LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-06-11

EMAKUMEEN BIRA 2015

Proba asteazken honetan hasiko da Iurretan, 1,9 kilometrotako aitzinetapa, 399 kilometroko lau etapa eta sei portu puntuagarrirekin.

Emakumeen Biraren 28. edizioak asteazken honetan, ekainaren 10, izango du hasiera Iurretan egingo den aitzinetaparekin. Probak ekainaren 14era arte iraungo du, eta artean, emozioz betetako lau etapa eta sei portu puntuagarri biziko ditugu. Nazioarteko korrikalaririk onenak bilduko baitira bertan.
Gontzegarai, Milloi eta Lekoitzetik igarotzen den azken jardunaldiak erabakigarria dirudi, eta ziur ezustekoak ez direla faltako.

Munduan zona handienetarikoa duen lasterketa honen 28 edizioei begira, parte-hartzaileren bat azpimarratu beharko bagenu, Joane Somarriba aipatzea ezinbestekoa dugu, hiru aldiz atera baita garaile (1991, 2000, 2004).
Emakumeen Birako aurreko egun hauetan, Durango-Durango Klasikoak hartu du protagonismoa. Bertan, Emma Johansson suediarrak (Orica-AIS), munduko hirugarrenik onenak, eraman du txapela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario