LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-10-23

BERDINTASUNEAN ADITUAK HITZALDIA

Parte hartzaileen zerrenda beteta badago ere, Etxelilakoek itxaron zerrenda zabaldu dute, «bajaren bat egonez gero, kanpoan geratu diren herritarrek aukera edukitzeko».
Ikastaroa Patricia Verdes Gimenez psikologo eta berdintasunean adituak eskainiko du eta gazteleraz izango da. Urriaren 31n izango da lehenengo saioa eta maiatzera arte, hileko bariku baten egingo dira saioak, 16:30etik 19:30era.
Besteak beste, ikastaroan emakumearen gorputza hobeto ezagutzeko baliabideak eskainiko ditu Verdesek. «Jakin badakigu emakumezkoen gorputza dugula… Eta zer esan nahi du horrek zuretzat? Badakigu gure gorputzean hainbat prozesu garatzen direla… Zuk atzematen al diezu prozesuok? Eta badakizu nola eraman? Eta zer dakigu gorputz bakoitzeko formen gainean, zer?».
Hamalau lagun
Ikastaroa gaur zortzi hasiko bada ere, izena emateko itxaron zerrendak zabalik egoten jarraitzen du. «Momentuz hamalau parte hartzailegaz hasiko da ikastaroa, eta zerrenda itxita dago. Baina horietatik baten batek ezin duela etorri esaten badu, itxaron zerrendan izena emanda daudenei deituko diegu», jakin eragin dute Etxelilako arduradunek.http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/


No hay comentarios:

Publicar un comentario