Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, baimena eskatzera etorri zen zirkoko arduradunari “behin eta berriz galdetu zitzaion ea animaliarik ba al zekarren eta ezezkoa erantzun zuen”,Tolosaldeko atariak jaso duenez. Horrenbestez udalak baimena eman zion Zirkoari Tolosan ikuskizunak egiteko. Hori horrela ez dela ikusita, baimena kendu diete eta ondorengoa argudiatu dute: “Udalak argi du animalien aurkako jarrerak dituzten ikuskizunak ez dituela baimenduko, are gutxiago tratu txarrak ematen zaizkienetan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario