LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-12-03

BERRITXUKO ERROAK LORAN JAIAK 300 HERRITAR BILDU DITU

Auzolana du oinarrian Berriatuko Erroak Loran jaiak. Eta zapatuan ageri-agerian geratu zen hori, beste behin ere.
Goizean goiz hasi zen jai usaina herri osora zabaltzen. Sukaldariak elkartu zirenean. Eguerdian, Aitor Antxustegik erronka egin zuen: Berriatuko hilerrira bizikletan 30 aldiz igo.Marka ezin hobea egin zuen: ordu bat, lau minutu eta 15 segundu, azaldu dute Goikolauko kideek.

Herritarrak, Erroak Loran jaiko bazkarian.
Herritarrak, Erroak Loran jaiko bazkarian.

Ostean Sarats dantza taldeak ikuskizuna eskaini zuen eta jarraian Antxustegiri oroigarria eman zioten, egindako lana eskertuz.
Eliz abesbatzak eman zion herri bazkariari hasiera, Berriatuko ereserkia abestuz.

Txirrindulari elkarteko kideak eta Ramon Plaza (erdian, koadroagaz), saria jaso ostean. Argazkia: Maite Bereikua
Txirrindulari elkarteko kideak eta Ramon Plaza (erdian, koadroagaz), saria jaso ostean. Argazkia: Maite Bereikua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario