaketa aurretik nahikoa denbora eduki dut eta zer edo zer egitea pentsatu nuen. Dena dela, hasieran beste ideia bat neukan.
Leire Bereikuak azaldu duenez, estreinakoz parte hartu du lehiaketan. aurten, lehiaketa aurretik nahikoa denbora eduki dut eta zer edo zer egitea pentsatu nuen. Dena dela, hasieran beste ideia bat neukan.
BERRITXUKO ERROAK LORAN JAIAK 300 HERRITAR BILDU DITU
Auzolana du oinarrian Berriatuko Erroak Loran jaiak. Eta zapatuan ageri-agerian geratu zen hori, beste behin ere.
Goizean goiz hasi zen jai usaina herri osora zabaltzen. Sukaldariak elkartu zirenean. Eguerdian, Aitor Antxustegik erronka egin zuen: Berriatuko hilerrira bizikletan 30 aldiz igo.Marka ezin hobea egin zuen: ordu bat, lau minutu eta 15 segundu, azaldu dute Goikolauko kideek.
Herritarrak, Erroak Loran jaiko bazkarian.
Ostean Sarats dantza taldeak ikuskizuna eskaini zuen eta jarraian Antxustegiri oroigarria eman zioten, egindako lana eskertuz.
Eliz abesbatzak eman zion herri bazkariari hasiera, Berriatuko ereserkia abestuz.
Txirrindulari elkarteko kideak eta Ramon Plaza (erdian, koadroagaz), saria jaso ostean. Argazkia: Maite Bereikua.
2015-11-26
BERRIATUKO ERREGE BIDEKO KROSAK BIKOTEAK PARTE HARTZEA BULTZATU NAHI DU
Mutrikuko Saturraran hondartza paretik hasita, 8 kilometroko luzera izan zuten nagusien lasterketa. 14 urtetik beherakoei begira, ostera, 3 kilometroko lasterketa motza prestatu zuten.
Berriatuko Udalak antolatuta, eta Urepel taldeak lagunduta, Errege bideko krosa egingo zen bigarrenez, . Antolatzaileek iragarri dutenez, lastekertak bi berritasun izan zituen aurten. Alde batetik, bikotekako parte hartzea bultzatu zuten, eta hartara, sari berezia sortu dute antolatzaileek; helmugaratzen den lehen bikoteak saria jaso zuen.
Informazio gehiago hemen
Iazko argazkia
Informazio gehiago hemen
ERROAK LORAN JAIA BERRITXUN
Herritartasuna azal-azalean daramatela erakusteko jaia da Berriatuko Erroak Loran jaia. Berriatuarrak direla eta horrela sentitzen dutela adierazteko eguna. Baikorra guztiz. Belaunaldiz belaunaldi, sustraiak hazten eta hobeto errotzen doazela erakusteko ospakizuna. Eta aldi berean, loratzen doana. Eta, besteak beste, sentipen hori erakusteko sortu zuten Goikolau kultur elkarteko kideek jai kuttuna.

Herritarrak, iazko jaian, Mendibarren frontoian.
Zapatukoa, beraz, egun haundixe da berritxuarrontzat. Egun osoko jaia izango da, iaz egin modura.280 herritar inguru bildu ginen iaz.
Informazio gehiago hemen
Herritarrak, iazko jaian, Mendibarren frontoian.
Zapatukoa, beraz, egun haundixe da berritxuarrontzat. Egun osoko jaia izango da, iaz egin modura.280 herritar inguru bildu ginen iaz.
Informazio gehiago hemen
2015-11-05
GURE HERRIKO KULTUR EKINTZAK
Hemen dugu gure herrian azaroan egingo diren kultur ekintzen agenda. Ondo irakurri eta interesgarri iruditzen zaizkizuen ekintzetan parte hartu.
2015-06-11
LEGEALDIKO AZKEN UDALBATZA
Legealdiko azken udalbatza udal hauteskundeak pasatu arren, udaltalde berria sortu aurretik egin beharreko formalismo bat da.Ekainak 10, eguastena, arratsaldeko 20:30etan udaletxean izango da.Jon Arriola izango da urrengo alkatea.
Aztergaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak irakurri eta onartzea.
- Alkateak hartutako erabakien berri ematea.
- Galdera eskakizunak.
2015-06-05
IBON ETA AIMAR ALDAZABALEK UDAKO ZESTA PARTIDAK JOKATUKO DITUZTE IPARRALDEAN
Urtero legez Donibane Lohitzune eta Miarritzen udako zesta partidak programatu dituzte. Bertan Ibon eta Aimar Aldazabalek jokatuko dituzte zenbait partida. Gainera biek batera zenbait funtziotan parte hartuko dute.
UDABERRIKO EMANALDIA
Gaur (2015-06-05)Tarine musika eskolak emanaldi bat eskainiko dute.Berritxuko udaletxe aurrean izango da, baina euria egin ezkero frontoian izango da emanaldia. 20:30 izango da.
ANIMA ZAITESTE ETA JOAN IKUSTERA!!!
ANSOTEGIK URTEBETEZ BERRIZTU DU KONTRATUA
Jon Ansotegi “oso pozik” azaldu da klub txuri urdinarekin kontratua luzatu ostean. Onela esan du Ansotegik:“Hogei urterekin etorri nintzen etxe honetara, beti bikain tratatu naute, dena ematen saiatu naiz eta horrela jarraituko dut”. Atzelariakaitortu egin du Reala “dena da niretzat. Gizona egin naizen lekua eta bizi erdia pasa dudana. Harreman berezia dut dena eman didan klub honekin. Nik bueltatzen saiatzen naiz”. Ansotegik dagoeneko datorren denboraldian pentsatzen ari da. “Orain atseden hartzeko garaia da baina uztailaren 4an prest egon behar dugu hasteko. Badakigu hobeto egin dezakegula eta datorren denboraldia garrantzitsua izan behar da eta ondo hasi behar dugu”.
2015-05-28
BAJUA EDO BATERIA JOTZEN IKASI NAHI DUZU?
Datorren ostiralean Bajua eta Bateria ezagutu nahi badozuz, zure zain egongo dira musika eskolakoak Satorzulo gaztetxean.

HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK
BERRIATUA: BILDUK SEI ORDEZKARI LORTU DITU, ETA EAJK HIRU, HERRI PLATAFORMA BAKO DEIALDIAN.
338 botogaz, Ion Arriola buru duen hautagaitza nagusitu da .EAJk gora egin du: 89 bototik 214 edukitzera pasa da .Herri plataformaren bidetik lanean jarraitzeko asmoa dauka bilduk.
338 bozka lortu ditu Bilduk; eta, horrenbestez, sei zinegotzi; EAJk 214 boto eskuratu ditu, eta hiru zinegotzi edukiko ditu legealdi berrian.
2015-05-21
ZESTASK XXVII SAN GREGORIO TXAPELKETA
Arbek eta Zabalak irabazi dute Berriatuko 27. San Gregorio saria
Partida «oso gogorra» jokatu ostean, nagusi mailan Arbe eta Zabala markina-xemeindarrek irabazi dute Berriatuko Felix Aldazabal VII. memoriala.
Partida oso gorabeheratsua izan zen. Antxon eta Suso, esaterako, ia partida osoa aurretik ibili ziren, baina partida bukaeran markina-xemeindarrak jokoan sartu eta sei tanto elkarren jarrain lortu ostean, txapela eskuratzea lortu zuten.
Mendibarren frontoian batutakoek beste hiru partida interesgarriez gozatzeko aukera ere izan zuten. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Ibaik eta Mandiolak, «nahikoa erraz» hartu zituzten mendean Gaizka eta Ibarluzea I. Irabazleek hasieratik hamar bat tantoko abantaila lortu zuten, eta hari eutsi zioten azkenera arte.
Kadeteetan, ostera, lehia «oso estua» izan zen. Bi bikoteek maila ona erakutsi zuten kantxan, eta tanto bakarragatik lortu zuten txapela irabazleek. Ibarluzea IIak eta Manzisidorrek 30-29 irabazi zioten Mazari eta Segurolari.Azkenik, txikien mailan Olabarriak eta Danelek «erraz» irabazi zuten Lekuberen eta Gorkaren aurkako buruz buruzkoa. 30-20 irabazi zuten txikiek.
2015-05-14
IV PIANOAZ BLAI
Zapatuan, maiatzak 16, Bilboko "Juan Crisostomo de Arriaga" kontserbatorioan Pianoaz Blai jaialdia ospatuko da.Goizean zehar 3 txanda izango dira 10:00tan hasita eta bazkalordurako tartea hartuta, arratsaldean beste 3 txanda izango dira 16:00tan hasita.
Txanda bakoitza gutxigorabehera ordu1 bat eta 15 minutokoa izango da. Amaitu ondoren diplomak emango dira pianista guztiei.
Urte honetan inoiz baino pianista gehiago aurkeztuko dira, 144 hain zuzen ere.
Bertan izango dira Berriatuko 3 pianista: Ohiana Garcia, Neskutz Aldazabal eta Udane Bilbao
ANIMATU PIANISTA HAUEK IKUSTERA!!!
NIRE LEHENENGO EMANALDIA 2015
Aurten ere, urtero bezala, "Nire Lehenengo Emanaldia" ospatuko du gaur, Maiatzaren 14a osteguna, Tarine Udal Musika Eskolak, Mendibarren frontoian 19:30etan. Oraingo honetan, musika
eskolako gazteenak estrenatuko dira beraien instrumentuak jotzen.
GONBIDATUTA ZAUDETE EMANALDIRA!!!
GONBIDATUTA ZAUDETE!!!
eskolako gazteenak estrenatuko dira beraien instrumentuak jotzen.
GONBIDATUTA ZAUDETE EMANALDIRA!!!
GONBIDATUTA ZAUDETE!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







