Urtero bezala, gaur ospatu dugu AGENDA 21 eko eguna.
Beste ekintza batzuez gain, hemen agertzen diren
bideoak ikusi ditugu.Oso interesgarriak iruditu
zaigunez, blogean txertatu ditugu nahi izanezkero etxean
ikus ditzazuen.
MURRIZTU
BERRERABILI
BERZIKLATU
Hiru ekintza hauek kontuan hartu behar ditugu,
hori da gure konpromezua.
2012-10-26
2012-10-24
DENOK BERDEZ JANTZITA ETORRI!
Egun Berdea ikasturteari hasiera emateko ospakizuna da, eta Agenda 21eko proposamenak gogoratzeko.
Egun horretako egitaraua eta oharrak:
- Denok berdez jantzita etorriko gara.
- 9:00 – 10:30 edo 10:45; funtzionamendu arrunta.
- 10:30 edo 10:45 – 11:00; konpromisoak gogoratu eta sinatu (eskolako sarreran, eskuineko horman dagoen kartela ikusi)
- 11:00 Denon argazkia atera jolastoki handian.
- 11:00 – 11:45; Jolasordua
- 11:45 -12:30; Bideoak ikusi:
REDUCIR,
REUTILIZAR Y RECICLAR
- 14:30 – 16:00:EGURALDI ONAREKIN: Ibilaldia: olioa biltzeko kontenedoreak non dauden ikusi eta gero, urepeleko iturri ondotik Cikautxorantz joan eta futbol zelaitik itzuli. (HH 4-5 eta LH)
EGURALDI
TXARRAREKIN: MURALAK EGIN
ANBULATEGI BERRIA BERRIATUAN
Berriatuan anbulategi bat egiten hasi dira. Eraikinarenaren barnealdea gutxi gora behera 2013an hasiko da egiten.
Anbulategia Berriatuko Erribera kalean egongo da. Osasun zentro hau 342.000 euro kostatuko zaie, herrikoei eta udaletxeari.
Anbulategiaaren barnealdea kolore ilunekoa izango da. Bi itxaron gela edukiko ditu.
Osakidetzari pediatria zerbitzu eskaera egingo zaio.

2012-10-18
3-4.mailakoak zientifiko hutsak dira!!!!
3-4.mailakoak ipar orratz bat egin zuten.
Beharrezko materialak hauek dira:
Lehenengo platera urarekin bete behar da.Gero orratza kortxoaren gainean ipini baina lehenego orratza imanarekin igurtzi.Azkenean froga egitera joan ziren patiora eta iparralderatz begira geratzen dira. Lurrean klarionarekin marraztu zuten hegoa, mendea, iparra eta ekialdea.
- Plater bat
- Orratza
- Kortxoa
- Iman bat.
2012-10-17
BERRIATUKO ELIZATEA KONPONTZEN
Berriatuko eliza konpontzen hasi dira. Dagoeneko beharginentzako aldamioak be jarri dituzte. Hiru hilabete ingururen buruan bukatuko dituzte bertako lanak. Teilatuak konponduko dituzte: eliza naguzikoa eta baita elizpekoa. Gainera, bertako fatxadak ere garbi-garbi utziko dituzte.
TU TU MARGOZTERA DOAZ HH2KOAK
HH2ko ikasleek andereño Maiterekin eta Lexurekin tutu trena margoztu dute. Horretarako ppt ikusi.
Margolari
PAREGABEAK dira!!!
2012KO HAUTESKUNDEAK
2012-10-11
HH3 ASTOA IKUSI NUEN KANTATZEN
Musikan 3urtekoak kanta bat egin dute. "Astoa ikusi nuen" du izena.
Artista hutsak dira!!!
Artista hutsak dira!!!
2012-10-10
BILBOKO ERAIKIN BAT JENDEZ UZTU DUTE, SUTE BATEN ONDORIOZ
Bilboko hamabost solairuko eraikin batean sute bat izan da gaur goizean, eta suhiltzaileek jendea etxetik atera behar izan dute badaezpada, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Osasun zerbitzuek lagun bat zaindu dute. 09:40an piztu da sua, bederatzigarren solairuko etxebizitza batean. Larrakoetxe kaleko eraikin bat da. 10:45erako sua kontrolatua zuten.
GIZONEZKO BAT HIL DA ALEGIAN TRENAK HARRAPATUTA
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjXqtG0hI4kyfYbQ4NhNWYb6eanghukkuG_DetfELKlPDdbNU26qiV_jtq9oNqiVbytHu0fWVrV2EkWdGO4wWaqOxdc7ji6Q0EI3EW5zQh9KAfd_UpO240ROb-syf7UdPetyegT_mbJyQI/s200/TRENA.jpg)
2012-10-05
LH 3-4KOAK UDALETXEAN IBAIALDE ERAKUSKETAN
Atzo gu, LH 3-4ko ikasleok, udaletxera joan ginen IBAIALDE erakusketa ikustera: ibaiei eta urari buruzkoa. Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa. Oso interesgarria izan zen.
Adibidez, Kenyan ura Coca-Cola baino garestiagoa da. Egunean zehar guk pentsatutako baino ur gehiago gastatzen dugu. Urak erabilera asko ditu, sendatzeko ere bai. Ibaiak enborrak garraiatzeko erabiltzen dituzte. Elikagai desberdinak lortzeko zenbat ur erabiltzen den. Europako mendebaldean munduan kontsumitzen den %46a gastatzen da. Ibaietan eta inguruetan bizi diren animalia eta landareak zeintzuk diren. Olioak eta pilek zenbat ur kutsatzen duten. Espezie inbaditzaileek bertoko animalia eta landareei lekua kentzen die.
Oso ondo pasatu genuen.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)