LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2013-02-13

ASTEROIDE BAT LURRETIK GERTU IGAROKO DA

Astroak 2012 DA14 du izena, eta hilaren 15eko iluntzean hurbilduko da gehien gure planetara, 30.000 kmra.
Asteroide batek Lurraren orbita zeharkatuko du datorren astean. Zehazki, otsailaren 15eko iluntzean, 20:27an ( Euskal Herriko ordua), izango da gure planetatik gertuen; 30.000 kmra egongo dela eta 22.104 km orduko abiadura erlatiboan igaroko dela uste dute.
Astroak 2012  DA14 du izena, eta iazko otsailaren 22ko gauean detektatu zuten aurrenekoz, Mallorcako Astronomia Behatokian (Herrialde Katalanak). Gutxi gorabeherako kalkuluen arabera, 44 mko diametroa duela uste dute. Handia izanagaitik, ez da hura begi hutsez ikusterik izango; teleskopikoak eta prismatikoak baliatu beharko dira, horrenbestez. Izan ere, 7 puntuko magnitudea dauka asteroideak; distiraren adierazle da, kasu honetan, magnitudea, eta giza begiak ezin ditu ikusi seitik gorako puntuazioa duten elementuek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario