Gizonezko bat hil da Alegian trenak harrapatuta. 14:10ak aldera izan
da, eta Tolosara noranzkoan zihoan aldiriko trenak harrapatu du,
geltokitik gertu, bertara iritsi aurretik. Larrialdi zerbitzuak
iristerako, gizonezkoa hilik zegoen. Donostiarako noranzkoan tren
zerbitzua geldituta egon da ordubete inguruz, baina dagoeneko abiarazi
dute zerbitzua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario