2012-06-27
JAIALDIA 2011/ 2012
ARGAZKIAK ATALEAN DUZUE HEMEN AGERTZEN EZ DIREN BIDEO ETA ARGAZKIAK.
IKUSI ETA GOZATU!
2012-06-13
2011-2012KO KANTALDIA
2012ko ekainaren 13an, gaur, eskolako jantokira etorri dira Sergio eta Jose, Xabier Enbeitarekin. Denok joan gara jangelara eta liburuxka batzuk eman digute kantatzeko.Kanta batzuk: Furra-Furra, Aita semeak, Maritxu nora zoaz, Txoriak txori, Euskal Herrian Euskaraz, Markozen txarrixe, Lau teilatu, Ilargia, Triste bizi naiz, Ixil ixilik etab...
OSO ONDO PASATU DUGU!!!
OSO ONDO PASATU DUGU!!!
JAIALDIA
2012ko ekainaren 22an izango dugu urteroko jaialdia, iluntzeko 19:00etan izango da eta txirula jo, dantza e.a.. egingo ditugu. . Hainbat ekintza egingo dira . HH2tik LH6raino. Gela bakoitzak bat edo bi kantu edo dantza egingo dute. Urtero les gurasoek tortila, txorizo, fritoak, patatak etabar.
ETORRI HERRIKO DENOK!!!!!!
ETORRI HERRIKO DENOK!!!!!!
18TIK AURRERA KLASEAK GOIZEZ BAKARRIK
2012ko ekainaren 18an, BHIkoak bakarrik goizez edukiko ditugu klaseak.
Horregatik ikasle gehienok edo guztiok oso pozik gaude.
Azken aste honetan, ordubi eta erdietan, denok irtetzen gara poz pozik eskolatik kanpora, eta egun hori heltzeko gogo askoz gaude.
Horregatik ikasle gehienok edo guztiok oso pozik gaude.
Azken aste honetan, ordubi eta erdietan, denok irtetzen gara poz pozik eskolatik kanpora, eta egun hori heltzeko gogo askoz gaude.
Mikel Gartzia Malerrekako euskara teknikaria hil da Perun, mendiko istripuan
Mikel
Gartzia mendizale iruindarra Perun hil da mendiko istripu batean,
Ausangate inguruan, Cuscon. Eskalatzera joana zen Ana Mari Lopez
emaztearekin, eta astelehenean goizaldeko 04:00etan elur jauzi batek
harrapatu zituen kanpin dendan lotan zirela. Gartziarekin mendiko
laguntzailea hil zen, Nosy Dueñas. Lopezek, ordea, bizirik ateratzea
lortu eta erreskatze zerbitzuak ohartarazi zituen. Berak eraman zituen
istripua gertatu zen lekura.
Gartzia Malerrekako euskara teknikaria zen; Donezteben egiten zuen lan. 40 urte zituen. Gartzi deitzen zuten gertukoek. Iruñean bizi zen, Donibane auzoan. Hamabi urte zeramatzan Malerrekako euskara teknikari. Tartean, bi urteko eszedentzian izan zen, Nafarroako Parlamentuan itzultzaile lanetan aritzeko.
Gorpuen bila abiatu dira
Peruko agintariek astelehenean jakinarazi zieten mendizaleen familiei desagertu zirela. 5.600 metro inguruan zebiltzan. Marco Perez Cuscoko mendiko laguntzaileen elkarteko presidenteak baieztatu zuen atzo istripua. Ondoren azaldu duenez, Lopezek beso bat elurretatik kanpo geratu zitzaiolako atera ahal izan zuen bizirik.
Perezek berak azaldu du Lopezek ibilaldi luzea egin zuela mendiko laguna kontratatu zuten agentziara arte. El Diario de Cusco egunkariak dio Pitumarcako polizia-etxearekin jarri zela orduan harremanetan eta Gartzia eta Dueñas hil egin zirela jakinarazi ziela. Peruko Polizia gorpuak ateratzera joana da. Perezek esan duenez, elurrak estalita daude gorpuak, Ausangate igotzeko "erdibidean". Zazpi ordu behar izan zituzten gorpuak dauden lekura iristeko.

2012-06-06
HH5ekoak Lekeitiora
2012ko ekainaren 13an, HH5ekoak Lekeitiora doaz, Aitor Rubio gitarrista entzun eta ondoren, Pipo entregatu eta Urdintxo jasotzera.
Ispasterrekoekin batuko dira pelutxea aldaketa egiteko.
Pipo hipopotamo gris handi bat da. Eta Urdintxo berriz, elefante urdin txiki bat.
Ispasterrekoekin batuko dira pelutxea aldaketa egiteko.
Pipo hipopotamo gris handi bat da. Eta Urdintxo berriz, elefante urdin txiki bat.
- Hau Urdintxo da.
lehenengo ziklokoak igerilekora joan ziren
Lehenengo ziklokoak eskolak antolatutako igerilketa ikastaroa egiten ibili dira apiriletik, maiatzaren 21an azken klasea izango dute. Denak oso ondo pasatu dute igerilekuan. Heziketa fisikoko maixuarekin, Ibairekin, joaten dira.
UDABERRIKO EMANALDIA
Udaletxe aurrean, 19-etan(7:00) ekainaren 9an Berriatuko Tarine musika eskolak kontzertua antolatuko du. Bertan hainbat pertsonek instrumentuak joko dituzte eta kantatu ere egingo dute. Ikasturtean egindako lan denaren fruituak ikusteko, denok gonbidatuta zaudete!
ESKOLARA AITOR RUBIO DATOR
2012ko ekainaren 13an (datorren asteazkenean) Aitor Rubio dator Xabier Enbeitarekin bertsotan egitera eta kantatzera. Eskolako denok jantokian batuko gara eta liburuxka batzuk emango dizkigute kantatzeko.
OSO ONDO PASATZEN
DUGU KANTATZEN!!!
OSO ONDO PASATZEN
DUGU KANTATZEN!!!
Berriatuko V. kinttopeko idi probak
Datorren ekainaren 9 eta 11n ospatuko dira aurtengo Kinttopeko Idi
Probak. Zapatu gaueko 10etan hasita arituko dira ZUBIBARRI, SOARTE eta
URRUTIA. Astelehen gaueko 10etaik aurrera ARRIALDE, OLIDEN eta
BIZKARRE, eta egun bietako emaitzak ikusita sari banaketa egingo da
proben ostean.
Selektibitate probak hasi dituzte gaur Hego Euskal Herrian
11.023 ikasle unibertsitatean sartzeko probak egiten hasi dira gaur
Hego Euskal Herrian, 09:00etan. Urte osoan esperotako azterketa heldu
zaie, nahi duten hori edo ahal duten hori ikasten hasi aurretik igaro
beharreko azken langa. Ostiralera arte izango dituzte probak.
Nafarroan 2.710 lagunek egingo dute; EAEn, berriz, 8.300 bat
inguruk. Nafarroan ikasleen laurdenak egingo du proba euskaraz, eta
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 10etik 6 ikaslek.Pasa den urtean Kimikako euskarazko azterketan oker adierazitako ariketa batek eragindako trabak ekiditeko asmoz, koordinatzaile guztiak elebidunak izango dira aurten, eta batzorde berezi bat ere sortu dute, azterketak guztien artean ikuskatzeko.
2012-06-01
HH3koek brotxeta
Suscribirse a:
Entradas (Atom)