Bere multzoko aurreneko taldea da Europan, lau neurketetan 10 punturekin (hiru garaipen eta berdinketa bat). BBVA Ligan lau garaipen lortu ditu jarraian eta lau berdinketa.Lau garaipenetik, garrantzitsuena asteburu honetan erdietsi du. Igandean, Sanchez Pizjuanen Sevilla menderatu du 18 urteren ostean (1-2) eta gainera joko erakustaldiarekin. Garaipena eztabaidaezina izan da eta Sevillako zaleek Marcelo Bielsaren jokalariak txalotu dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario