LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-12-18

OPORRAK GABON GIROAN HASI DITUGU!!

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BARRI ON!!
URTARRILAREN 7 AN ELKARTUKO GARA BERRIRO.

HH2 KOAK GABONETAKO KARPETAK PRESTATZEN

HH2koak gelan gabonetarako karpetak prestatzen dabiltza.Oso lan gogorra egiten daude.
Begira ze dotoreak diren eta ze langile finak.


OLENTZEROREN ESKUTITZA

LH2 koek Olentzerori eskutitza idatzi diote. Bertan, zelan portatu diren, zer opari nahi dituzten, ea merezi duten...
Eskutitz hori fotokopiatu ondoren, bat Olentzeroren buzoira bota eta bestea etxera eraman dute.

GABON KANTAK

Datorren ostegunean,abenduaren 24an,urtero legez, goizeko 10etan elkartuko gara ahal dugun guztiok (ume eta guraso) eskola aurrean, ondoren gabonetako kantak etxerik etxe kantatzeko.Ez ahaztu zuen seme-alaben abestien papera ekartzea.



Ahal duenak BASERRITAR jantzita joan behar du.

             BERTAN IKUSIKO GARA!!!!!!


2015-12-17

XABIER MENDIGUREN ESKOLARA ETORRI DA


Xabier Mendiguren eskolara etorri da, eskatu diogulako eta ``Miss Txatarra´´ irakurri dugulako. Idazleari 14 galdera egin diote 6. eta 5. mailakoek, hauek dira galdera batzuk:
Zenbat urtekin hasi zinen idazten?
Nola bururatu zitzaizun ``Miss Txatarra´´ idaztea?
Zure liburuetan, ekintza errealak eta fikziozkoak agertzen dira?
Libururen bat idazten al zaude? Zein?

Idazleak historio barregarria kontatu die eta barre pila bat egin dute 
ikasleak.
Amaieran marrazki bat egin diote bere sinadurarekin, Urko deitzen den ikasle bati ere bere ipuin bat sinatu dio.

HH4 GABON ZORIONTSUAK

HH4ko denen partez gabon zoriontsuak pasatzeko denei!!!
Ondo pasatu, asko jan eta asko gozatu gabonekin!!!

Opari politak eskatu eta gozatu asko eurekin jolasten!!!
Ea nork jaten dituen 12 mahatsak.



2015-12-10

GABONETAKO EMANALDIA

Eskolako haur guztiak, hau da, LHkoak eta HHkoak gabonetako emanaldian parte hartuko dute. 
HH 2 eta 3 koak "Elurra teilatuan" dantzatu eta kantatuko dute. 
HH 4 eta 5 ekoak "Kas kas atarian".
LH 1 eta 2 koak, berriz, "Ole, Olentzero" kantatuko dute.
LH 3 eta 4 koak kanta dezagun batera dantzatuko dute.
LH 5 eta 6 koak "Nire aberria" txirularekin jo eta kantatuko dute.


XABIER MENDIGUREN ESKOLARA DATOR


Xabier Mendiguren Elizegi  1964eko maiatzaren 3an jaio  zen. Euskal Herriko  idazlea da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen.

Hainbat genero landu du: haur eta gazteentzako ipuinak, helduentzako ipuinak, eleberriak, eta antzerkia. Azken genero horrek zituen irakurle urriak ikusita, antzerki lanak idazteari utzi zion 1990eko hamarkadaren erdialdean.

Eskolako 5 eta 6 garren mailakoak "MIS TXATARRA" irakurri dute Xabierren liburu bat da. Abenduak 16an etorriko da euren gelara.

Informazio gehiago hemen.

HH4KOAK SOKA SALTOAN IKASTEN

HH4koak soka saltoan ikasten hasi dira.
 Lehenengo  abestiak ikasi dituzte eta ondoren oreka lantzeko ariketak.
Laster ikasiko dute soka saltoan egiten.


HELDU DIRA GABONAK


Atzo (abenduaren 9an) gabon kantak abesten hasi ginen eskolan,  eta trebatzen jarraituko dugu oporrak hartu arte.
Abenduren 24-an 
gurasoekin  abestuko 
dugu eta urtero bezala,
Tarine Musika
 Eskolakoek lagunduko digute
 pandero eta trikitiekin.

ANIMATU ETA  ETORRI ABESTERA

22 AZPIKOEN MUNDUKO ZESTA-PUNTA TXAPELKETA JOKATUKO DUTE GANDIAGAK ETA IRIONDOK

Abenduaren 17tik 21era jokatuko dute norgehiagoka Markina-Xemeingo eta Etxebarriko pilotariek.

Lea-Artibaiko bi pilotarik jokatuko dute abenduaren 17tik 21era Acapulcon (Mexiko) jokatuko den 22 azpikoen mailako IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketa. Roberto Lekue Berriatuko eskolako arduraduna eta Espainiako selekzioko hautatzailea izango dute gidari. Garaipenagaz itzultzea dute helburu.

Abenduaren 17an hasiko dira partidekin, eta egunero jokatuko dutela jakitera eman du Roberto Lekuek. «Bi set jokatuko dituzte 15 tantura, eta berdinketa balego hirugarren set-a jolastuko dute, azken hori 10 tantukoa izango da», zehaztu du.


Zesta-puntako bikotekako txapelketa.
Zesta-puntako bikotekako txapelketa.


BARIKUAN HASITA JABEKUNTZA ESKOLAK EMANGO DITUZTE BERRIATUAN

Hiru ikastaro landuko dituzte hilabete honetan eta urtarrilean zehar. Berrriatuko udalak eta Berritxuko neskak emakumeen sareak elkarlanean antolatu dituzte Jabekuntza eskolak.

Guztiak soinketa gelan egingo dituzte, eta parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxean izena eman behar dute. Bertaratzerik ez dutenek honako telefono zenbakira deituta apuntatu daitezke: 946 137 030.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bizkaiko Jabekuntza eskolen topaketa egin zuten Ondarroan iazko ekainean.


2015-12-03

EUSKARAREN EGUNA ESKOLAN OSPATUKO DUGU

Gaur (2015-12-3) arratsaldean eskola  EUSKARAREN EGUNA  ospatuko dugu eskolan.

Arratsaldeko 15:15 hasiko gara.

  1. ``Pozik bazaude´´dantzatuko dugu 
  2. Ondoren ``Katxurri´´ dantzatuko dugu
  3. ``Katxurri´´ dantzatutakoan ``Domino abanti´´dantzatuko dugu
  4. Eta azkenik soka saltoan jolastuko gara.




Amaitzeko BEHIN BETIKO abestia abestu eta argazkia aterako dugu

LH2KOAK HAIZEOLA IKUSTERA JOAN ZIREN.

Lh 2ko ikasleak Ugaitxe haizeola ikustera joan ziren.
Burdinarria zulo batera botatzen zuten eta sua ematen zioten.Ondoren, burdina urtutakoan hartu egiten zuten eta perrak, espatak, lantzak etab. egiten zituzten.









HH4 KOAK KANTA BAT IKASTEN

Izaskunek HH4 koei abesti bat irakatsi die;
Txikitan berak abesten zuena.Abesti hori Azeitero binagrero deitzen da.
Ikaragarri gustatu zaie!

Eskerrik asko Izaskun!

LEIRE BEREIKUA BERRIATUARRAK JASO DU BELDUR BARIK LEHIAKETAKO SARIA

Berriatuarrak Beldur Barik lehiaketako 18-26 urte bitartekoen ataleko lehenengo saria jaso du 40 golpe lanagatik. Berriatuarrak harrituta eta pozik hartu du saria, eta aurrera begira ere horrelako lan gehiago egiteko bultzada jaso duela azaldu du.

Leire Bereikuak azaldu duenez, estreinakoz parte hartu du lehiaketan. aurten, lehiaketa aurretik nahikoa denbora eduki dut eta zer edo zer egitea pentsatu nuen. Dena dela, hasieran beste ideia bat neukan.

BERRITXUKO ERROAK LORAN JAIAK 300 HERRITAR BILDU DITU

Auzolana du oinarrian Berriatuko Erroak Loran jaiak. Eta zapatuan ageri-agerian geratu zen hori, beste behin ere.
Goizean goiz hasi zen jai usaina herri osora zabaltzen. Sukaldariak elkartu zirenean. Eguerdian, Aitor Antxustegik erronka egin zuen: Berriatuko hilerrira bizikletan 30 aldiz igo.Marka ezin hobea egin zuen: ordu bat, lau minutu eta 15 segundu, azaldu dute Goikolauko kideek.

Herritarrak, Erroak Loran jaiko bazkarian.
Herritarrak, Erroak Loran jaiko bazkarian.

Ostean Sarats dantza taldeak ikuskizuna eskaini zuen eta jarraian Antxustegiri oroigarria eman zioten, egindako lana eskertuz.
Eliz abesbatzak eman zion herri bazkariari hasiera, Berriatuko ereserkia abestuz.

Txirrindulari elkarteko kideak eta Ramon Plaza (erdian, koadroagaz), saria jaso ostean. Argazkia: Maite Bereikua
Txirrindulari elkarteko kideak eta Ramon Plaza (erdian, koadroagaz), saria jaso ostean. Argazkia: Maite Bereikua.