LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-10-09

ONDARROAN AUTO ASKO DAUDELA SALATU DU EGUZKIK

Talde ekologistaren arabera, Ondarroan 3.248 auto daude. "Hiru pertsonako auto bat baino
gehiago. Auto hauek guztiek espazio asko okupatzen dute. Bakoitzak 8 metro karratu
inguru dituela kontuan hartuta, Ondarroako auto guztiek 25.984 metro karratu okupatzen dute,
2,59 hektarea autotik ateratzeko behar den tartea, eta maniobra egiteko behar den espazioa
kontutan hartu barik", nabarmendu dute.



alde-zaharraHau da, auto guztiak bata bestearen alboan ipiniz geroz, Ondarroako Alde Zahar guztia
okupatzea lortuko zela azpimarratu du Eguzkik:
"Herriko auto guztiak kenduta, Zaldupe futbol zelaia baino lau bider eta Itsas Aurre plaza baino 11
bider espazio handiagoa lortuko genuke".



Auto asko egoteak herriari kalte asko eragiten dizkiola dio Eguzkik. Alde batetik, espazio publikoa galtzen dela adierazi dute. “Zenbat kale, zenbat eraikin, zenbat lokal galtzen ditugu autoei espazioa lagatzeko! Imajinatzen duzue Anexuko aparkalekuak kendu eta kirol gunea handitzea? Imajinatzen duzue Astilleruko aparkalekuetan kultur etxe bat, jatetxeak eta parke bat? Imajinatzen duzue Itsas Aurreko aparkalekuak kendu eta plaza handitzea?. Beste alde batetik, autoek kutsatu egiten dutela diote. “Zarata eta aire kutsatua daukagu hainbeste kotxeren ondorioz”. 



Hala eta guztiz ere, herrian auto gutxiago egoteko badaude irtenbideak.
Eguzkiren iritziz "Oinezkoen bideak bultzatu behar dira, eta autoen mugak ipini behar zaizkie 
herri barruan.Bizikletentzako bideak gehitu behar dira, herri barruan eta herritik herrira. Horrez gain, garraio publikoa hobetu beharra dago eta autoa konpartitzen dutenei sariak emon zaizkie enpresetan. Autoak gutxitzeko neurriak hartzen baditugu, denok irabaziko dugu. Espazio publikoa irabaziko dugu, kutsadura gutxituko da, eta osasuna hobetuko zaigu!”
kotxe-1



No hay comentarios:

Publicar un comentario