LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2012-12-20

BOGA-BOGA MARINELA ERAKUSKETA

2. mailakoek, Boga boga marinela erakusketa egin dute.

Bertan aintzinako arrantza  nolakoa zen eta nola joaten ziren arrantzatzera  aurkeztu  dute, maketa batzuk ipiniz eta  mural bat eginez. Beste gauza batzuk ere landu dituzte adibidez: azken balea non agertu zen, piratak, korsarioak, euskal baleak eta itsasoari buruz.
Oso lan handia egin dute eta ondo pasatu dute!!!

HH4KOEK OLENTZERO EGITEN

Gabonak direla eta, eskolan ekintza desberdinak egin ditugu.
HH4koek Olentzero handia eta tripontzia egin dute.
 Irailetik izan dute lekua horman. Asko kostatu zaie bere tripa handia pintatzea baina merezi izan du zeren   oso polita eta handia da, gainera Rufusek bezalako tripa du.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!!¡¡

3. ETA 4. MAILAKOEN APAINGARRIAK

2012ko gabonak badatozelako 3. eta 4. mailakoek kolorinetako papelekin izarrak egin dituzte gela apaintzeko.
Apaingarri gehienak leihoetan daude baita hormetan ere.
3. eta 4. mailakoek euren gogo denarekin egin dituzte loreak gabonak eltzeko gogo izugarria dutelako.
Espero dugu guk gabonetan ondo pasatzea urtero moduan eta zuek ere ondo pasatzea.
GABON ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

DINOSAURIOEN GARAIA

1. mailakoek denboraren makina egin dute. Lehenengo bidaia dinosaurioen gairaira izan da, Fermin eta Maddalenekin.
Proiektu horretan dinosaurioak , sumendiak eta fosilak landu dituzte: dinosaurio erraldoiak, txikiak, haragijaleak eta belarjaleak. 
Proiektu horren barruan bakoitzak sumendi bat egin du osagai hauek erabilita: jaboia, tinta gorria, ura eta fruten gatza. Osagai hauek nahasturik  laba antzerako likido bat lortu dute.
OSO GUZTORA IBILI DIRA BIDAIA HORRETAN!!!





BIHAR UMEEN GABONETAKO PARKERA!!!

Azken hiru urteetan bezala, bihar gabon oporrei ongietorria emanez  PINera joango gara LH1tetik LH6ra. 9:00 irtengo gara eskolatik, bertan bazkalduko dugu eta 4:00 iritsiko gara eskolara.
Lehenengo gauza egingo duguna gure olentzerrorekin argazkia ateratzea izango da bertan baldin badago. Ez baldin badago, begiratu egingo dugu non egongo den.
GERO JOLASTEN HASIKO GARA LEHERTU ARTE!!!