LOMCEri EZ

LOMCEri EZ
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK. Mostrar todas las entradas

2015-06-11

PLAY-OFF LIGA ENDESA

Real Madrilek finalerdietako hirugarren partida irabazi du,Valentzia Basket mendean hartuta, azken unean Sergio Llull jokalariak saskiratutako hirukoari esker. Ordura arte, berdinketa izan zen nagusi.
Emozio handiko partida jokatu zuten atzokoan ere bi taldeek, eta, hasiera batean, Valentzia Basketek lortu zuen garaipena, Luke Harangodyk egindako saskiratze bati esker. Hala ere, ospakizunak gutxi iraun zuen, epaileek jaurtiketaren irudi grabatuak ikusi eta baliogabetu egin baitzuten.
Felipe Reyesek bizitasun osoz hasi zuen partida, eta berak ezarri zuen partidaren erritmoa. Hori horrela, sei minutuanhamabi puntu egin zituen Reyesek, eta Real Madrilen aldea handitu zuen (10-20, 6. minutuan).
Hirugarren laurdenari dagokionez, Valentziak bi hiruko saskiratu zituen, eta madrildarrek Sergio Rodriguez eta Rudyren eskutik erantzun zuten. 36. minutuan, baina, 81-80ko emaitza erakusten zuen markagailuak.
Azken jabetzan, Harandogyk saskiratzea lortu zuen eta valentziarrei eman zien garaipena, baina ospakizunak gutxi iraun zuen epaileek “instant replay” (errepikapena) kontsultatzea erabaki eta, jaurtiketa denboraz kanpo egin zuela ikusita, baliogabetu egin baitzuten.
Horrela, luzapena iritsi zen. Bertan, Harandogyk joko izugarria erakutsi zuen, eta Valentzia lehiakor aritu zen, baina Llullek azken segundoan sartutako hirukoak Real Madrili eman ziongaraipena.
Fitxa teknikoa:
100 - Valentzia Basket (18+22+30+18+12): Van Rossom (14), Rafa Martinez (4), Sato (9), Harangody (21), Lishchuk (4) -bostekoa-; Nedovic (5), Lucic (8), Dubljevic (13), Vives (17) eta Aguilar (5).
103 - Real Madril (26+13+25+24+15): Llull (12), KC Rivers (5), Rudy Fernández (20), Reyes (21), Ayón (13) -bostekoa-; Nocioni (7), Maciulis (2), Sergio Rodríguez (7), Carroll (5), Slaughter (9) eta Mejri (2).

EMAKUMEEN BIRA 2015

Proba asteazken honetan hasiko da Iurretan, 1,9 kilometrotako aitzinetapa, 399 kilometroko lau etapa eta sei portu puntuagarrirekin.

Emakumeen Biraren 28. edizioak asteazken honetan, ekainaren 10, izango du hasiera Iurretan egingo den aitzinetaparekin. Probak ekainaren 14era arte iraungo du, eta artean, emozioz betetako lau etapa eta sei portu puntuagarri biziko ditugu. Nazioarteko korrikalaririk onenak bilduko baitira bertan.
Gontzegarai, Milloi eta Lekoitzetik igarotzen den azken jardunaldiak erabakigarria dirudi, eta ziur ezustekoak ez direla faltako.

Munduan zona handienetarikoa duen lasterketa honen 28 edizioei begira, parte-hartzaileren bat azpimarratu beharko bagenu, Joane Somarriba aipatzea ezinbestekoa dugu, hiru aldiz atera baita garaile (1991, 2000, 2004).
Emakumeen Birako aurreko egun hauetan, Durango-Durango Klasikoak hartu du protagonismoa. Bertan, Emma Johansson suediarrak (Orica-AIS), munduko hirugarrenik onenak, eraman du txapela.

2015-06-05

EIBAR LEHEN MAILAKO TALDE OFIZIALA DA

Ligako epaileak Elx taldea Bigarren Mailara jaistea erabaki du "klubak Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin dituen zorren eraginez". Ondorioz, Eibar Lehen Mailara itzuliko da.
Bigarren Mailara jaisteaz gain, epaileak 180.000 euroko isuna jarri dio Alakanteko taldeari, "arau-hauste oso larriak" egiteagatik.
"Gizarte Diziplinako epaileak Elx taldeari maila galtzeko zigorra jartzea erabaki du, aurreko denboraldiko jokabide bera izateagatik; izan ere, aurreko denboraldian eta denboraldi honetan zigorra jaso du, arau-hauste oso larriak egiteagatik, Kirol Legean eta Ligaren Gizarte Estatutuen arabera. Halaber, eta zigor osagarri gisa, 180.303,63 euroko isuna jarri dio", Ligak komunikatu baten bidez zabaldu duenez.
Horrela, Elxek jaso ahal zuen albisterik txarrena jaso du, Ligak 28/2014-15 espedientea ireki ondoren, taldeak Osasunarekin zorrak izaten jarraitzen zuelako.
Gainera, epaileak argi utzi duenez, Alakanteko taldeak "Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin zor likidoa izaten jarraitzen du, epez kanpo eta eskatzeko moduan", eta "Zerga Administrazioak berak esan duen moduan, zor hori ez dago ez ordainduta, ez atzeratuta, ez bermatuta".

2015-05-28

ZEGAMA AIZKORRI,ZUZENEAN IGANDE HONETAN

Igande honetan Zegama Aizkorri mendi lasterketako laugarren edizio jokatuko da. Probak Europako lasterkari onenak izendatuko ditu eta, gainera, Munduko Koparako puntuagarri izango da.
Zegama Aizkorri 42,195 kilometroko ibilbidea izango du eta parte-hartzaileek pilatutako 2.736 metroko malda positiboa gainditu beharko dute.Aitxuri (1151 metro) mendia izango da gailurrik altuena.

BURUZ BURUKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK

Larunbatean eta igandean jokatuko dira buruz buruko txapelketako finalerdiak Oguetan eta Labriten. 
Olaizola II.a, artxiboko. Argazkia: EITBAimar Olaizolak eta Irujok jokatuko dute norgeiagoka hau Oguetan eta beste norgeiagokako protagonistak Bengoetxea VI eta Urrutikoetxea izango dira. Bigarren partidu hau Labriten jokatuko da.

2015-05-21

LABORAL KUTXAK PLAYOFETARAKO TXARTELA ZIURTATU DU

Laboral Kutxa-Real Madril. Argazkia: EFELaboral Kutxa titulurako playoffetarako sailkatu da fase erregularreko azkenaurreko jardunaldian Pablo Lasoren Real Madrili irabazita (94-81).
Pablo Lasoren taldeak erraz mugitu du baloia hasierako zortzi minutuetan, baina San Emeteriok bizkar gainean hartu du taldea eta lehen laurdena 26-19 amaitu da. Hirukoei esker suspertu da Baskonia.
Markagailuko aldea handitu du Laboral Kutxak bigarren laurdenean eta neurketako bigarren zatiari hamalau puntuko aldearekin egin dio aurre (49-35). Navarroren gizonak sendotasunez eta intentsitatez aritu dira atzean.
Zuriek markagailuan hurbiltzeko xedez egin dute lan hirugarren laurdenean (71-61). Azken laurdenaren hasieran seira jarri da Real Madril (73-67), baina Baskoniak ez du playoffetarako txartela lortzeko aukera galdu nahi izan eta hala erakutsi du.
Fernando San Emeterio eta Rudy Fernandez izan dira partidako jokalari onenak (26 puntu eta 27ko balorazioa).

2015-05-14

BERGARAKO PILOTA JAIALDIA

Resultado de imagen de xala eta rezusta
Gaurko pilota emankizuna Bergaratik egingo du Euskal Telebistak, 22:00etan hasita. Bertan, Buruz Buruko Txapelketako hiru partida jokatuko dira: lehen mailako Xala-Rezusta eta promozioko Tolosa-Irribarria eta Merino I-Jaka

ITALIAKO GIROA 2015

Alberto Contador, lider berria. Argazkia: EFEJan Polanc (Lampre-Merida) esloveniarrak irabazi du Giroko bosgarren etapa (152 kilometro, La Spezia eta Abetone gaina artean) eta Alberto Contador (Tinkoff) da lasterketako lider berria.
Garaipen handia eskuratu du esloveniarrak Chavanelen eta Aruren aurretik. Contador laugarren sailkatu da eta lidergoa erdietsi du.
Axel Domont (Ag2r La Mondiale), Serghei Tvetcov (Androni Sidermec ), Silvan Dillier (BMC), Sylvain Chavanel (IAM) eta Jan Polanc (Lampre Merida) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia eta indartsuenak Polanc eta Chavanel izan dira. Azkenean, 23 urteko esloveniar gaztea nagusitu da. Chavanel bigarren helmugaratu da eta Aru hirugarren. Mikel Landa seigarren izan da eta sailkapen nagusian zortzigarren postuan kokatuta dago.
Tropelan Fabio Aruren Astana eta Alberto Contadorren Tinkoff aritu dira lehian. Pintokoak liderraren elastikoa kendu dio Simon Clarkeri (Orica-GreenEdge).
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da Montecatini Terme eta Castiglione Della Pescaia artean (183 kilometro). Jardunaldia esprinterrentzako aproposa izango da.

2015-05-07

ITALIAKO GIROA

Mikel Nieve. EFE
Larunbatean hasiko da Italiako Giroaren beste edizio bat. San Lorenzo eta Mare San Remo artean taldekako erlojupekoa jokatuko da eta bertan bost euskal txirrindulari izango dira, parte-hartzaileen behin betiko zerrendak kontrakoa esaten ez badu.
Movistar Team taldean hiru izango dira, Beñat Intxausti, Jon Izagirre eta Igor Anton, azken honek Asturiaseko Itzulia irabazi eta gero lortu du txartela.
Beste biak Mikel Nieve (SKY ) eta Mikel Landa (Astana)  izan dira.
                                                                                                                                                                 

2015-04-23

EFREN VAZQUEZ BIGARREN IZAN DA ARGENTINAKO SARI NAGUSIAN

  • Bizkaitarra podiumera igo da Danny Kent irabazlearekin eta Isaac Viñales hirugarren sailkatuarekin batera. Efren Vazquez bigarren amaitu du Argentinako Sari Nagusia. Lasterketa Temas de Rio Hondo zirkuituan izan da, eta Danny Kent britainiarrak irabazi du.

  • Azken itzulietan, Kent jaun eta jabe izan da lasterketaren buruan, eta bigarren eta hirugarren posturako lehiak eman dio emozioa probari.
  • Efren Vazquez. Argazkia: Efe, artxibokoa.

ARDENETAKO HIRUKOTEA

alejandro valverde bilaketarekin bat datozen irudiakAlejandro Valberde (Movistar) izan da, bigarrenez jarraian eta hirugarrenez bere ibilbidean, Fleche Wallone lasterketako irabazlea, Ardenetako Hirukotearen bigarren proba. Murtziako txirrindularia oso nagusi izan da Huyko harresiaren azken igoeran.
Lasterketa erorikoz beteta egon da. Faboritoetako bat, Phillipe Gilbert(BMC), helmugatik 48 kilometrora erori da, eta ezin izan du jarraitu. Beste txirrindulari batzuk ere lasterketa utzi behar izan dute, esaterako, Jelle Vanendertek (Lotto-Soudal), Kevin Rezak (FDJ) eta Wouter Poelsek (Sky).
Ihesaldiko onenak Thomas De Gent (Lotto-Soudal) eta Jerome Baugnies (Wanty-Gobert) izan dira, baina tropelak 25 kilometroren faltan harrapatu ditu. Huyko bigarren igoeran, Giovani Visconti (Movistar) atera da, eta Luis Leon Sanchez (Astana) eraman du berarekin.
Cheraveko igoera zen tarteko azken zailtasuna, helmugatik 5 kilometrora. Tim Wellens (Lotto-Souldal) lehenengoa izan da goian, bakarrik, eta Giampaolo Caruso (Katiuxa) atzean utzi eta gero, Huyko magaletara ere bakarrik heldu da.
Ettix, Movistar eta Katiuxaren lanak emaitza ona izan du, eta tropelak batuta hasi du harresia. Valverdek ez du arazorik izan: igoera osoa kontrolpean izan du, momentu egokia aukeratu du eta, batez ere, fisikorik onena izan du lehenengoa izateko eta bere hirugarren Fleche Wallone irabazteko.