Bertan izan gara Berriatuko ikasleok ere.
Goizeko 9:15 etan autobusa hartu eta Amorotora abiatu gara, 5. eta 6. mailako ikasleen bila.
Lekeitiora iritsi bezain laster, bi taldetan banatu gara. 5. mailakoak eskola eta Iturriotz inguruan gelditu gara eta 6. mailakoak herriko frontoira joan gara.
5. mailakoak lau gunetan jolas desberdinak burutu ditugu eta 6. mailakoak frontoian pelotazko jolasetan ibili gara.
Oso topagune aberatsa iruditu zaigu, bertan gure herri inguruetako lagunak ezagutu ditugulako eta honez gain, kirola eginez primeran pasatu dugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario