LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-10-30

GABARIK BELTZENAK BIZIKO DITUZTE GAURTIK AURRERA MUTRIKUARREK

Gaur urriaren 31 Mutrikuko Gaba Beltzak, iaz ez modura, aurten hiru eguneko egitaraua ekarriko duela
aurreratu dute antolatzaileek.
Urtero bezala, herritarrei eta ingurutik etorriko diren bisitariei beltzez janzteko deia luzatu die Gaba Beltza
antolatzen duten guztiek.

Biharkoa izango da gaurik beldurgarriena. Besteak beste, Axuri Beltza kalejiran aterako da eta
Talaixako Mamua Beheko Plazan erreko dute 20:00etan. Horrez gain, arratsalde osoan, Txantxangorri
taldekoekin batera Gaba Beltza prestatzen eta umezurtztegi zoroan jolasten ariko dira.
Azaroak 1eko ekimenekin amaituko da  aurtengo Gaba Beltza.
 Hemen daukazue egitaraua:                        Informazio gehiago nahi baduzue egin klik hemen


No hay comentarios:

Publicar un comentario