LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-04-30

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA!!!!

Azken aste hauetan 1. mailakoak janarien piramidea aztertu dute eta  zera ikasi dute:
janari talde batzuetatik gutxi jan behar dela eta besteetatik gehiago. 
Honekin lotuta, ekintza polit bat burutu dute, gelan hamaiketako bat prestatu eta jatea. 
Jatordu hau prestatzeko lehenbiziko lana mahai zapia jartzea izan da eta  gero  taldeetan banaturik, bakoitzak zeregin bat burutu du:  mazedonia, marrubiak yogurrarekin, frutadun pintxoak, naranja zukua, gailetake,a,
Beraien lana beste gela batera ere iritsi da. 2. mailakoak izan dituzte gonbidatu bezela.
IKUSI ONDORENGO BIDEOETAN ZEIN ONDO ANTOLATU DIREN!!!





BIHAR JAI DA!!!!

Bihar jai da. Maiatzak bat Langileen Nazioarteko Eguna delako, gure eskolan jai hartuko dugu.
II, internazionalak, 1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez.1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zutenBitxia bada ere, Estatu Batuetan ez dute eguna ospatzen. 1882an hasi eta irailaren lehendabiziko astelehenean Labor Day ospatzen dute, Knights of Labor izeneko erakundeak New Yorken manifestaldia egiten du hain zuzen ere.Grover Cleveland presidenteak iraileko jaieguna bultzatu zuen, bertan sozialismo garatu ez zedila.
Britainiar kulturako beste herrialdeek ere ez dute jaieguna ospatzen: Kanadak Labor Day, Zeelanda Berriak urriaren laugarren astelehena eta Australiak egun ezberdinak ditu estatuka.
1954an Pio XII.ak adierazi gabe babestu zuen eguna San Josef Langilearen jaieguna zela adieraziz.

2013-04-29

OLERKIAK

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleok olerki hauek egin ditugu. Bakoitzak olerki bat egin du, animalia edo objetu bat balitz zer egingo luken adieraziz.

2013-04-24

ATEZ ATEKO ZABOR BILKETA

Atez ateko zabor bilketa edo atez ateko bilketa (AAB) etxebizitzetakohondakinak biltzeko sistema bat da, bilketa etxebizitza etxebizitza eginez zabor organikoa, papera , plastikozkoa eta bestelako materialak gaika biltzen dituena, gero birzikletako  daitezen, errausketa eta zabortegien alternatiba gisa.
Kasu batzuetan, hondakinak eta zaborrak gaika biltzen zituzten edukiontzi handiak ordeztuz ezarri da, birziklapen portzentajeak handitze aldera. Era zenbaitetan aplika daitekeen sistema da, egun desberdinetan zabor eta hondakin mota desberdinak etxebizitzen parean utziz besterik gabe, kolore bereziko ontzietan jarriz edo erabiltzaileen identifikazioa duten zutoin eta gakoetan zintzilikatuz.
SISTEMA ABANTAILA:
  • Atez ateko bilketa sistema gaikako bilketa portzentaje handiagoa lortzen da, %65-%85 bitartekoa.
  • Bildutako gaiekin batera nahastutako gai desegokien portzentajea txikiagoa da eta ondorioz birziklapen kostua txikiagoa da.
  • Zabortegi eta erraustegien beharra murrizten da.
  • Kaleko zaborrontziak desagertzen dira.[8
SISTEMAREN DEZAANTAILAK:
  • Herritarren konfiantza, onarpen eta parte hartze handiagoa eskatzen dituen sistema da, bilketa sistema klasikoen aldean ohitura aldaketa handia baitakar.
  • Ordutegi itxi eta zurrun bati jarraitu behar zaio zaborrak uzteko.
  • Hondakinak etxean gorde behar dira zenbait egunetan zehar.
  • Bilketa kostua handiagoa da, aldea txikia bada ere.[8]
  • Ez da egokia, dakarren kostuagatik, biztanleria dentsitate txikiko eremuetan.[9]

BERRIATUKO JAIAK!!!

Urtero bezala Berriatuko jaiak heldu dira. Apirilaren 25tetik maiatzaren 12ra arte ospatuko ditugu. Hauek dira ekintza batzuk: Txupiazoa, kontzertuak, txaranga, paella txapelketa, mountain bike martxa...
Umeentzako jarduera hauek ditugu:

  • Apirilaren 25ean, nire lehen emanaldia 19:00
  • Maiatzaren 3an, txupinazoa 19.00 
  • Maiatzaren 9an, umeen jolasak 17:30 
  • Maiatzaren 12an, bideo jokoak, bideo gelan 17:00

Nekazal eta arrain kontserba azoka ere egongo da zapatu honetan, 10:00etatik 14:30 arte.
Hemen duzue jaietako egutegia:

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!


2013-04-18

HH3KO UMEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

Aurreko astean HH3ko umeak baserriko animaliak lantzen hasi ziren. Hainbat gauza ikasi dituzte eta denok ikusteko bideo txiki bat grabatu dute.
Haur bakoitzak animalia bat aukeratu ondoren, bere ezaugarriak ikasi ditu. Horrezgain baserrriko animaliekin horma irudi bat egiten ari dira. 
Oso gustura egon dira lan hau egiten!!!

MUTIKO BERRIA GURE ESKOLAN!!!!

Astelehenean mutiko berria etorri zen gure eskolara. Bere izena William Alessandro Vargas Flores da, baina William deitzen diote. Bere gurasoak urte bat daramate hemen bizitzen. Hura bere izekorekin bizi izan zen Perun eta gurasoena etorri da bizitzera, bere arrebarekin.

2013-04-17

IDAZTEKO TRESNAK BIRZIKLATZEN!!!



 Agenda 21etkin lotuta, gure eskolan idazteko tresnak biltzen hasi ginen, gero " Terracycle"" enpresara bidaltzeko.
Gutxienez 5 kiloko zama behar dugu bidali ahal izateko. Eta atzo lortu genuen kaxa bat bidaltzea.

Zer egiten du TerraCyclek?
TerraCycleren helburua balio ez duten boligrafoak, margoak... birziklatzea da. TerraCyclek nahi duena da birziklatzeko sistema nazionalak sortu.
Zer egiten dugu?zuek ekarritako boligrafo...batzen ditugu. Ondoren bost kilo baño gehiago dauden pixatzen dugu eta  kartoizko kaxan batean sartu.. Beraiek esan bezala, telefono batera deitu behar genuen garraiatzailea kaxaren bila etortzeko.
Bideo honetan duzue ekintza hori.
GOGORATU!!!!
BOLIGRAFO, ERROTULAGAILU E.A. BASURARA BOTA BEHARREAN EKARRI ESKOLARA.
ESKERRIK ASKO!!!!!


NIRE LEHEN EMANALDIA TARINEREN PARTETIK

Musika eskolako txikienek eta tresnak jotzen hasi direnek, apirilaren 25, osteguna, arratsaldeko 19:00 etan kontzertua emango dute frontoian.

IKUSGARRIA IZANGO DA!!!

HARAGI GORRIAREN ETA EDARI ENERGITIKOEN KALTEA

Karnitinaren eta arteriosklerosiaren arteko erlazio frogatu dute Cleveland klinikako ikertzaileak (Estatu Batuak). Nature medicine aldizkarian argitaratu duten artikuluaren arabera, hesteetan ditugun bakterioak karnitina metabolizatzen dutenean,trimetilamina-N-oxidoa sortzen dute (TMAO) eta jakina da metabolito horrek  arterosklerosia eragiten duela.
Informazio gehiago nahi baduzue sakatu hemen

OINARRIZKO INFORMATIKA IKASTAROAK

KZ Gunearen bidez oinarrizko informatika ikastaroak dohain egiteko aukera dago. Interesatuta bazaude eman izena orria beteaz eta udaletxean entregatu edo udala@berriatua.org helbidera bidali apirilaren 22rako. Izena emandako jendearen arabera antolatuko dira taldeak, egunak eta ordutegiak.

1. ETA 2. MAILAKOAK IGERILEKURA!!!

Urtero bezala, 1. eta 2. mailakoak igerilekura joaten dira ostegunero Markinako Polikiroldegira. Apirilak 11 hasi eta ekainaren 20 amaituko dute. Hamar saio edukiki dituzte.  11:00etatik 12:30arte egiten dute.  Eraman behar dituzten gauzak:
toalla, txankletak, dutxarako gela eta txanpua, gorroa, bañujantzia eta  betaurrekoak.  Denak oso pozik joaten dira.

2013-04-10

HH2ko umeak, udaberria lantzen ari dira eta horma irudi bat egin dute. Ikus dezakezuen bezela, urtaro honetako hainbat elementuz osatuta dago: marigorringoak, erleak, lorak, hostoak, txoriak e.a.
Lan izugarria eta ikusgarria egin dute benetan.



ZIENTZIA ETA KOMUNIKAZIOA

Datorren apirilak 18an burutuko da Bilboko Bizkaia Aretoan (UPV/EHUko Paraninfoan). Komunikazio Zientifikoko Mintegia. Jardunaldi hau kultura Zientifikoko Katedrak eta Biofisika Bizkaia Fundzioak antolatzen dute, eta oraingoan, "Salud ciencia y comunicaciòn" izenburua izango du.

Aurreko edizioetan haninbat gai jorratu ditugu, eta beti  nnahi izan dugu zientzialarien, dibultzaileen eta komunikazioaren profesionalen parte-hartzea. Entzuleria heterogeneo batera zuzendu nahi  dugu gure jarduera, eta ikertazaileak, irakasleak kazetariak, dibulgatzaileak eta zientzia eta komunikazio-ikasleak erakartzea da gure xedea; horretarako, zientzian gaurkotasuna duten gaiak aurkeztea eta zientzia-aurkikuntzak nola komunikatzen diren eta gizartean nola zabaltzen diren analizatea dira gure eskaintzearen osagaia nagusiak.