LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-06-05

EIBAR LEHEN MAILAKO TALDE OFIZIALA DA

Ligako epaileak Elx taldea Bigarren Mailara jaistea erabaki du "klubak Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin dituen zorren eraginez". Ondorioz, Eibar Lehen Mailara itzuliko da.
Bigarren Mailara jaisteaz gain, epaileak 180.000 euroko isuna jarri dio Alakanteko taldeari, "arau-hauste oso larriak" egiteagatik.
"Gizarte Diziplinako epaileak Elx taldeari maila galtzeko zigorra jartzea erabaki du, aurreko denboraldiko jokabide bera izateagatik; izan ere, aurreko denboraldian eta denboraldi honetan zigorra jaso du, arau-hauste oso larriak egiteagatik, Kirol Legean eta Ligaren Gizarte Estatutuen arabera. Halaber, eta zigor osagarri gisa, 180.303,63 euroko isuna jarri dio", Ligak komunikatu baten bidez zabaldu duenez.
Horrela, Elxek jaso ahal zuen albisterik txarrena jaso du, Ligak 28/2014-15 espedientea ireki ondoren, taldeak Osasunarekin zorrak izaten jarraitzen zuelako.
Gainera, epaileak argi utzi duenez, Alakanteko taldeak "Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekin zor likidoa izaten jarraitzen du, epez kanpo eta eskatzeko moduan", eta "Zerga Administrazioak berak esan duen moduan, zor hori ez dago ez ordainduta, ez atzeratuta, ez bermatuta".

No hay comentarios:

Publicar un comentario