LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2011-05-18

BEKOBENTAKO ESKOLA BISITATZERA

Gaur goizeko 9:30etan autobusa hartu dute 6.mailakoek Bekobenta ikastetxera bisitan joateko.Bertan, lehenik eta behin zuzendariak harrera egin digu. Ondoren, gelaz gela joan gara ikastetxea ezagutzen. Gero Bekobentako kamisetak eman dizkigute liburutegian eta argazkiak ere atera ditugu.
Hurrengo urtean Berritxuko 6.mailako ikasle guztiak  ( gainditzen dutenak ), Markina-Xemeinera joango gara DBHko ikasketak burutzera.

BERTSOLARITZAKO PROIEKTUA

   

















Hona hemen,  Xabier Enbeita gure bertsolaritzako maisuarekin egindako bideoklipa.    
Ea gustatzen zaizuen!!!       

2011-05-11

UDAL FOROA

2011ko Maiatzaren 27an Ostirala Berritxuko eskolako ikasle naiz irakasleok herriko Udaletxera joango gara herriko egoera ezberdinak nola hobetu daitezkeen hitzegitera.Udal foro honetan herrian hobetu beharko liratekeen gauzen berri ematen  diegu udaletxeko kideei eta beraiekin eztabaidatzen dugu zer egin dezakegun gauza hauek hobetzeko.Ondoren Udaletxekoek meriendatxo txiki bat eskeintzen digute.

KONTZERTU DIDAKTIKOA

2011ko Maiatzaren 25 ean Tarine musika eskolaren eskutik kontzertutxo bat eskeiniko digute Berriatuko Udal bideogelan. Bertan tresnak nolakoak diren erakutsiko digute eta musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu asteazkenean, Berriatuko eskolako ikasle zein irakasle guztiok joango gara ikuskizunaz gozatu eta ondo pasatzera.

KANTALDIA XABIER ENBEITA ETA AITOR RUBIO

2011ko maiatzaren 24an Xabier Enbeitak eta Aitor Rubiok kantaldi bat eskeiniko digute Berriatuko eskolan goizeko 10:30 inguruan. Xabier Enbeita gure bertsolaritzako irakasleak, Aitor Rubioren gitarrraren laguntzaz abesti batzuk abestuko dizkigute

6. MAILAKOAK BEKOBENTARA

2011 ko maiatzaren 18an Berriatuko 6.mailakoak Markinako Bekobenta ikastetxea ikustera joango dira. Datorren ikasturtean bertara D.B.H.ko ikasketak egitera joan nahi duenak ikastetxea ezagutzeko aukera edukiko du.

2011-05-04

TXANGOA DEUSTURA

2011ko maiatzaren 11an, asteazkena, 4HH, 5HH, 1LH eta 2LH Deustura doaz antzerki bat ikustera. "Botadun katua" izango da ikusiko duten antzezlana.

SAN GREGORIO JAIAK 2011

2011ko maiatzaren 6an, ostirala, Berritxuko San Gregorio jaiak hasiko dira. Jaiak maiatzaren 6tik 15era izango dira.
Hemen aurtengo jaien egitaraua duzue.

 
ANIMA ZAITEZTE ETORTZERA ETA EA DENOK ONGI PASATZEN DUZUEN!!!