Zesta-puntaren munduan urteetan lorpen asko eduki eta gero, Ziortza-Bolibarko Andoni Etxaniz Arriaga zestalaria erretiratu egin da. “Inoizko zestalaririk handienetakoa” izan dela eta pilotaren munduan “ibilbide ikaragarria” egin duela diote adituek. Halaber, kantxan zein kantxatik kanpo “gizon handia, konprometitua” izan dela gaineratu dute haren kideek.
Arriaga bera erretiratzeaz gain, ziortza-bolibartarrak urte askoan lepoan eraman duen elastikoaren zenbakia (24) ere erretiratzea erabaki dute Floridako Dania Jai Alaiko arduradunek.“Zenbakia erretiratzeko erabakia bigarren aldiz hartzen dute Jai Alaiko arduradunek. Aurretik, Joey Cornblit Estatu Batuetako inoizko pilotarik onena erretiratu zenean erretiratu zuten zenbakia”, gaineratu dute Dania Jai Alaiko arduradunek.
Arriagaren ibilbideari erreparatuz gero, ziortza-bolibartarrak “marka ikaragarriak” lortu dituela diote; errekorrak ere lortu ditu.
Arriagaren ibilbideari erreparatuz gero, ziortza-bolibartarrak “marka ikaragarriak” lortu dituela diote; errekorrak ere lortu ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario