Prozedura: Lehenengo periodikoarekin egin zuten gorputza eta burua, baina gorputza handia eta burua gorputza baino txikiagoa.Gero zelorekin pegatu zuten eta eskuak ziketzeko paperarekin egindako zati txikiak kola urarekin nahastuta pegatu. Ondoren ziketu zenean, pintura zuriarekin pintatu zuten eta ostean sudurra egin zuten periodiko orri laurdenarekin. Periodiko zati txikiak kolarekin pegatu sudurraren inguruan eta sudurra laranjarekin pintatu. Azkenean begiak eta ahoa permanentearekin pintatu, botoiak tapoiekin egin, bufanda tela zatiarekin eta txapela papel pinotxorekin egin zuten.
2013-02-27
KUTXA ESPAZIORA GOAZ!!!
Lehen Hezkuntza guztia eta 4 eta 5 urteko gelakoek., Kutxa Ezpaziora goaz Martxoak 5 asteartean.Goizeko 9-etan irtengo gara.
Denok ikusiko dugu erakusketa iraunkorra, ondoren zikloka bakoitzak tailer bat egingo du:
4-5 urtekoak: "Xanpa ur tantaren bidaia"
LH 1.ziklokoek "Kartoizkosuziriaren sekretua"
LH 2.ziklokoek "Uraren mila aurpegi"
LH 3. ziklokoek " Urtaroak".
Irteera honetarako 5.50€ ekarri behar dira, baita jantokikoak ez direnak bokadiloa eta ura
TXOTX
Martxoak hamaseian (zapatua), sagardotegixen bazkarixe da. Apuntetako listak tabernetan eta gaztetxin egongodi.
Juteko autobuse egongoda: 12:30xetan eta etorteko goixaldeko 5:00 etan.
Informazioa hemendik atera dugu:BERRIATUA BIZI
Juteko autobuse egongoda: 12:30xetan eta etorteko goixaldeko 5:00 etan.
Informazioa hemendik atera dugu:BERRIATUA BIZI
2013-02-20
HH2KOAK PINGUI -PINGUINOA DANTZATZEN
Hh2ko umeak Pingu-Pinguinoa abesten egon dira.Negua lantzen egon direnez, ikasi dute Pingui-Pinguinoa abestia dantzan egiten. Horrenbeste gustatzen zaie, eta hain ondo egiten dutenez askotan egoten dira dantzatzen.
Hemen duzue bideoa:
Hemen duzue bideoa:
1.MAILAKOEN ANTZERKIA
¡¡¡¡¡ OSO POLITA IZAN ZEN!!!!!
2.MAILAKOEN ARBEL DIGITALA
Adibidez: Txanela proiektuarekin lantzen ari garen gaiari buruzko hainbat informazio aurkitu, aztertu eta komenigarria bada erabili, ikusmen zein entzumenezko ariketak egiterakoan askoz hobeto ikusi eta entzuten dugu.
Ikasle batzuk diotenez, "honekin hobeto ikasten da".
Mila esker cikautxori eskola guztiaren partez, baita guraso elkartekoei eskaera hau bideratzearren.
HAMAR GOYA SARI JASO DITU PABLO GERREN "BLANCANIEVES" FILMAK

Goya zinema sarietako garaile nagusia izan da bart gauean Pablo Berger zinema zuzendari bilbotarrarenBlancanieves filma. Hamar sari lortu ditu orotara, film onenaren saria tartean. Horrez gain, emakumezko aktore —Maribel Verduri—, jatorrizko gidoi, emakumezko errebelazio aktore, argazki, jatorrizko musika, makillaje, jatorrizko kanta, jantzien diseinu eta zuzendaritza artistiko onenaren sariak eskuratu ditu filmak.
Saria jasotzean eginiko adierazpenetan, Bergerrek zinema librearen aldeko aldarria egin du. Faborito zenBlancanieves, hemezortzi sari jasotzeko hautagaitzak baitzituen.
Bergerren filmak Donostiako Zinemaldian hasi zuen gaur arteko bide arrakastatsua, joan den irailean. Orduan oso harrera ona izan zuen filmak, eta ez zen esku-hutsik joan sariei dagokienez. Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Blancanieves-ek, eta emakumezko aktore onenenarena Macarena Garciak.
Lo imposible izan da beste film sarituetako bat. Lau Goya eskuratu ditu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
