LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2016-01-22

JOSEBA TAPIAK IKASTAROA EMANGO DU BERRIATUKO TARINE MUSIKA ESKOLAN

Erritmoa oinetan izenburupean, Joseba Tapia trikitilari ospetsuak 14 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa emango du Berriatuko Tarine udal musika eskolan. Ikastaroan lau saiotan banatuta egongo da  eta otsailaren 20an izango da lehenengo saioa. Izena emateko epea otsailaren 15ean amaitzen dela iragarri dute Tarineko ordezkariek.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, musika eskolara deitu (94-613 98 89) edo idatzi ahal da (berriatumusikes@telefonica.net).

No hay comentarios:

Publicar un comentario