LOMCE
Azken urte eta hilabeteetan hezkuntza komunitatea eta euskal jendartea,
orohar, izugarrizko erasoak pairatzen ari da. Espainiar Estatuko
gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inposaturiko
dekretuen bidez eta toki eta modu ezberdinetan ezartzen ari diren
murrizketak direla eta, hezkuntzako langileak, ikasleak, gurasoak eta
jendarte osoa hezkuntza kalitatearen kaltetzea eta funtsezko ditugun
zerbitzu publikoen suntsiketa pairatzen ari gara.
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi
dituen atzerapausoak onartzeko prest ez daudela esateko prentsaurrekoa
eskaini dute gaur Bilbon. Erreforma proiektu hau inposatzailea,
zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia,
adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzote eta Hego
Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak
jartzea eskatzen diete.
Honekin lotuta Berriatuko eskoako irakasleak ere murrizketen kontra daudela adierazteko inauterietan honela etorri ziren:
No hay comentarios:
Publicar un comentario