Auto istripua gertatu zen BI 633 errepidean, Urberuaga eta Plazakola artean, Berriatuko noranzkoan. 17:50ean izan zen istripua. Renault Megan autoa iraulita geratu zen errepidean, Plazakolarako beheranzko malda hasten den bihurgunearen parean.Momentu orretan bertan segitzen zuten autoak. Ertzainak ari ziren,zirkulazioa arautzen.
2012-01-25
ESKOLAKO MATRIKULAZIOA
Urtarrilaren 30ean hasten da eta otsailaren 10an amaitzen da.
- Eskaera guztiek ondorengo dokumentazioa izan beharko dute, derrigorrean: Ikaslearen eta haren gurasoen edo tutorearen familia-liburuko orrien fotokopiak.
- Udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.
- Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren (AIZrena atzerritarren
kasuan) kopia. - Hezkuntza-premia bereziei buruzko galdetegia, beharrezko denean.
S.O.P.A LEGEA
Zer da SOPA legea?
SOPA legea (Stop Online Piracy Act, ingelesez) sarean pirateria gelditzeko legea da. Egile-eskubideak urratzen dituen edozein webgune blokeatzeko aukera emango du, onartuz gero, eta Interneteko hornitzaileak eta sareko bilatzaileak edukiak monitorizatzera behartuko ditu.
Azaroan, AEBetako Gobernuak Senatuan aurkeztu zuen SOPA lege-proiektua. Orain, aldiz, ordezkarien ganberako batzorde judizialean dago, lege-proiektuaren egilea, Lamar Smith bozeramaile errepublikanoa, buru den batzordean.Informazio iturria: http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/814641/zer-da-sopa-legea/
BERRIATUKO MUS TXAPELKETAKO IRABAZLEAK
Urtarrilak 21ean, aurreko zapatuan, jokatu zen urtero moduan, Zentrala tabernan mus txapelketa. Sustetak eta Altxuk irabazi zuten eta bakoitzari 300 euro eman zizkioten.
2012-01-24
LIBURU IBILTARIA
Irakurketari bultzada bat eman nahian, Galtzagorri liburu ibiltaria etorriko da gure eskolara, utzi zigun liburu altxorra jasotzera.
Beste ekintza batzuen artean, HH4 eta HH5 gelakoek, honako marrazkiak oparituko dizkiete.
Beste ekintza batzuen artean, HH4 eta HH5 gelakoek, honako marrazkiak oparituko dizkiete.
Open publication - Free publishing
Open publication - Free publishing
2012-01-20
DONOSTIAKO EGUNA OSPATZEN
GORA BERRITXUKO TANBORRADA.
2012-01-19
TXILLARDEGIRI OMENALDIA
5-6. mailakoek Txillardegiri omenaldi bat egin genion kartel batekin.Oso pertsona famatu izan zelako eta euskarari asko lagundu ziolako. Denok aurkitu genuen informazioa berari buruz eta gero kartela egin genuen denok batera.Euskal Herriaren erreferente eta ainbezteko ikur izan da. Txillardegik eta, hortaz, bere lanak, "liluratuta "zituen aspalditik euskaldunak eta euskaltzaileak. Bere heriotza galera handia ekarri duela adierazi zuten askok eta, samina goxateko modu bakarra dela, hain zuzen, bere ondarea bertan gelditu dela pentsatzea. Bere liburuak honetxek izan ziren: Exkixu, Leturiaren egunkari ezkutua, putzu...
“COSTA CONCORDIA”
Urtarrilaren 13an, ostirala, Costa Concordia izeneko itsasontzi batek istripua eduki zuen Italiako Giglio isletan. Francesco Schettino Costa Concordia-ko kapitaina atxilotu egin zuten eta urtarrilaren 18an epailearengana joan zen.Orain arte 11 lagunen gorpuak aurkitu dituzte.Ontzian zihoazen beste 24 pertsona galduta daude. Guztira 4.229 pertsona zeuden itsasontzian.
2012-01-18
2010EKO GABON ANTZERKIA
Iñaki Egurrolak azken urteetan herrian grabatu dituen bideoak bidali ditu berriatua bizira, asko dira eta denborarekin denak igoko dituzte blogera.
Hasteko, 2010eko gabon antzerkia igo zuen, aktoreak Jagoba, Kasko, Zapa, Botxan, Imanol, Leire, Irati, Ainara… ezagutuko dituzue eta laguntzaile lanetan Jon Azanza.(musika eta kortina)
Heman behean dago antzerkiko linka.
Berriatuko 2010eko antzerkia
Hasteko, 2010eko gabon antzerkia igo zuen, aktoreak Jagoba, Kasko, Zapa, Botxan, Imanol, Leire, Irati, Ainara… ezagutuko dituzue eta laguntzaile lanetan Jon Azanza.(musika eta kortina)
Heman behean dago antzerkiko linka.
Berriatuko 2010eko antzerkia
BARATZERA GOAZ
2012-01-12
BERRIATUAKO LANGABEZI TASAK
2011ko azken 8 hilabeteetako Berriatuko langabezi tasak ikusi ondoren, urtarrilean %10,02koa izan dela ikusi dugu, ostera irailean %7,55. Beraz, esan dezakegu,langabezi eta krisi handia egon arren, Berriatuko biztanleak krisiari eusten ari dira eta nai baduzue informazio gehiago sartu berriatua bizi.
FRANKISMOA OSTEKO ALKATEEN MUGIMENDUA GOGORATUKO DUTE IGANDEAN ETXARRI ARANATZEN
1976ko uztailaren 21ean sortu zen Bergaran Hego Euskal Herriko alkateen mugimendua, eta 1977ko urtarrilaren 16an Etxarri Aranatzen Udalak deituta egindako ekitaldi nazionala ere entzutetsua izan zen. 35 urte pasatu dira harrezkero, eta Etxarri Aranazko Udalak hura gogoratzeko ekitaldia antolatu du igande honetarako (12:00).
Geihago jakin nahi baduzue klikatu hemen.
TARIÑE UDAL MUSIKA ESKOLA OFIZIALA DA ORAIN
Berriatuko musika eskolak ofizialtasuna lortu du. Ofizialtasuna legezko aginpidea duten erakundeetatik datorrena da.
ORDEN de 28 de noviembre de 2011, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la apertura y funcionamiento de la Escuela de Música Pública «Tarine» en el municipio de Berriatua (Bizkaia), en el curso 2011-2012.
Berriatua bizi
tik atera dugu informazioa, egin klik linkean.
ORDEN de 28 de noviembre de 2011, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la apertura y funcionamiento de la Escuela de Música Pública «Tarine» en el municipio de Berriatua (Bizkaia), en el curso 2011-2012.
tik atera dugu informazioa, egin klik linkean.
DAKAR 2012
576 kotxe,kamioi,buggy eta motor hasi ziren DAKAR egiten eta hamargarren etaparako 107 kotxe,motor buggy eta kamioik abandonatu dute orain arte.
Marc Coma bigarren doa,Cyryl depres frantzesaren 2 minutu eta 28 segundora. Kotxeetan Nani Roma 4 garren doa peterhansel 19 minutu eta 26 segundora. Kamioietan De Roy lehen doa eta Vila espainiarra 2 ordu eta 25 minutura laugarren.
2012-01-11
ESKOLARA BUELTATU GARA
Oporrak 15 egun pasatu eta gero ikasleok eskolara bueltatu gara, gainera oso pozik. Urtarrilaren 9an eskolara bueltatu ginen eta ordutik lan asko egin dugu. Gabonetan opari asko hartu ditugu eta gainera gehien eskatu den oparia patinetea izan da. Orain eskolan oso pozik gaude.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)