LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2016-04-22

LH1 GOSARI OSASUNTSUA

GORPUTZA ZAIN DEZAGUN gaia amaitu ondoren praktikan ipintzeko ikasitakoa, gosari osasuntsu bat prestatu zuten janarien piramideko elikaiak errespetatuz.
2.mailako ikaskideak gonbidatu zituzten eta barikua 15a, 10:15tan hasi ziren beren gosariaz.

Den dena goxoa egon zen eta, beraz, dena amaitu zuten.



2016-02-25

BLOG BERRIA

Kaixo guztioi!!!

Eskolako bloga aldatu dugu.

Hemendik aurrera, blog berria ikusi nahi izanez gero, berriatueskola.blogspot.com.es helbidea jarri.

 Beste blogetik ere sar gaitezke. Eskumako aldean agertzen den blog berria loturan klikatuz, bertara bideratzen gaitu eta.


 Ia zer iruditzen zaizuen gure lan berria!!!!

2016-02-18

5-6 GARREN MAILAKOAK "CODE" LANTZEN HASI DIRA

5-6 garren mailakoak code lantzen hasi dira .
Zer da code?
Jokoen bidez programatzen ikasteko plataforma da code
Tresna oso baliagarria da, eta batez ere oso erabil erraza umeentzako. Gazteei egokitutakoa da: gaur egun erabiltzen dituzten jolasetan eta pelikuletan oinarrituta dago, eta oso gidatua da. 

HH2koak SALTO GELN GAUZA BERRIAK ARI DIRA

HH2ko ikasleak, salto gelan, argazkian agertzen den bezala gauza berriak egiten ari dira adibidez "espalderan" eskalatzen hasi, ohial, pilota eta beste hainbat gauzarekin.
Oso ondo pasatzen ari dira!!!!



LH 1-EKOAK DINOSAURIOA EGIN DUTE

    LH 1-Ekoek dinosauroa egin dute, bere izena Filiberto da.

Hasteko 3 makilak ekarri genituen , bat beste biak baino luzeagoa gorputzarentzat eta beste biak hankak. Lotu genituen makilak eta goiko puntan gastatuta zeuden rotulki bi lotu genituen burua egiteko.
Gero periodiko paperekin joan ginen forratzen, kola emanez eta forma ematen, eta gorputzaren bi aldeetan beste gastatutako rotulki bi jarri genituen besoak egiteko.
Forma emon ondoren eskuak eta oinak egiteko guanteak paperarekin bete eta gure FILI-RI jarri
Paper zuriarekin dena forratu kola zuria emanez gogor-gogor geratzeko.GURE FILIBERTO
Hasteko 3 makilak ekarri genituen , bat beste biak baino luzeagoa gorputzarentzat eta beste biak hankak. Lotu genituen makilak eta goiko puntan gastatuta zeuden rotulki bi lotu genituen burua egiteko.
Gero periodiko paperekin joan ginen forratzen, kola emanez eta forma ematen, eta gorputzaren bi aldeetan beste gastatutako rotulki bi jarri genituen besoak egiteko.
Forma emon ondoren eskuak eta oinak egiteko guanteak paperarekin bete eta gure FILI-RI jarri
Paper zuriarekin dena forratu kola zuria emanez gogor-gogor geratzeko eta amaitzeko pintatu eta
hor duzue gure Filibertoren argazkia.


HH5 HEAD SHOLDERS NICE AND TOES ABESTIA IKASI DUTE

Hh5ekoak "Head sholders nice and toes" abestia ikasi dute ingleseko saioetan. 
Begira nola egiten duten.


HH4KOAK AMAZONIAREN INFORMAZIOA BILTZEN

4 urtekoak Amazoniari buruzko informazioa biltzen hasi dira. Horretarako txoko zuria prestatu dute guztien artean, etxetik animalien panpinak eta liburuak ekarri dituzte. Laister txoko zuria amaituta egongo da.
Japonian ibili ondoren Amazoniara. Huek bai benetako bidaiariak!
ONDO PASA TOMASAAA!!!

ESKELETO MUGIKORRAK

4. mailako ikasleak hezurrak eta giharrak lantzen ari dira. Plastikako denbora aprobetxatu dute eskeletoak egiteko. Gutxi gohorabera 60cm -ko eskeletoak dira. Naiz eta kolorez desberdinak izan denak dira oso politak. Horrela ikusi ahal dute nola mugitu ahal diren hezurrak eta nola ez. Hezurren kokapena eta izena ere ikastea erraztuko diote lan honek.  Hemen ikusi ahal dugu zein politak diren:

                                                 

HH5KOEK PROIEKTU TELEMATIKOAREKIN

Azken urteetan bezela HH5- ekoak proiektu telematiko batekin dabiltza. Bertara beraien arrgazkiak eta bideoak igotzen dutu, proiektu telematiko bat elkrrekin komunikatzeko eta elakrrn  berri izateko balio duen  tresna bat da. Proiektu horren izena pelutxe proiektua deitzen da.Blog hori ikusi nahi baduzu klikatu

GOIKO- LAU

Goiko Lau taldeak eta Iñaki Mendizabal berritxuarrak Senegaldarren bizimodua dokumentatzen ari dira gero herriari erakusteko. Tartean, belaunaldi berriak herritarrekin zelan konpotzen diren, zelan integratzen diren herrian...
Argazkiak atera nahi dituzte ikasleei eskolan, herriari erakusteko eta dokumentatzeko. Horretarako bakarrik.
Hori dela eta baimena bidaltzen ari dira ikasle bakoitzari.
Resultado de imagen de senegaldarrak berriatuan

2016-01-28

LH2KOEK ABESTEN

LH3-KOEK OBELIZKOA EGITEN

LH3-koek obeliskoak egiten ari dira.
Egipto lantzen ari direnez,hiru obelisko egingo dituzte,horretarako hiru taldetan banatu dira.
Hiru era desberdinetan egingo dituzte:lehenengoa plastilina eta makilatxoekin,bigarrena papera eta kartulinarekin eta azkenik kartoiarekin.

HH5EKOAK NEGUA LANTZEN .

Hh 5 ekoak negua lantzen ari dira. Horretarako, gela apaindu dute elur malutekin eta hartz zuriekin.
Ipar polora joango dira , hemen ez dagoelako negu itxurarik eta hontza eta saguarekin benetako negua ezagutuko dute.Baita Ipar Po
loko bizitza.

SANTA AGEDA BESPERA ETA TXITXIBURDUNTZI EGUNA

Datorren astean (osteguna 4an)
 Santa Ageda bespera izango da.
 Aurten herriko goiko aldera joango gara kantatzera.
 9:30ak inguruan hasiko gara 11:00etan eskolara 11:30HHkoekin abestera irten eta gero12:00etan udaletxera joango gara kantatzera. Aurten txitxiburduntzi ere tokatu zaigu,bazkaldu eta gero txitxiburduntzi ospatuko dugu.

HH2KOAK MUSIKAN

HH2koak perkusiozko musika  tresna desberdinak jo dituzten ( triangelua, klabeak...). Begira nola egiten duten.


4.MAILAK KOMIKIAK EGITEN

4.mailako ikasleek komikiak nola egin landu dute txanelako klaseetan.
Ondoren taldeko komikiak marraztu dituzte eta 3.mailakoei azaldu dizkiete.
Nahi duenak, bigarren solairuko pasiloan ikus ditzake!!!

BESTE HEMEZORTZI LAGUN HIL DIRA EGO ITSASOAN ; TATEAN, BEDERATZI ADINGABE

Greziako Samos irlako kostaldetik gertu ontzi bat hondoratuta, hemezortzi errefuxiatu hil dira itota. Horietatik bederatzi adingabeak ziren. 40 eta 45 lagun artean zeuden ontzian.
180 dira dagoeneko aurten Europako kostaldera iritsi nahian hil diren errefuxiatuak.

MOZORRO EZ SEXISTAK

Gaur egungo sexu zatiketa birproduzitzen dituzten mozorroak identifikatzen dira mozorro sexista gisa. Mozorro sexistek, sexuari lotutako genero rolak eta estereotipatuak errepikatzen dituzte. Haurra pertsona moduan gaitasun finko batzuk soilik bultzatzen dituztenak dira, haurraren osotasuna kontutan izan gabe. Jantzi honen helburua atentzioa deitzea izaten da, helburu artistiko edo 
 bestelakoekin.


 

ASILOA ESKATUTAKO 60.000 ETA 80.000 PERTSONA ARTEAN KANPORATU DITU SUEDIAK

2015ean asiloa eskatutakoen erdiak bidaltzeko asmoa du. Suedia da biztanleko asilo eskaera gehien jasotzen duen herria; iaz, 163.000 pertsonak eskatu zuten, baina urte amaieran, etorrera izugarri handitu dela eta, hainbat neurri hartu zituzten asilo eskaerak zorrozteko, eta horri erantzunez kanporatuko dituzte 80.000 pertsona inguru.

2016-01-22

HH3KOAK DONOSTIAKO TANBORRADA

HH3koak gelan Donostiako tanborrada egin zuten  sukaldarien txano eta guzti.
Oso tanborrada ona eta txano politak.

LAU URTEKOAK GOMINOLAK EGITEN

Lau urtekoak gominolak egin dituzte fresa eta limoi zaporearekin  Japoniar jatetxean jateko.Eider etorri zaie gominolak egiten laguntzera. ESKERRIK ASKO EIDER!!!


HH5-EKOAK MUSIKA EGIN DITZAGUN ABESTIA IKASTEN

HH5-ekoak musika egin ditzagun abestia ikasi dute.Oso ondo pasatu dute abesten eta dantzatzen duten.Begira nola abesten duten.

HH3 RAN ROBERRA

HH3koak ran roberra abestia ikasi dute dantzatzen.Oso ondo egiten dute eta ondo pasatu dute dantzatzen.

IÑAKI BADOA

Esan dugun bezala Iñaki gure eskolatik badoa.

Iñaki Armaolea 1991. urtean jaioa da. 24 urte  ditu.Hau bere hirugarren praktikaldia, gure eskolan 2015eko azaroan hasi eta gaur arte praktikak egiten egon da gorputz hezkuntzako espezialitatean. Orain berriz Gasteizko Magisteritza eskolara bueltatu beharra dauka ikasketak bukatzera.
Gu, ikasleak eta baita irakasleok ere oso gustura egon gara mutil jator gazte honekin.
Sorte on!!
Nahi duzunean ONGI ETORRIA IZANGO ZARA!!



JOSEBA TAPIAK IKASTAROA EMANGO DU BERRIATUKO TARINE MUSIKA ESKOLAN

Erritmoa oinetan izenburupean, Joseba Tapia trikitilari ospetsuak 14 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa emango du Berriatuko Tarine udal musika eskolan. Ikastaroan lau saiotan banatuta egongo da  eta otsailaren 20an izango da lehenengo saioa. Izena emateko epea otsailaren 15ean amaitzen dela iragarri dute Tarineko ordezkariek.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, musika eskolara deitu (94-613 98 89) edo idatzi ahal da (berriatumusikes@telefonica.net).

2016-01-14

LH -1TEKOEK SUMENDIA EGITEN


 LH1ekoak sumendi bat egin zuten.
Lehenengo egunkaria lurrean jarri zuten ez zikintzeko, gero bi jogur poterekin,bat goruntz eta beheruntz begira,itsatsi egin zituzten.
Geroago egunkariarekin inguratu.Ondoren plastilinarekin forratu eta frutagatza,jaboia eta urarekin bolkanaren erupzioa lortu zuten.

MATRIKULAK EGITEKO EPEA

Urtarrilaren 25etik otsailaren 5arte  gure eskolan matrikulak egiteko epea zabalduko da.
Matrikulatzeko gauza honek ekarri behar dira:
·Umearen famili liburuko orrien fotokopia.
·Gurasoen famili liburuko orriaren fotokopia.
·Gurasoen NANaren fotokopia.  
·Famili erroldatze agiria.

