LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-01-08

INGELESEKO BARNETEGIRA!

Orain dela bi urte moduan aurten ere 5 eta 6. mailakoak Lekaroz barnetegira joango dira urtarrilaren azken astean. Bertan dena ingelesez egin beharko dute eta ibilaldi batzuk ere egingo dituzte.

Hona hemen informazio gehiago:

1. Barnetegi-programaren helburuak:
Lekarozen bista panoramikoaBarnetegi hauen helburua da ingelesa ikastea eta erabiltzea. Jarduera guztiak ingelesez gauzatuko dira. Egonaldien azken xedea da ikasleen gaitasunak finkatzea eta aurretik dituztenak handitzea. Horretarako, parte-hartzaileentzat erakargarriak eta dibertigarriak
diren jarduerak gauzatuko dira.

2. Antolakuntza-ezaugarriak:
Egonaldiaren ezaugarriak hauek dira:
- Astebeteko barnetegiak izango dira. Ikasleak astelehen goizean heldu eta ostiralean
joango dira, bazkalostean. Egonaldiak, hortaz, bost egun eta lau gautakoak izango
dira.
- Ikasleek 5 eta 8 eskola-ordu artean izango dituzte egunero.
- Eskolaz kanpoko jarduerak eta txangoak egingo dira barnetegitik gertuko lekuetara.
Horiek guztiak ingelesez izango dira.

3. Ezaugarri pedagogikoak:
- Jarraian aipatuko ditugun atalak landuko dira eta ikasleen hezkuntza-etapara
egokitu:
• Workshop 1 Be a scientist: zenbait esperimentu zientifiko gauzatuko dira; landarealbuma
osatu; barnetegiaren inguru naturala ezagutu; klima aztertu; gauez zeruari
begiratu. Tailerra amaitzean, ikasitakoa hitzez azalduko dute ikasleek.
• Workshop 2 Be an artist: abestien letrak aztertu; abestiak kantatu; abesti bat egin eta
hura kantatu; pintura-tailerra, eskultura-tailerra, maketa-tailerra egin eta erakusketa
antolatu.
• Workshop 3 Be a cook: janari errazak prestatu (osagaien zerrenda, erabiliko ditugun
tresnen zerrenda, janaria egiteko urratsak azaldu, egin ditugun platerak balioetsi).
• Workshop 4 The Olympic Games: taldeko kirolak eta jolasak. Arauak negoziatu,
azalpenak eman, lagunarteko hizkera landu, eta abar.
• Workshop 5 Be a blogger: ikastetxearen bloga egin, non ikasleek jarduera gauzatuak
azalduko dituzten. Blog-ean, gainera, bideoak nahiz argazkiak esekiko dituzte eta
ingelesezko foroa martxan jarriko dute ikasleek, behin egonaldia amaiturik lagunekin
kontaktuan segitzeko. Jarduera horretan kontu handiz zaindu beharko da blog-ean
esekitzen diren bideoek eta argazkiek bizikidetza-arauekin bat etortzea eta partehartzaile
guztien oniritzia izatea.
- CLIL (Content and Language Integrated Learning) ikuspegiarekin bat etorriko da
metodologia. Hizkuntza, beraz, ikaskuntza-tresna izango da. Hizkuntzaren bidez
 Ahoz mintzatzeko gaitasuna bereziki landuko da.
- Ez dira ingeles gramatikako eskola formalak emango. Nolanahi ere, jarduera
programatuetako batzuk ikasgelan gauzatu daitezke eta haien bidez ingelesgramatika
landu.
- Eguneroko eginbeharretan multimedia baliabideak erabiliko dira.
- Ahozko adierazpena modu sistematikoan landuko da. Horrela, egunero, eskolaorduak
amaitzean, ikasleek, taldeka zein banaka, ahoz emango dituzte azalpenak. - Ikasle bakoitzak mintza praktika egin beharko du egunero. Horrez gain, barnetegia amaitzean ikasle taldeek mintzaldia prestatuko dute ingelesez, besteen aurrean, ingelesez berriro ere, azaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario