Larunbatean herri guztia gonbidatuta dago Santa Ageda abestera.
Eskolak abestuko dituen bertsoak.
PISUAK
Hemen gatoz gu zuei kantetan
Zuek zarie onenak
Pisu honetan bizi direla
Herriko andre gizonak
Gure eskola dau oso pobre
Eta dirue nahi dogu
Eskerrik asko entzutearren
Pozik etorri gara gu
BASERRIAK
Zuek bai zariela benetan
Baserritxar atseginek
Andra ta gizon esku zabalak
Eta langile oso finek
Gu hemen gabiz dirue eskatzen
Zuei bertsuek kantatzen
Zuek dirue daukezue ta
Lagundu poltsi betetzen
UDALETXEA
Hemen gabiltza bertso pare bat
Botatzen pozez kantari
Horrenbeste zor diogulako
Munduko udal onenari
Udaletxeak emoten dausku
Guri diru gehixen berez
Mesedez bete gure poltsie
Txanponez eta biletez
ESKOLA
Eskolak die munduko onenak
Berritxukue gehixen bat
Irakasleak oso majuk ta
Oso sinpatikuk danak
Guk eskolan be diru eskatzeau
Horregaitxik gauz kantetan
Ez dau krisirik, lagundu pixkat
Gure poltsie betetan.
TABERNA/SUPERMERKAUEK
Dudarik barik leku hauxe da
Berritxun leku onena
Horregaitik gu kantatzen gatoz
Gure bertso ederrena
Zuen jateku oso ona da
Baina zuen diru hobi
Espero dogu zuek uztea
Gure poltsa lodi lodi
No hay comentarios:
Publicar un comentario