LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-06-05

KONPOSTA

Ekainaren 2an, asteartea, Splora enpresako teknikaria etorri zen konpostaren jarraipena egitera.
Gure konpostagailua ikusi zuenean adierazi zigun hiru bat hilabete barru prestizango dugula ongarria, beraz gure helburua bete dugu.
Ikusgarria izan da, azken bi ikasturtetan bota dugun janari kantitatea nola bihurtu den ongarri.
Ongarria atera bitartean herriko konpostagailura botatzen jarraituko dugu gure hondakin organikoak, gero berriro hasiko dugu gure konposta, nahiz eta herrikoari ere jarraipena egingo diogun. 
Jarraitzen dugun prozesua ondorengoa da:
  • Tenperatura hartu
  • Hondakinak bota
  • Ondo nahastu 
  • Hondakin lehorra gehitu (behar badu)
Oso gustura gaude gure lanarekin.






No hay comentarios:

Publicar un comentario