LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-12-04

AZTERKOSTARA JOAN GINEN

Abenduaren 2an, azterkosta proiektua egin genuen eta horretarako hiru taldetan banatu ginen. Andereno batekin zazpi hondartzetara joan ginen eta beste bi talde saturraranen geratu ziren .
Uraren analisiak nahiko ondo atera ziren eta oso pozik gaude jasotako emaitzekin.


Oso ondo pasatu genuen goiza!!

HH3KOAK HORMAIRUDIA

HH 3koak  euskararen egunean  ormairudi bat egin  zuten: Hemen duzue
EUSKARA EGUNEAN HH3 gelakoen artelana. Oso ondo pasatu zuten egiten eta artistak dira!Picassoren antzekoak dira gure ikasleak!

HERRIKO ZERBITZUAK

Azken egun hauetan, LH3-4koak herriko zerbitzuak aztertzen egon dira eta bideo bat egin dute .Bideoa egiten oso ondo pasatu zuten. Bideo hau zuek ikusteko da!!

HH5EKOAK HILABETEAK ETA URTAROAK IKASTEN

HH5ekoak hilabeteak eta urtaroak  ikasi dituzte.
Horri buruz kanta bat ikasi dute eta oso ondo pasatu dute.
Esan digute hurrengoan ere asko ikasteko gogoarekin daudela.


                                                                            AUPA HH5

ITSAS MUSEORA!!!

Abenduaren 11a, eguaztena,  LH 3,4,5 eta 6. mailakoak itsas museora doaz eta egun guztia pasatuko dute Bilbon.
Museo Euskalduna  ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. " Sociedad Euskalduna de Construcciò y Reparacion de Buques" sozietatea 1900. urtean sortu zen. Horrek, Euskal Herrian itsasontzigintza zibil modernoaren hasera ekarri zuen. Urteetan gailurrean egon ondoren, Euskaldunak itxi egingo zela iragarri zuen 1984. urtean.
Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta heztea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.
Informazio gehiago nahi baduzue klikatu hemen.

EUSKARAEN NAZIO ARTEKO EGUNA

Atzo abenduak 3a, euskararen eguna izan zen. Guk gure eskolan ospatu genuen:
1.mailakoek Txulalai dantzatu zuten, 2.mailakoek San Petrike, 3. eta 4.mailakoek Euskal Herrian Euskaraz abestu zuten, 5. eta 6.mailakoek bertso batzuk bota zituzten eta gero denok batera Behin Betiko abestu genuen. Denok batera dantzan egin ondoren argazki bat atera genuen ikasle eta irakasle guztiok.

WEBGUNE BERRITUA DU BERRIATUKO UDALAK

Lehen moduan, www.berriatua.org izango da webgunearen helbidea. Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuagaz atera duBerriatuako Udalak webgune berria.
Webgunea ataletan banatuta dago, eta nabarmentzekoak dira Udalari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa eta udalerriko baliabide turistikoak. “Helburua herriko berriak ematea da: udal zerbitzuak, kultura, ekitaldiak… Berriatuari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea”, esan du Berriatuako udalak.

Lehen ez bezala, orain, webgunearen bidez udaletxeagaz izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei. “Berriatuako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz”, esan dute udaletik.