Ehunka lagun elkartu dira Alkorta babesteko, eta poliziek inguratua dute zubia. "Ez gaituzue geldituko", "zuek hil zenuten Iñigo Cabacas" eta beste lelo batzuk oihukatu didtuzte zubian batutakoek. EH Bilduko legebiltzarkide Maribi Ugarteburu, Laura Mintegi eta Unai Urruzuno Aske Gunean dira. "Euskal gizartearen eskariari kasurik egin ez, eta Espainiari men eginez polizia bidali du EAJk", esan du Ugarteburuk Info7 irratian eginiko elkarrizketa batean.
Hain justu, atxilo hartzearekin mehatxu egin dio ertzain batek Ugartebururi, hura forudun txartela erakusten ari zitzaion bitartean. "Berdin dit zer zaren, hurrengoan atxilotuta zatoz", esan dio.
imformazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario