LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-06-11

PINGUINO ARTEAN

Animaliak ikertzean, betiko arazoetako bat da nola hurbildu ahalik eta gehien animaliak beldurtu gabe edo haien portaeran eragin gabe. Urrutitik gidatutako gailuak aukera on bat izan litezke Strasbourgeko Unibertsitateko ikertzaileek egindako esperimentu batzuek erakusten dutenez.

Esperimentuetako batean 34 pinguino erregeri bihotz-erritmoa neurtzeko gailuak jarri zizkieten. Neurgailu horien informazioa antena bat hurbilduta irakur zitekeen. Antena hori urrutitik kontrolatutako ibilgailu txiki batean jarri zuten, eta ibilgailuan pinguino-kolonian sartuta, ikusi zuten pinguinoen pultsua gutxiago azkartzen zela eta azkarrago etortzen zela bere onera, lan hori pertsonek egitean baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario