LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-10-02

LERTXUNDIN ETXEAN GUSTURA

Irailaren 30 ean 5 eta 6. mailako ikasleak Lertxundiren etxera joan ziren bere artelanak ikustera.
Bera 11 urterekin hasi zen artea ikasten eta lehenengo margolari izateko ikasketak egin zituen,
nahiz eta gero eskultore izan.
 Beka bat lortu zuen eta Parisera joan zen artisau batzuekin.
Urepel Plazako eskulturek naturari omenaldi txiki bat egiten diote. Gehienbat harria, burdina
eta egurra erabiltzen ditu bere lanetan.Material hauek erabiltzen ditu beretzako mundua hiru osagai horiekin eginda dagoelako.
 Esaten du beretzako gauza guztiek forma eta kolorea dutela. Berak esaten du ez dela erraza artetik bizitzea baina lan asko eginez lortu daitekela
Bai ikasle, eta bai irakasleak oso gustura egon  ziren herritar honen azalpenak entzuten eta bere lanak ikusten.
ESKERRIK ASKO LERTXUNDI!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario