LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-01-15

IKASTARO BERRIA MARKINA-XEMEINEN

Ikastaro berriak eta ate irekiak Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean

SAMSUNG DIGITAL CAMERA
Ikastaro berriak eskainiko dituzte aurten Uhagon kulturgunean. Aste honetan eta hurrengoan, gainera, aurretik daudenak probatzeko aukera egongo da, doan.
Ume eta nagusiei begira oihal eta trapezio ikastaroa estreinatuko da barikuan. Ikastaroa hiru egunekoa izango da. Barikuan 17:30etik 19:30era eta zapatu domekan 11:30etik 13:30era.
Umeek Tai Chi egiteko aukera ere izango dute oraingoan. 5 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako sei saio emango dituzte urtarrilaren 21ean hasi eta 25era. Saioak ordu betekoak izango dira: 18:15etik 19:15era.
Nagusiei dagokienez, aukera berri bi izango dituzte urtea hasteko: flamenko ikastaroa eta lana bilatzeko teknikak. Flamenko ikastaroa otsailaren 8an eta 9an eskainiko dute 11:30etatik 13:30era, eta lana bilatzekko tekniken tailerra, berriz, otsailaren 1ean.
Lau ordutako saioa izango da, eta giza baliabideetan eskarmentu handia duen pertsona batek emango du. Lana bilatzeko teknikak azalduko dituzte: CV bat zelan egin, eta elkarrizketa bat zelan prestatu besteak beste. Tailerrean parte hartu nahi duenak CVa bidali behar du urtarrilaren 18rako lanbilatailerra@gmail .com helbidera. Ikastaro hau doanekoa izango da.
Ate irekiak
Eskaintza berriagaz gain, aurretik dauden ikastaroak probatzeko aukera ere badago, izena aurretiaz Uhagon kulturgunean emanda. Ordutegiak hauek dira: Saloi dantzak astelehenetan ematen dira 19:00etatik 20:30etara, Taichi martitzen eta eguenetan 10:00etatik 11:00etara eta 20:15etik 21:15era, Gimnasia luzaketak martitzen eta eguenetan 19:15etik 20:15era, Sabel dantza eguaztenetan 19:15etik 20:45era, Balleta eta Dantza klasikoa astelehenetan, martitzenetan eta eguaztenetan 16:45etan, eta Dantza modernoa –funky, hip-hop– eguazten

No hay comentarios:

Publicar un comentario