11.023 ikasle unibertsitatean sartzeko probak egiten hasi dira gaur
Hego Euskal Herrian, 09:00etan. Urte osoan esperotako azterketa heldu
zaie, nahi duten hori edo ahal duten hori ikasten hasi aurretik igaro
beharreko azken langa. Ostiralera arte izango dituzte probak.
Nafarroan 2.710 lagunek egingo dute; EAEn, berriz, 8.300 bat
inguruk. Nafarroan ikasleen laurdenak egingo du proba euskaraz, eta
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 10etik 6 ikaslek.Pasa den urtean Kimikako euskarazko azterketan oker adierazitako ariketa batek eragindako trabak ekiditeko asmoz, koordinatzaile guztiak elebidunak izango dira aurten, eta batzorde berezi bat ere sortu dute, azterketak guztien artean ikuskatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario