LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-04-24

ATEZ ATEKO ZABOR BILKETA

Atez ateko zabor bilketa edo atez ateko bilketa (AAB) etxebizitzetakohondakinak biltzeko sistema bat da, bilketa etxebizitza etxebizitza eginez zabor organikoa, papera , plastikozkoa eta bestelako materialak gaika biltzen dituena, gero birzikletako  daitezen, errausketa eta zabortegien alternatiba gisa.
Kasu batzuetan, hondakinak eta zaborrak gaika biltzen zituzten edukiontzi handiak ordeztuz ezarri da, birziklapen portzentajeak handitze aldera. Era zenbaitetan aplika daitekeen sistema da, egun desberdinetan zabor eta hondakin mota desberdinak etxebizitzen parean utziz besterik gabe, kolore bereziko ontzietan jarriz edo erabiltzaileen identifikazioa duten zutoin eta gakoetan zintzilikatuz.
SISTEMA ABANTAILA:
  • Atez ateko bilketa sistema gaikako bilketa portzentaje handiagoa lortzen da, %65-%85 bitartekoa.
  • Bildutako gaiekin batera nahastutako gai desegokien portzentajea txikiagoa da eta ondorioz birziklapen kostua txikiagoa da.
  • Zabortegi eta erraustegien beharra murrizten da.
  • Kaleko zaborrontziak desagertzen dira.[8
SISTEMAREN DEZAANTAILAK:
  • Herritarren konfiantza, onarpen eta parte hartze handiagoa eskatzen dituen sistema da, bilketa sistema klasikoen aldean ohitura aldaketa handia baitakar.
  • Ordutegi itxi eta zurrun bati jarraitu behar zaio zaborrak uzteko.
  • Hondakinak etxean gorde behar dira zenbait egunetan zehar.
  • Bilketa kostua handiagoa da, aldea txikia bada ere.[8]
  • Ez da egokia, dakarren kostuagatik, biztanleria dentsitate txikiko eremuetan.[9]

No hay comentarios:

Publicar un comentario