LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-10-27

SAGARDOA EGITERA!!!

Berriatuko eskolako umeek, sagardoa pausoz pauso zelan egiten den ikasi genuen barikuan lenengo aldiz. Prosezu guztia ezagutu dugu lehen ezkutik;sagarra aukeratu, eta ostean jo egin genituen. Birrindutako sagar zatiak tolarera bota genituen gero eta handik lortutako muztioa, azkenik,irakitzen zegoen kupel batera bota genuen.

EGUN BERDEA

Bihar, Berriatuko eskolan, "EGUN BERDEA" ospatuko dugu.
Denok berdez jantzita etorriko gara eskolara. Goizez konpromisoak irakurri eta sinatuko ditugu.
Arratsaldez, normalean zaborrera botatzen ditugun materialekin jostailuak eta apaingarriak egingo ditugu.

2011-10-06

SAGAR BILKETA


2011ko irailaren 30ean, sagarrak biltzera joan ginen (1.mailatik 6. mailara). Berriatua Bizi taldeak proposatu zigun sagardoaren prozesuan parte hartzea.
Ostiralean joan ginen prozesuaren lehenengo pausoa egitera, eta bertan, zazpi talde egin genituen. Talde bakoitzak lau zuhaitz hartu zituen. Zaku bat, makila bat eta balda bat eman ziguten arboletatik bota eta gero lurretik batzeko,  zakua bete ahala beste bat hartzen genuen. Horrela laurak arte egon ginen eta talde bakoitzak gutxi gorabehera bi zaku bete genituen.