2013-09-25
TERRACYCLE
Aurtengo urtean ere Terracycle proiektuarekin segitzen dugu. Pasa den ikasturtean beteta utzi genuen .
Terracycleren helburua, balio ez duten idazteko tresnak birziklatzea da. Beraiek birziklatzeko sistema nazionalak sortu nahi dut. Datorren astean bialduko dugu kutxa hori eta beste kutxa bat martxan dago. Boligrafo edo margoren bat baduzue etxean gastatuta mesedez ekarri eskolara. Boligrafoekin eta margoekin eskolarako motxila estutxeak... egiten dituzte.

º
SATURNOKO EKAITZ BORTITZA
2010eko ekaitz erraldoiaren dinamika azaltzen duen lan bat argitaratu du EHUko Planeta Zientzien Taldeak Nature Geoscience aldizkarian
2013/06/24 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkariaSaturnoko 2010eko Orban Zuri Handia izeneko ekaitz erraldoiak milaka milioi kilometroko hedadura hartzeaz gain, espero baino haize bortitzagoak sortu zituen. Hain zuzen ere, ekaitzaren dinamika azaltzen duen lan bat argitaratu du EHUko Planeta Zientzien Taldeak Nature Geoscience aldizkarian.
Gutxi gorabehera Saturnoko urte bakoitzean behin —Lurreko 30 urte— ekaitz erraldoi bat sortzen da. Planetaren atmosferan izaten duten itxura dela eta, orban zuri handi deritze. Azkena 2010eko Orban Zuri Handia izan zen, eta Cassini espazio-ontziak bereizmen handiko irudiak lortu ahal izan zituen. Ekaitzaren abiapuntua hodei zuri txiki bat izan zen, Ipar hemisferioko erdialdeko latitudeetan distiratsua zen hodei bat; azkar handituz joan zen, eta aktibo egon zen zazpi hilabete baino gehiagoan. Denbora horretan, hodei zurien nahaspila bat sortu zen, eta hedatu egin ziren harik eta milaka milioi kilometro karratu hartzen zituen hodei-eraztun zurrunbilotsu bat eratu arte. Planeta Zientzien Taldeak duela bi urte aurkeztu zuen ekaitzaren lehen azterketa, eta orain, lan berri honetan, ekaitzaren 'burua' edo 'fokua' xehetasunez aztertu dute.
Cassini zundak hartutako irudiak aztertuz ekaitzaren 'buruko' haizeak neurtu dituzte. Eskualde hartan, ekaitzak eta inguruko atmosferak elkarri eragiten diote, eta haize jarraitu oso bortitzak eratzen dira, orduko 500 km-ko abiadurakoak. "Ez genuen espero halako zirkulazio bortitzik ekaitza garatzen den eskualdean; ekaitzaren eta planetaren atmosferaren arteko interakzio bereziki bortitzaren sintoma da hori", azaldu du ikerketa zuzendu duen Enrique Garcíak (Fundació Observatori Esteve Duran – Institut de Ciències de l’Espai, CSIC).
handiak askatu; energia-injekzio
horrek eta Saturnoko haize nagusiek elkarri eragin zioten, eta
500 km/h-ko abiadurako haizetea sortu zen. Halaber, azterketak
erakutsi du ekaitzaren jardue izugarria izan arren ez zela gai izan
etengabe jotzen duten planetako haize nagusien erregimenarena
2013-09-18
IKASLE BERRIAK
HH 2. koek egokitzapena amaitu dute.Gaur jantokian hasten dira . Ikasturte berria poz-pozik hasi dute . Txapeldun koadrilla bat dauka guk !!!
Ea horrela jarraitzen duten
Ea horrela jarraitzen duten
MARTERA BIDAIA
Gaur egun Martera bidaiatzeko zortzi-bederatzi bat hilabete behar
dira eta, astronautentzako zortzi hilabeterako elikagaiak, ura,
airea... garraiatzea ezinbestekoa denez, ontziak oso astunak bilakatzen
dira. Horrez gain, ontziari erradiazio kosmikoetatik babestuko duen
ezkutua ipini behar zaio, bidaiarien bizia bermatu nahi bada. Hortaz,
nekez plantea daiteke egun Martera bidaia bat. Bidaia-denbora murriztea
lortuko balitz...
Israelgo Ben Gurion Unibertsitateko ikertzaileek Martera bidaiak drastikoki murriztuko lituzkeen erregaia aurkitu dutela adierazi dute: amerizio-242m. Ikertzaileen ustez, fisio nuklear jarraitua mantentzeko gai da, mikroia baino meheagoa den geruza metaliko gisa jokatuz. Horrela fisioaren produktuek abiada bizian ihes egin dezakete, ontzia propultsatuz. Amerizioak erreaktore arinak eskatzen ditu eta masa txikia nahikoa da propultsioa eragiteko. Oso urria eta garestia da, ordea. Ikusiko da berri honek zer ematen duen.

SENEGALDAR EGUNA
Datorren domekan, irailaren 22an senegaldar eguna izango da.
Hemen duzue egitaraua:
Hemen duzue egitaraua:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)