LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2014-11-06

ARNASA ELKARTEAREN JAIA ONDARROAN

Arnasa elkarteak jaia egingo du azaroaren 8an Ondarroan by Lea-Artibai Eta Mutrikuko Hitza on 2014/10/29 in GIZARTEA Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteak eta Irrien Lagunak Gizartekintza proiektuak elkarlanean prestatu dute datorren asteko jaialdia. Gaur Ondarroako prentsaurrekoan egon direnek jaialdia “parranda” handi bat izango dela aurreratu dute, zuzeneko dantzaldi eta guzti. Azaroaren 8ko Arnasa elkartearen jaian Ane Pirata, Martin Bertso, Tiritatxo eta Largabista egongo direla aurreratu du Ane Piratak. Mundu guztia dantzatzera gonbidatuta dagoela nabarmendu du. “Dantzan jarriko ditugu Ondarroako eragile ezberdinak”. Prentsaurrekoan, Noemi Uribe eta Aitzol Etxaniz Arnasa elkarteko kideak, Irrien Lagunetako Ane Pirata eta Martin Bertso, Rakel Elu Ondarroako udal ongizate zinegotzia eta herriko hainbat aurpegi ezagun izan dira ekimena babesten. Arnaitz Burgoa kirolaria, Keu Agirretxea musikaria, Kirmen Uribe idazlea eta Ugaitz Alegria aktorea ere egon dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario