LOMCEri EZ

LOMCEri EZ
Mostrando entradas con la etiqueta GELETAKO BERRIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GELETAKO BERRIAK. Mostrar todas las entradas

2015-06-12

1 MAILAKOEN IBILALDIA

1.mailakoek ibilaldia egin zuten ostiralean, Urepel plazan hasi eta Berritxuko eskolan amaitu zuten. Ibilaldian, bizigabeak eta bizidunak ikusi zituzten eta horietako batzuk hauek dira: tximeletak, hauntza, astoak, behia, ahateak, inurriak... Gero lorak batu eta eskolara bueltatu ziren.





2015-06-05

HH-5 EKOAK EKAINAREN 9AN MARKINARA DOAZ

HH-5 ekoak Ekainarn 9an Markinako txurroetara doaz Amorotokoekin batera. Bertan pelutxeen trukateka egingo dute. Amorotokoekin, Pirulin emango diote eta Amorotokoak Drako bueltatu.
Ikasle guztiak irrikitan daude Drako ikusteko.

2015-05-29

LH-1 OLIMPIADAK

Lehengo astean LH-1ekoak olimpiadak egin zituzten, Txanelan Greziako gaia lantzen ari direla eta beraiek asmatu zuten olimpiadak.
Herri-kirolak antolatu zituzten: txingak, soka-tira, boloak eta txokor batzen jolasak. 
Amaitzeko domina bat lortu zuten.
Oso ondo pasatu zuten.



2015-05-21

HH3KOEN KARETAK

Aste honetan, HH3koak etxeko abereak lantzen ibili dira, hori dela eta,
animalien karetak egin dituzte, bakoitzak bere animali gogokoarena.


2015-05-08

LH-2KO IRTEERA

Martitzenean, LH-2 ko ikasleak, 2 irakasleekin Beheko kalera joan ziren.Txanelako gaian lantzeko, bizidunak eta bizigabeak ikustera.


Eskolatik, urepel plazara joan ziren, gero, urepel zaharra ikusi eta azkenik bolineneko errotera.
Hamaiketakoa, urepel plazan jan zuten. Hiru zapaburu aurkitu zituzten eta orain beren gelan daude.

Hamaiketan irten ziren eta 1:30h luze egin da gero 12:30tan itzuli ziren.


OSO-OSO ONDO PASATU ZUTEN!!!!!! 



2015-05-07

HH3 MUSIKAN

HH3koek musikan, instrumentuekin ibili dira. Tresna desberdinekin musikaren ezaugarri desberdinak esperimentatu dituzte.

Guzti hau, Iratxe, musikako andereñoarekin egin  dute

AMAREN EGUNA

Aitarentzako alkondara-postala egin genItuen.










Orain amaren txanda heldu da eta beste gauza dotore bat egiten ikasi dugu: “borlak “eta gainera bihotz formakoak. Ez da erraza izan baina oso gustura egin dugu . Ez dakigu oso dotore gelditu diren, baina guk behintzat, maitasunez egin dugu lana , gure ama maitearentzat .

Gainera borlak egiten gela guztia gorri-gorri utzi genuen.





2015-04-23

UDABERRIKO OSTADARRA

HH3ko gelakoek, udaberriko ostadarra margotu dute, udaberrian, euria
eta eguzkia egiten duenean ostadarra ateratzen delako.
Ikasle bakoitzak berea margotu du, Maite andereñoarekin.
 Kolore asko ditu eta oso ondo pasatu dute margotzen.


2014-12-15

AMETS-ATZEMAILAK

4.mailakoak, amets-atzemailak egin zituzten plastikan, bakoitzak bat.
Amets-atzemailak, amets gaiztoak harrapatzen ditu bere sarean, kanpora botatzeko eta
amets onak bertan geratzen dira betiko.
Lehenengo, pultzera bat hartuz, lanarekin forratu zuten, gero, barrualdean sare bat
egin tartean bolatxoak ipiniz, bukatzeko, koloretako lumekin apaindu zuten eta sintzilikatzeko
beste hari zati bat jarri zioten.


2014-11-27

1.MAILAKOEN DENBORAREN MAKINA

Orain dela bi aste, 1.mailakoak denboraren makina egin zuten, Maialen eta
Ferminekin denboran zehar bidaiatzeko. Lehenengo astean ezinean ibili ziren, makinarekin,
baina bigarrenean berriz, talde lana erabiliz bukatu zuten.
Bukatu ostean, gonbidapenak idatzi zituzten, beste geletakoei emateko eta
gonbidatzeko.
Gelaz-gela joan ziren, eta azkenean HH2, 3, 4, 5  eta LH2 eta 3koak
joan ziren ikustera.
Ikasle guztiei gustatu zitzaien, eta orain lehenengo bidaia egingo dute dinosaurioen
garaira.




2014-11-20

4.MAILAKOAK MUNDUKO MAPAN

4.mailakoak gaztelanian galdera batzuk egin dituzte munduko mapari begira. 3 talde egin
dituzte, bakoitzak galdera batzuk prestatzeko eta gero beste taldekoak erantzatuko.
Bakoitzak hiru galdera egin zituzten. Irabazleak Udane, Xabi eta Ekain izan ziren. Galdera
batzuk hauek ziren:
-¿Cuál es la capital de Bolibia?
-¿Cuál es la capital de Zambia?
-¿En qué país está el Rio Grande?
-¿Cuál es el capital de Rusia?

2014-11-13

5 ETA 6.MAILAK BERTSOTAN

Aurreko ostiralean 7a, 5 eta 6.mailakoen gelara zenbait bertsolari etorri ziren, baita ere,
aurreko ikasturteko irakaslea, Ander Elorrieta.
Bertso jolas batzuk egin zituzten denak batera, bertso batzuk botaz. Ikasleek,
gaiak eta oinak ematen zizkien eta beraiek bertso bat osatu behar zuten.

Jon, Naroa, Aixa eta Etxaunekin ederki pasatu zuten bertsotan!!!






































































































o













GUTUNAK BERRIDAZTEN

Orain dela asko, LH2koek gutunak bidali zizkien Eibarreko lagunei. Orain dela gutxi,
Eibarreko ikasleek gutunak idatzi zituzten gure eskolara eta orain Berritxuko lagunak
idatzi behar die.
Lan eta lan dabiltza eskola bietako ikasleak.


2014-10-30

5-6. MAILAKOAK ESPERIMENTUAK EGITEN

Eskolako nagusiak, Lurra eta bere bilakaera lantzen ibili direnez, Txanela liburuko esperimentuak
egin zituzten pasa den astean. Lau taldetan banatu ziren,  bakoitzak esperimentu desberdinen bidez, lurreko kanpo eta barne eragileen eragina ikusteko. 

Lehenengo taldeak, tolesturak egin zituzten, bigarrenak, haizearen esperimentua, hirugarrenak, 
lurpeko urak eta azkenak, sumendia.

Dena preparatzea kostatu zitzaien baina azkenean oso gustura geratu ziren lortutako emaitzekin.




LH3-KOEN ANTZERKIA

LH-3koak ingleseko klasean antzerki bat prestatu dute eta bideo bat grabatu ere bai
uraren zikloari buruz. Grabatu baino arinago prestatzen egon dira gero grabazioak
ongi irteteko. Beraiek oso pozik daude eta ingleseko andereñoa ere bai.


LH-2KOEN ARTELANA

LH-2koak artelan bat egin dute. Bakoitzak bere zuhaitz generologikoa egin du. Beraiek oso pozik geratu dira egindako lanarekin.
Andereñoa ere pozik agertu da bere ikasleek egindako lanekin.




2014-10-23

1.MAILAKOEN DANTZAK

Lehenengo mailakoak bi dantza grabatu dituzte. Dantzetako bat, MUGI MUGI da
eta bestea, POZIK NAGO.
Musikako andereñoaren, proposamena izan zen lan hau egitea.




HEMEN IKUSIKO DUZUE!!!




2. MAILAOAK DANTZAN

2.mailakoak dantza bat egin eta grabatu dute UDAZKENA du izena, musikako
orduan grabatu zuten. Bideoak pauso martxoasoak ditu eta udazkenari buruzko
pausoak dira. Gogo handiarekin dantzatu dute denak batera.




LH2KOEN GUTUN TRUKAKETA

LH2koek Eibarko J.A. Migel ikastolarekin gutunak trukatuko dituzte.
Gure eskolako, 2.mailakoak gutunak idatzi dituzte Eibarko lagunei zerbait idatzi nahian.
2.mailakoak gutunak bidaliko dizkie Eibarko ikastolakoei, gutunak iritsi
bezain pronto, Eibarkoak gure eskolara bidaliko dituzte gutunak.
Ikasleen proposamena izan zen lan hori egitea.



LH2KOEN ALTERNATIBAKO LANA

LH-2koak alternatiban lan bat daude egiten, berdinaren barruan desberdintasunak ere badaudela
konturatu ostean konparaketak egin dituzte.Beraiek onartzen ikasi dute, eskuko atzamar bakoitzak
bere funtzioa duela.