LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-06-18

LOMCEri EZ

Lomceren aurka ekintzak antolatzeko talde bat lanan ari da herri mailan.
 Horregaitik astero esaldi bat banatu digute .
Hemen dituzue orainartekoak.




KONPOSTA

Ikasturtea amaitzen doa, baina 5. eta 6. mailakoak ez dute amaitu konposta egiten.
Honako egun eta ordu hauetan egingo dute konposta:  
  • Uztailak 3an, 12:30etan.
  • Uztailak 17an,12:30etan.
  • Abuztuak 13an, 12:30etan
Datorren ikasturtean ere segituko dute konposta egiten eta hortik ateratzen den ongarriari erabilera aurkituko diote,

ENTZUNALDIA

Bihar, 2014ko ekainaren 19an, musika eskolako azken ekitaldia egongo da 20:00etan herriko bideo gelan.
 Nahi duten guztiak, gonbidatuta daude.

2014-06-09

Bixer, EKAINAK 9, arratsaldeko 4:30 tan, Udaletxe aurrin....

 BATZAR/HITZALDI  informatibu LOMCEn ingurun 

ANIMAU TA PARTE HARTU!







2014-06-04

HHKOAK AULESTIRA DOAZ

HHkoak ostiralean irteera egingo dute .
Ekarri beharrekoak:

  • Eskolako kamiseta eta sudadera
  • Aldatzeko arropa eta bisera
  • Krema etxean emanda ekarri
  • Motxila
Mesedez izena jarri gauzei ez galtzeko.


EA EGURALDIAK LAGUNTZEN DIETEN!!!

LH2 KOAK SAIOA LOPEZEKIN

Aurreko astean LH2. mailara Saioa Lopez gonbidatu zuten . Dakigun bezela, Saioak komunikabide desberdinetan lan egiten du eta ikasle hauek jakinmin handia zuten gai hau lantzen egon baititra.
Euskal Filologia ikasketak burutu bazituen ere, kazetari lanetan ibiltzen da eta bai ondo moldatu ere. aurten Mutrikuko institutuan irakaslea lanean aritzen da eta denbora librean euskadi irratira eta telebistara joaten da.

Beste galdera batzuen artean ea zer nahiago zuen galdetu zioten, irratia ala telebista. Berak nahiago zuela irratia adierazi zuen, baina guk primeran ikusten dugu telebistan ere.

Azken urteetan bigarren aldiz etorri da Saioa gure eskolara.
Eskertzekoa da bere jarrera gurekiko, beraz: 
mila esker eta hurrengorarte.





ESKOLATIK BIZIKLETAN JOANGO GARA



  Ekainaren 6an LH 3-4-5 ETA 6.mailakoak goizez ; eguraldi ona egiten badu
Berritxuri buelta emotera joango gara bizikletaz . Horretarako bizikleta eta kaskoa ekarri
beharko dute . Aldez aurretik mila esker.
                                     
Heziketa fisikoko irakaslea.