Partidua nahi dutenak, la 1 kanalean ikusi ahal izango du.

Athleticen denboraldi honetako jardunak
ez dauka etenik. Baina laster izango du. Izan ere, bihar jokatuko du
sasoiko azken partida, Bartzelonaren aurka, Vicente Calderonen.
Akaso, orain arteko garrantzitsuena, Bukaresten, Europako Ligako
finalean huts egin ondoren Espainiako Kopa irabaztea baita
sendagairik onena. Bat baino gehiago maitemindu du zuri-gorrien
jokoak azken hilabeteetan, baina palmaresean izenik idatzi ezean,
inor gutxik gogoratuko du urte batzuk barru zer-nolako distira egiten
zuen egungo Athleticek. Hori ez gertatzeko, Kopa Bilbora eramatea da
onena, eta horretarako prest daude jokalariak. Gabarra bezala. Atzo
goizean lan saio luzea eta gogorra egin ondoren, arratsaldean hartu
zuten Madrilerako bidea. Lehoiak, beraz, dagokien eremuan daude jada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario