2015-04-29
2015-04-23
JAI GIROAN EGINGO DITUZTE JOSTE EGUNAK LEA-ARTIBAIN ETA MUTRIKUN
Ekainaren 21ean egingo den hautetsontzi erraldoia osatzeko oihalak josten haziko dira herriz herri, ekainaren 21ean Euzkal Herriko hiruburetan egingo den ekintza masiboa prestatzen hasita daude jada Lea-Artibain eta Mutrikun. Horren gustiaren harira, joste egunak egingo ditzuzte bertoko hainbat herritan; denak ere jai giroan.
Gure Esku dago dinamikako kideeek ekitaldi ugari iragarri dituzte astebururako: Oihalak elkarrekin josteaz gain, horiek mezuez bete eta margotzeko ordua izango da. Zapatuan apirilak 25, Lekeition, Markina-Xemein eta Mutrikun eta domekan apirilak 26, Etxebarrian, ispasterren eta Mendexan horretarako aukera aproposamena izango dute herritarrek.
Nahi baduzue informazio gehiago hemon klik hemen.

UDAL HAUTESKUNDEETARAKO ZERRENDAK
Maiatzak 24ko hauteskundeetarako Berriatuko udalera hautagaitza aurkeztu duten zerrendak onako hauek dira:
BADATOZ SAN GREGORIXUK
Urtero bezala San Gregorio jaiak badatoz Berritxura. Maitzaren 2tik 17ra.
Hemen daukazue San Gregoriotako programa:
AUPA SAN GREGORIOOO!!!!
Hemen daukazue San Gregoriotako programa:
AUPA SAN GREGORIOOO!!!!
LARUNBATEAN IZANGO DA ZIENTZIA AZOKA, BILBON
Asteartean aurkeztu zuten 2015eko Zientzia Azoka, Bilboko udaletxean. Elhuyar Zientziak gidatutako ekimena da Zientzia Azoka, eta, iragarri dutenez, Bilboko Plaza Barrian izango da aurten ere, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8etara.
Denbora tarte horretan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu teknologikoak eta ikerketa aurkeztuko dute jendaurrean.
Denbora tarte horretan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu teknologikoak eta ikerketa aurkeztuko dute jendaurrean.
EFREN VAZQUEZ BIGARREN IZAN DA ARGENTINAKO SARI NAGUSIAN
Bizkaitarra podiumera igo da Danny Kent irabazlearekin eta Isaac Viñales hirugarren sailkatuarekin batera. Efren Vazquez bigarren amaitu du Argentinako Sari Nagusia. Lasterketa Temas de Rio Hondo zirkuituan izan da, eta Danny Kent britainiarrak irabazi du.
- Azken itzulietan, Kent jaun eta jabe izan da lasterketaren buruan, eta bigarren eta hirugarren posturako lehiak eman dio emozioa probari.
ARDENETAKO HIRUKOTEA
Alejandro Valberde (Movistar) izan da, bigarrenez jarraian eta hirugarrenez bere ibilbidean, Fleche Wallone lasterketako irabazlea, Ardenetako Hirukotearen bigarren proba. Murtziako txirrindularia oso nagusi izan da Huyko harresiaren azken igoeran.
Lasterketa erorikoz beteta egon da. Faboritoetako bat, Phillipe Gilbert(BMC), helmugatik 48 kilometrora erori da, eta ezin izan du jarraitu. Beste txirrindulari batzuk ere lasterketa utzi behar izan dute, esaterako, Jelle Vanendertek (Lotto-Soudal), Kevin Rezak (FDJ) eta Wouter Poelsek (Sky).
Ihesaldiko onenak Thomas De Gent (Lotto-Soudal) eta Jerome Baugnies (Wanty-Gobert) izan dira, baina tropelak 25 kilometroren faltan harrapatu ditu. Huyko bigarren igoeran, Giovani Visconti (Movistar) atera da, eta Luis Leon Sanchez (Astana) eraman du berarekin.
Cheraveko igoera zen tarteko azken zailtasuna, helmugatik 5 kilometrora. Tim Wellens (Lotto-Souldal) lehenengoa izan da goian, bakarrik, eta Giampaolo Caruso (Katiuxa) atzean utzi eta gero, Huyko magaletara ere bakarrik heldu da.
Ettix, Movistar eta Katiuxaren lanak emaitza ona izan du, eta tropelak batuta hasi du harresia. Valverdek ez du arazorik izan: igoera osoa kontrolpean izan du, momentu egokia aukeratu du eta, batez ere, fisikorik onena izan du lehenengoa izateko eta bere hirugarren Fleche Wallone irabazteko.
EH BILDUREN AURKEZPENA
UDABERRIKO OSTADARRA
HH3ko gelakoek, udaberriko ostadarra margotu dute, udaberrian, euria
eta eguzkia egiten duenean ostadarra ateratzen delako.
Ikasle bakoitzak berea margotu du, Maite andereñoarekin.
Kolore asko ditu eta oso ondo pasatu dute margotzen.
eta eguzkia egiten duenean ostadarra ateratzen delako.
Ikasle bakoitzak berea margotu du, Maite andereñoarekin.
Kolore asko ditu eta oso ondo pasatu dute margotzen.
2015-04-17
GURASOENTZAKO FORMAZIOA
Kaixo familia:
Hemen duzue, udaletxetik jaso dugun informazioa.
Ahal izanez gero, guztiz aberasgarria izan daitekeen formakuntza gurasoentzat.
ANDER TXAKARTEGI TITAN DESERTI BURUZ OIZMENDIN
Ander Txakartegi eta beste bost lagunek Titan Desert lehiaketan parte hartuko dute.
Esaten dutenez, munduko lehiaketarik gogorrenetarikoa da, 600km-ko lasterketa da eta sei egunetan egiten da.
Basamortura eskuzabal proiektuak laguntza ematera doaz, botikak gehienbat.
TITAN DESERT BASAMORTURA ESKUZABAL from Oizmendi telebista on Vimeo.
AUPA MUTILAK!!!

2015-04-16
SORTZETIKO BIHOTZ-GAIXOTASUNA
Haurrek sortzetiko bihotz-gaixotasuna izateko arriskua handitu egiten da amaren adinarekin batera. Orain, saguetan egindako ikerketa batean ikusi dute horren oinarria amarengan dagoela, baina ez obuluan. Eta amak ariketa fisikoa egiteak arrisku hori txikitzea eragiten duela ere ikusi dute. Naturen argitaratu dute lana.
Sortzetiko bihotz-gaixotasuna da haurretan erikortasun eta hilkortasun gehien eragiten duen gaixotasunetako bat. Gaitz horren prebentziorako arreta non jarri iradokitzen du Washington Unibertsitateko ikertzaile batzuek egin duten ikerketa honek. Izan ere, ez zen ezagutzen gaixotasun hori izateko arriskua amaren adinari lotuta egotearen arrazoia obuluan zegoen edo amarengan. Hori ikertzeko, sagu gazteei sagu zaharren obarioak eta, alderantziz, zaharrei gazteen obarioak, transplantatu zizkieten. Eta ikusi dute lehenengo kasuan (sagu gaztea + obario zaharra) ez dela ondorengoek gaixotasuna izateko arriskua handitzen, eta bai bigarrenean (sagu zaharra + obario gaztea). Alegia, amaren beraren adina dela umeek gaixotasuna izateko arriskua handitzen duena, eta ez duela loturarik obarioaren edo obuluaren adinarekin.
Askotan adinarekin lotuta egoten diren obesitateak eta hipergluzemiak eraginik ote duten ere aztertu dute, saguei gantz askoko dieta emanez; baina ez dute loturarik aurkitu. Baina arriskua txikitzeko modu bat badagoela ikusi dute: amak ariketa fisikoa egitea. Gaztetatik ariketa fisikoa egiten duten saguekin, eta heldutan hasi direnekin egin dute proba, eta ikusi dute bi kasutan arriskua nabarmen txikitzen dela; eta gaztetatik edo heldutan egitearen artean ez dute alderik aurkitu.
HAMAIKETAKO OSASUNTSUA
1.mailakoek "HAMAIKETA OSASUNTSUA" egin zuten oporrak baino egun bat lehenago.
Zerrenda bat egin zuten bakoitzak zer ekarri jakiteko.
Ikasi zuten janariak piramide batean zailkatzen direla eta janari osasuntsuak ekarri zituzten, adibidez:
DENA GOXO-GOXOA ZEGOEN!!!!
Zerrenda bat egin zuten bakoitzak zer ekarri jakiteko.
Ikasi zuten janariak piramide batean zailkatzen direla eta janari osasuntsuak ekarri zituzten, adibidez:
Naranjak
Intxaurrak
Mandarinak
Jamoia
Mortadela...
Denak zatitu eta mazedonia bat egin zuten, bokadilo batzuk ere egin zituzten eta fruitu lehorrak ere jan zituzte. Den-dena mahaietan jarri eta 2. mailakoak gonbidatu zituzten denen artean dastatu ahal izateko.DENA GOXO-GOXOA ZEGOEN!!!!
DONOSTIAKO CRISTINAENEA PARKERA BISITA
Bihar,ostiralak 17, HH4, HH5, LH1 eta 2. mailakoak Donostiako Cristinaenea Parkera doaz. Bertan "Hondakinak" gaiarekin lotuta tailer bat egingo dute eta baita kanpoko beste ekintza bat ere bai.
Eskolan bazkaltzen duten ikasleek motxila bat ekarri behar dute bokadiloak eta edaria sartzeko. Etxean bazkaltzen dutenek bakoitzak bere janaria eta edaria.
Hurrengo hauek ere ekarri behar dira:
* HHkoek aldatzeko arropa badaezpadan.
*LHkoek bakoitzak tetrabrik hutsa, garbituta eta tapoiarekin, eskulan bat egiteko.

1MATERIA ILUNAREN BANAKETA-MAPA BAT ARGITARATU DUTE
Unibertsoan materia iluna non dagoen pilatuta eta non dagoen zehazten duen mapa bat eman berri du ezagutzera Energia Ilunaren Neurketa proiektuak (Dark Energy Survey). Banaketa-mapa osatzeko, kamera digital superzehatz bat (570 megapixelekoa) baliatu dute ikertzaileek. Izan ere, materia iluna ikusezina bada ere zuzenean, astronomoak gai dira hari antzemateko, haren grabitateak urruneko galaxien argia desbideratzen baitu; "Lente Grabitatorio" deritzo fenomeno horri. “Bi milioi galaxien irudietan distortsio ñimiñoak neurtu ditugu mapa hau sortzeko”, esan du ikerketaren arduradun Vimu Vikram ikertzaileak.
PALSSON LABORAL KUTXAN ARITUKO DA ASTEBETEZ
Haukur Palsson, hegaleko islandiarrak astebeteko kontratua sinatu du Laboral Kutxa Baskoniarekin. Proban egongo da jokalaria Gasteizen, eta ondoren erabakiko du klubak kontratua luzatu edo ez.
22 urte dauzka Palssonek, 1,97 metro luze da, eta Manresan jokatu zuen 2011tik 2013ra. LF Basket Suediako taldetik iritsi da.
22 urte dauzka Palssonek, 1,97 metro luze da, eta Manresan jokatu zuen 2011tik 2013ra. LF Basket Suediako taldetik iritsi da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)