FRONTOIAREN ERABILERA

Familaia agurgarriok:

Jakingo duzuenez, gure herriko frontoian dagoen taberna itxita dago eta horrekin batera frontoia bera ere bai. Egoera hau ikusi eta aztertu ondoren, Guraso Elkartetik pentsatu dute frontoiko ateak zabaltzea arratsaldetan astelehenetik ostiralera, guk bertan jolastu ahal izateko. Beraz, Guraso Elakartetik zera jakinarazi nahi dizuegu:


·Herriko frontoia zabalik egongo da arratsaldetan atelehenetik ostiralera.
·Ordutegia:16:00etatik18:30etara.
·Guraso Elkartea kargotuko da atea zabaldu eta ixteaz, baina ume bakoitza bere zaintzile edo gurasoen ardurapean egongo da.
·Kantxa eta gradak egongo dira erabiigarri, baina ondo zaindu beharko dira. Orain arte egon diren arauak mantenduko dira:Ezin da kantxan jan eta beste jarduera bat badago kantxan ezingo da sartu.
·Ahal dela,ez dugu frontoia zikinduko eta horrela balitz, erratzak egongo dira eskuragarri lurreko zaborrak garbitzeko.
·Errrespetus eta elkarlanean , denok batera, guri jolastoki eder bat eskeintzeko.

ATHLETIK KOPARAKO SAILKATU DA

Atzo gauean (2016-01-13) Athletik Villarreali irabazi zion.

Atzo gaueko 20:30 partidu zatarra egon zen.

Iñaki Williamsek 21. minutuan gola sartu zuen. Ez zuen ematen Villarrealek  erremontatzeko gogorik zuenik. Athletiak presio handia sartu zion eta Villarreal itota zegoen. Partiduaren zati batean ere ez zuen ematen Villarreal sailkatuko zenik.


Bigarren zatia lehenengoa baino askoz zikinagoa izan zen. Ostiko larregi, kinu zatarrak. Baillyk Aduriz lurrean zegoela zapaldu egin zuen eta Aduriz lurretik altza zenean belaunarekin Adurizi bizkarrean jo zuen. Txartel horia Adurizek eraman zuen. Baillyk partidu guztian zorbalda kanpoan zuela jokatu zuen.

HH4KOAK URTEA NEKATUTA HASI DUTE.

HH4koak urtea nekatuta hasi dute.Begira nola egiten duten lo euren gelako alfonbra urdinean.

AMETS ATZEMAILEA

4.mailako ikasleak aintzinako Ameriketako tribu eta zibilizazio batzuk aztertu dituzte.Beren ohitura eta sinesmenen artean amets gaiztoak  uxatzeko "amets atzemaileak "egiten zituztela irakurri dute eta bakoitzak berea egitea erabaki dute.
Agur amets-gaizto guztiei!!!


1936KO GERRAKO BABESLEKU BAT AURKITU DUTE MARKINA-XEMEINGO URBERUAGA AUZOAN

BI-633 errepidea hobetzeko lanak egiten dabiltzala 1936ko gerrako babesleku bat azaldu zela jakitera eman du Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak.ADES espeleologia taldeko kide den Gorosabelek, erdi harrituta, zabaldu zuen zuloaren agerpenaren berria, zehaztu dute.


INFORMAZIO GEHIAGO

IRATI ANDA ESKOLARA DATOR

Irati Anda euskal eskalatzilea gure eskolako 5.eta6.mailakoengana dator.

Hamar urterekin ikastolako mendi taldean izena eman zuen, baina urte batzuk geroago eskaladara pasatu zen. Eskaladan garaipen handiak lortu ditu, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketak.
  • Euskadiko Zailtasun Eskaladako Txapelketa: 2005, 2006, 2007.
  • Espainiako Zailtasun Eskaladako Txapelketa: 2006, 2007, 2008.
  • Espainiako Zailtasun Eskaladako Kopa: 2007
  • Espaiñiako Zailtasun Eskaladako  Kopa 2015
Bertsolaria ere bada Irati eta Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partehartzailea da.



2016-01-12

2016-01-07

GURE GORPUTZA,MINBIZIAREN KONTRAKO ARMA BOTERETSUA

Minbiziaren (Cancer-aren) aurka egiteko estrategiak nabarmen aldatu dira azken bi hamarkadetan; minbizi-zelulen kontra inespezifikoki jarduten duten agente kimiko edota erradioaktiboak ohikoenak izanik ere, zelula-mekanismo zehatzak itu dituzten tratamendu sofistikatuak erabiltzeko bideak urratzen ari dira ikertzaile eta medikuak. Immunoterapia da, gaur egun, minbiziari eraso egiteko estrategiarik itxaropentsuena, zeinak norbanakoaren immunitate-sistema indartuz tumoreak suntsitzea duen helburu. Baina zergatik indartu gure berezko babes-mekanismoak? Ez al dira berez eraginkorrak?